Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko 5.500 langileak eta bertatik egunero igarotzen diren 15.000 pertsonak izango dira ekinbide berritzaile honen onuradun nagusiak. Innobasqueren eskutik, ospitaleak vending makinak jarri ditu martxan elikagai osasungarriekin. Oraingoz bertan dauden guztien %30 dira, baina eskaintzaren %50era iristea da helburua. Honela, bizi-ohitura osasungarriagoak sustatzen dira. Gainera, makinen ondoan informazio-liburuxkak jarri dira elikadura osasungarriagoa eramateko aholkuekin, baita orduen artean ere: fruta jatea, labore integralak, fruitu lehorrak, gatzik gabe edo azukre erantsirik gabeko edariak. Makinak ospitalera sartzeko hallean daude kokatuta, Larrialdietan senitartekoentzako itxarote-gelan, eta bosgarren solairuan, helduen eta haurren guneetan.

Gurutzetako Ospitalea, beste erakunde batzuekin batera, Innobasquek bultzatzen duen Gosasun mugimenduan sartuta dago. Sedentarismoaren, elikadura txarraren eta emozioen kudeaketa ezegokiaren eraginez jendearen osasuna hondatu egiten da eta gaixotasun kronikoak eta obesitate edo gizeneria agertzen dira. Hala ere, konpromiso pertsonalaren bidez, ohitura batzuk aldatuz eragin ona lortzen da jendearen osasunean, osasun-sistemak berak edo baldintza genetikoek eragiten dutena baino ere hobea.

Gurutzetako Ospitaleaz gain, vending osasungarriaren trakzio-taldekoak dira Getxo Kirolak, Laboral Kutxa, Mercedes-Benz, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea.

 

Partekatu albiste hau