Euskadiko eta Nafarroako ekipamendu, diseinu eta egur klusterrak, Habic-ek, eta European Cluster Alliance-k New European Bauhaus (NEB) Europako Batzordearen ekimenari buruzko jardunaldiak egingo dituzte hilaren 17an eta 18an Euskadiko Arkitektura Institutuaren Donostiako egoitzan. Ekimen horrek bizi garen eta lan egiten dugun espazioak eraldatu nahi ditu, jasangarriagoak, inklusiboagoak eta herritarren parte-hartzeari irekiagoak izan daitezen. Topaketa honetan, Habicek eta Europako klusterren aliantzak New European Bauhausekin lerrokatutako tokiko erronkei aurre egiteko proiekturik onenak saritzeko deialdiaren proiektu irabazleak ezagutuko dira. Izena hemen eman dezakezu.
Deialdiak aste honetan itxiko du lehen fasea, bigarrenera igarotzeko aurrez aukeratutako proiektuak argitaratuta. Ostiral honetan ezagutuko dira aukeratutako proposamenak, eta arduradunek NEB jardunaldietako lehena egin arte izango dute, hilaren 17an, Euskadiko Arkitektura Institutuan posta elektronikoz edo aurrez aurre bidali ahal izango diren 90 segundoko aurkezpenak prestatzeko. Bi ideia irabazleek 500 euro eta beste 10.000 euroko balioa duten zerbitzuak eskuratuko dituzte, urtebetez proposamenak garatzen laguntzeko.
Hilaren 18an, proposamen irabazleak iragartzeaz gain, Habicek New European Bauhaus-i buruzko bazkari-solasaldia antolatuko du, baita Cristina Iglesiasen Hondalea obra Santa Cristina uhartean eta Igararen UFG: berrerabilpena eta eraispena erakusketa Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan bertan.
Habic, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Innobasqueko, erakunde bazkideetako bat da, eta sektoreko ehun industria-enpresa liderretik gora biltzen ditu. Jarduera-eremua kolektibitateen, etxeen, ospitaleen, hotelen, bulegoen eta lan-eremuen ekipamendua da.