Smart innovation ─edo gauza bera dena, berrikuntza adimenduna─ izan zen joan zen ekainaren 14an Global Innovation Day euskal berrikuntzaren hitzordu handian antolaturiko 4 hitzaldi-panelen hari gidaria. Pertsona, enpresa, hiri eta joeretan ardazturiko lau panelen bidez, datozen teknologiak eta berrikuntzak guztion bizimoduan zer-nolako eragina izango duten ezagutu ahal izan genuen.  

Baina hitzaldiez gain, tailerrak, txokoak, networkinga, Berrikuntzaren Campusa, konexioak, topaketak, ezustekoak… izan ziren:

Smart People paneleko lehen protagonistak Izaro Martínez eta Maddie Martinez izan ziren, Begoñazpi ikastolako ikasleak. “Legoñazpi Day” zer den azaldu zuten: robotikako jardunaldi bat, baina bertan beste era bateko gaitasunak ere lantzen dituzte, berrikuntzari lotuak.

Bigarren protagonista 12 nubes izan zen, hezkuntza-proiektu komunitarioa, eta bertan gazteek, irakasleek, enpresek eta Gasteizko Pilar auzoko gizarte-erakundeek hartu dute parte. Imane Bensaleh, Amina Cherif eta Embarka Gachbar-ek euren eguneroko bizitzako 12 gai hainbat ikuspegitatik hartzen dituen ekinbide honetaz hitz egin zuten.  

Hirugarren tokian, Odile Sanchez, Laima Otsoa, Lucía Uría eta Roberth Bravok, Donostiako Manuel Larramendi ikastetxeko ikasleek, “5 days to dance” proiektuan izandako parte-hartzea azaldu zuten, non 5 egunez gorputz-adierazpena eta musika-pentsamendua erabili baitzituzten arazoak konpontzeko.

Azkenik, Global Shapers Bilbao-ren txanda izan zen, Munduko Ekonomia Foroaren ekinbidea, non helburua gazteak konprometitzea baita planetaren erronka handiei konponbideak bilatzeko. 2015ean Global Shapers Bilbao hub-a eratu zen, Innobasqueko bazkide diren erakundeek bultzatuta.  Ekinbide honen xehetasun gehiago eman zituzten Lorea Argaratek eta Borja Mollák.

Bigarren panela Smart Enterprises izan zen, eta bertan lehenengo hitza hartu zuena Jose Luis Cordeiro, Millennium Project-eko Venezuelako Nodoaren zuzendaria eta Singularity Universityko Energia-irakasle eta aholkularia.

Azkenik, June Solak, TRIMEK-Innovalia Metrology-ko I+G-ko ingeniariak, Artea herritarrengana hurbiltzeko 3D digitalizatze industrialaz hitz egin zuen:

Hirugarren panela Smart Living izan zen: bizitzeko nahi dudan hiri adimenduna. Lehenik Francis Pisanik hitz egin zuen, Sorbonako Unibertsitatean Zientzia Politiko eta Ikasketa Latinoamerikarretan doktorea, informazioaren teknologietan espezialista, eta Smart City-ak definiziorik eta eredurik gabe: ekintza-eremu bat gaiaz hitz egin zuen:

Bigarren, Mara Balestrini-ren txanda izan zen; Ideas for Changeko bazkide eta ikerketa-zuzendaria da, non berrikuntza-gaietan eta hirientzako esku-hartze teknologiko parte-hartzaileen diseinuan espezializatzen baita; honen hizpidea Smart-az haratago: Ekarpen Hiria izan zen.

Hirugarren, Euken Sesé-ren txanda izan zen, Donostiako plan estrategikoaren eta berrikuntza- eta garapen-proiektuen sustatzailea; honen gaia “Donostia eta bere estrategiaren trilogia: berrikuntza, talentua eta adimen kolektiboa” izan zen.

Azkenik, Pilar Conesak, Antevertiren sortzaileak eta Smart City World Congress-eko zuzendariak, honako gai azaldu zuen: “Ez dago hiri adimendunik hiritar adimendunik gabe”.

Eguneko laugarren eta azken panela “Smart Innovation: norantz doa Europa” izan zen. Hitzaldi panel honetako lehen hizlaria Adam Watson Brown izan zen; Europako Batzordeko Komunikazio Sare, Eduki eta Teknologiaren Zuzendaritza Orokorreko Ezagutza Kudeaketa sailean lan egiten du eta “Digital Futures: A journey into 2050 visions and policy challenges” gaiaz hitz egin zuen.

Bigarren, Albert Bravo-Bioscak, Nesta-ko Innovation Growth Lab-eko zuzendariak, “berrikuntza hobeto egiteko, esperimentatzeaz” hitz egin zuen.

Hirugarren, Martin Duckworth-ek hitz egin zuen; estratega britainiar honek eskarmentua du merkatu berrien eta negozio-eredu berrien garapenean, eta “Strategic Foresight: Towards the 3rd Strategic Programme of H2020” azterketaz hitz egin zuen.

Laugarren Tanja Kimova izan zen, gizarte- eta politika-ikerketarako TNS nazioarteko koordinazio-zentroa den TNS Opinion-en ikerketa-zuzendaria; Innobarometer 2015-en agertzen diren Europako enpresetan berrikuntzan dauden joerak azaldu zituen.

Ondoren bideoa

Partekatu albiste hau