Gaur goizean Hazinnova zerbitzua Guardian, Bodegas Eguren Ugarte upategian aurkeztu zaie upategiko bertako eta Viñedos y Bodegas de la Marquesa Valserrano upategiko ordezkariei. Aurkezpena Arabako Merkataritza Ganberak sustatu du Guardia-Arabako Errioxako Kudrillaren lankidetzarekin. 

Arabako Merkataritza Ganberak, bitarteko agente den heinean, probintziako enpresei luzatutako deialdiari erantzunez, Guardiako Bodegas Eguren Ugarte eta Eskuernagako Viñedos y Bodegas de la Marquesa Valserrano enpresek euren nahia agertu dute Hazinnova zerbitzuaren bidez denbora gutxian modu errazean lana antolatzeko moldean eta produktu zein zerbitzuak merkaturatzean berrikuntzak ezartzeko edo marka zein diseinuak erregistratzeko proiektuak sortu eta garatzeko. Horregatik, Guardian, Bodegas Eguren Urgarte-ren gerente Asun Egurenek eta Viñedos y Bodegas de la Marquesa Valserrano upategiko Administrazio eta Enoturismo arduradun eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidente María de Simónek doako zerbitzu hau zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dute SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocárizen, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendari Alaitz Landaluzeren eta Arabako Merkataritza Ganberaren ordezkari Rebeca Zornozaren eskutik. Berrikuntzan estreinako urratsak emateko prest dauden ETEei zuzendutako zerbitzu horrek aholkularitza eta laguntzarako doako 50 ordu eskaintzen ditu, berrikuntza txertatzeko lan prozesuetan eta produktu zein zerbitzuak merkaturatzeko edo diseinuak zein markak erregistratzeko eragin handikoak izango diren mikroproiektuak garatzeko, hasi eta buka; prozesua honakoa izango da: lehenbizi, enpresak bere bitarteko agentea (Hazinnova agentea) zein den identifikatu eta beharrak zehaztuko ditu, ondoren mikroproiektua diseinatuko du Hazinnova agentearen eta dagokion aholkularitza enpresaren laguntzaz; eta, azkenik, proiektua abiaraziko da; horren emaitzak 3 hilabeteren buruan hautemango dira. 

Hazinnova zerbitzua euskal ETEiei ezagutarazteko ibilbidea azaroaren 21 ostegunean osatuko da, Hazinnova Aiaraldeko ETEei ezagutzera emateko Laudion egingo den aurkezpen-jardunaldiarekin. Ekitaldi hori Laudiko Udalak antolatu du, Arabako Merkataritza Ganberaren laguntzarekin

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago