Imajinatzen duzu autoa hartu eta beste hiri batera hegan joatea? Zientzia-fikzioa dirudi, baina baliteke urte gutxiren buruan auto hegalariak ikusten hastea.

Badirudi automobilgintza-industriak datorren hamarkadan ibilgailu autonomoen etorrera aurreikusten duela, baina beste enpresa batzuek auto hegalarietan jartzen dute beren interesa: errepidez ibiltzeko gaituriko autoak dira, baina beren hegoak edo helizeak zabaldu eta inolako arazorik gabe egiten dute hegan.

Oraingoz prototipoak edo estudioak bakarrik daude, baina zain daude  inbertsioa eta baimenak lortzeko errepidean zirkulatu eta hegan egiten hasteko. Guztiak adierazten duenez, baimen bereziren bat beharko da hegan egiteko; eta, noski, aireko zirkulazioa ere arautu beharko da honelako ibilgailuentzat.

Azken automobil hegalaria Vienako (Austria) Pioneers Festival-en aurkeztu du Eslovakiako enpresa batek. AeroMobil 3.0 da, gasolinaz ibiltzen den automobila, eta bere hego tolesgarriak kabinaren atzean gordetzen dituena. Prototipoak azken produktuaren ezaugarri guztiak ditu, adibidez, abionika-ekipamenduak, pilotu automatikoa eta jausgailua zabaltzeko sistema aurreratua. Konpainiaren arabera, AeroMobil 3.0 bi edo hiru urte barru hasiko da seriean produzitzen.

Beste konpainia batzuk, Ipar Amerikako Terrafugia edo Espainiako Helikar ere automobil hegalarien prototipoetan ari dira lan egiten.

Carlos Matilla, 26 urteko madrildarra, da Helikar kerosenoz elikaturiko espainiar automobilaren sortzaileetako bat. Oraingoz paperean bakarrik uki daiteke, baina probek adierazten dute aireratu daitekeela bertikalean eta 1.000 kilometro inguru egin ere bai 430 km/h-ko abiaduran.

Beti imajinatu izan dugu, baina azkenean ingeniaritza aurreratuak eta zientziak gure esku jarri dute makina zoragarri bat, egunen batean kaleetan eta zeruan ikusi ahal izango dena.

Ordura arte, amets egiten baino ezingo dugu jarraitu.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago