Gotzon Bernaolak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako enpresa-berrikuntzako koordinatzaile nagusiak, Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuko Kongresuan parte hartu du. Jardunaldian Lan-Mentoring programa pilotua azaldu eta programaren abantailak aurkeztu dira.  Ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Maite Martínez-Granado (Lanbideko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria); Asier Albisu (Biolan Microbiosensors-eko zuzendari nagusia); eta Alazne Aldaiturriaga García (Amets-eko zuzendaria).

Lan-Mentoring EAEn kokatuta dauden eta 10 eta 249 langile bitartean dituzten ETE-ei zuzendutako programa bat da; aipatutako enpresek industriaren, industriari lotutako zerbitzuen, IKT-en, logistikaren edo handizkako merkataritzaren esparruan jardun beharko dute. Sei hilabetez luzatuko den prozesu baten bitartez, zerbitzuak belaunaldi-erreleboa ahalbidetzen du; horri esker, enpresaren ezagutza modu egokian transferituko da eta enpresan bertan geldituko da.

Hona hemen Lan-Mentoring programak belaunaldi-erreleboa sustatzeko enpresentzat eskaintzen dituen abantaila nagusiak:

–        Talentua eta ezagutza ez galtzea

–        Negozioko lanpostu gakoetan jarduten jarraitzen dela bermatzea

–        Plantillaren motibazioa hobetzea

–        Taldekideak eta lanean hasi berriak profesionalki garatzea

–        Lanpostuen deskibapenaren berrikuspena ahalbidetzea

Ekimen hau Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bideratu du, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago