Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.  

 

BERDEAGO ERAGINKORTASUN ENERGETIKOARI ETA IRAUNKORTASUNARI BURUZKO AZOKA BIRTUAL IRAUNKORRA

Gune birtual iraunkorra urteko 365 egunetan egongo da zabalik. Horrela, espazio- eta denbora-muga gabeko topagunea izango da profesional eta partikular interesdun guztientzat Pixkanaka, aurkezle gehiago etorri eta ekitaldi berriak antolatuko dira, hala nola topaketa teknikoak, mahai-inguruak, aurkezpenak, hitzaldiak… Berri guztiak jakinaraziko ditugu unean-unean.   

Antolatzailea: Berdeago, Europako Iraunkortasunerako Elkartea

 

Apirilaren 26ra arte

BEINT BEKAK

Eusko Jaurlaritzak itzuli beharrik gabeko 60.000 euroko laguntza emango die BEINT bekak lortzen dituzten unibertsitateko ikasleei. Beka horri esker, ikasleek aukera dute atzerrian prestatzeko eta nazioarteko merkataritzako profesional bihurtzeko. Aurtengo edizioak handitu egin du beken kopurua: 125.

Deitzailea: Spri Taldea

 

Apirilaren 26tik 30era

ETORKIZUNEKO METROPOLIEI BURUZKO NAZIOARTEKO MINTEGIA

Formatu birtualean egingo da, apirilaren 26tik 30erako astean, egunero 12:00etatik 13:00etara. Mintegi honek hiri-erronka globalei lotutako nazioarteko hainbat ekimen landuko ditu, eta, horiei esker, baliagarriak diren irakaskuntzak lortu ahalko dira.  Horregatik, apirilaren azken asteko egun bakoitzean elkarteak nazioarteko esparruko proiektu bat aurkeztu du, eta, jarraian, eztabaida bat egongo da gai horretan lan egiten duen gure inguruko elkarte batekin. Mintegiak aldibereko itzulpena izango du. Jarraian, parte hartuko duten nazioarteko proiektuak zehazten dira:

– Astelehena, apirilak 26: Falling Walls project. Bilboko Udaleko Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaietarako Saileko zinegotzia. Nazioarteko aurkezpena: “Falling Walls project” Sebastian Turnerren eskutik (proiektuaren sortzailea).

– Asteartea, apirilak 27: Social Progress Index. Irekiera instituzionala: Nora Sarasola, BBK Fundazioko zuzendaria. Nazioarteko aurkezpena: “Social Progress Index”, Fredrik Lindegrenen eskutik (Head of Culture of the City of Umea, Suedia).

– Asteazkena, apirilak 28: Leuven. European Innovation Capital . Irekiera instituzionala: Elias Unzueta, Petronor Innovacióneko zuzendaria eta H2 sektore-foroaren koordinatzailea Energia Klusterraren barruan.
Nazioarteko aurkezpena: “Leuven. European Innovation Capital”, Mohamed Ridouaniren eskutik (Lovainako alkatea).

– Osteguna, apirilak 29: The Creative Administration project.  Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (Innobasque) zuzendari nagusia. Nazioarteko aurkezpena: “The Creative Administration project”, Charles Landryren eskutik (idazlea, hizlaria eta hiri sortzaileei buruzko nazioarteko aholkularia)

– Ostirala, apirilak 30: The Children’s friendly city proyect (Tirana). Irekiera instituzionala: Iban Rodríguez, Leioako alkatea. Nazioarteko aurkezpena: “Child-friendly Cities”, Anuela Ristaniren eskutik; Tiranako (Albania) alkateordea.    

Sartzeko esteka honako hau da: https://zoom.us/j/97631176849. Informazio gehiago lortzeko, bidali mezu elektronikoa honako helbide honetara: [email protected]

 

Antolatzailea: BM30 

 

Apirilak 27-30

EU KNOWLEDGMENT VALORISATION WEEK, EZAGUTZARI BALIO EMATEKO EBren ASTEA

Ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzak Europa sendo eta jasangarri baten esku jartzea. Ezagutzari Balioa emateko Astean estrategien adibide eta tresna bikainak erakutsiko dira, ikerketaren emaitzen onarpena sustatzeko, guztion onurari begira. Arduradun politikoak eta Europa osoko interesdunak harremanetan jartzeaz gain, elkarrizketa eta ezagutzen trukea sustatuko du. Europar Batasunean ezagutzari balioa emateko gaitasunak eta trebetasunak hobetzea funtsezkoa da berreskuratze-zientzian eta trantsizio berde eta digital bikoitzean oinarritutako soluzioen eta asmakuntzen erabilera bizkortzeko. Europak honako hau lortu behar du: ikerketaren emaitzak gizartearen zerbitzura egotea.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Apirilak 29

TEKNOLOGIA DIGITAL ETA INDUSTRIALEN BITARTEKARITZA-BILERAREN DEIALDIA (BROKERAGE EVENT)

Teknologia digitalak eta industrialak ardatz dituen bitartekaritza-bilera, batez ere hauek: IKTak (adimen artifiziala, robotika, konputazio kuantikoa eta gauzen Internet), materialak, ekoizpena, bateriak, hidrogenoa eta mugikortasuna Horizon Europen, berrikuntza irekiko proba-bankuak (OITB) material arinetan eta M-ERA.NET.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, Bavarian Research Alliance erakundearekin lankidetzan

 

GARAIA OPEN INNOVATION. 2. EDIZIOA.. Garaia Teknologia Parkean.

Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea. Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak.  

Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute. Apirilaren 29an, batzar bat egingo da Garaia Teknologia Parkean, eta bertan izango dira bai euskal enpresak, bai Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak, baldin eta haien proposamenak hautatu badira.

Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan

 

INDUSTRIA-JABETZAREN DIAGNOSTIKO-ZERBITZU BERRIA

OEPMren zerbitzua; enpresak dituen aktibo ukiezinen analisia egiten du, lehiakortasunean eta bereizkuntzan oinarritutako kudeaketa-estrategia bat ezartzea sustatzeko gomendioak eman ahal izateko.  Industria Jabetzaren diagnostiko-zerbitzua izeneko zerbitzu berri honek Industria Jabetzaz (IJ) sentsibilizatzeko eta hartara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, Industria Jabetzaren eskubideak (IJE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileentzat eta enpresa-unitateentzat. Horrela, bi helburu lortzen dira: batetik, enpresa-sareek IJE-ei buruz duten ezagutza eta ulermena areagotzea, eta haien erabilera egokia sustatzea; eta, bestetik, IJE-en kudeaketa egokiaren garrantzia erakusten da, enpresak, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izan dezan eta etorkizuneko erabaki estrategikoak har ditzan. Zerbitzu horren kostua 894,70 €-koa da, baina % 75era bitarteko dirulaguntzak daude. Horiek aldez aurretik eskatu behar dira.

Antolatzailea: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa

 

WEB-MINTEGIA EUREKA KLUSTERREI BURUZ:ADIMEN ARTIFIZIALAREN DEIALDIA 2021

Espainiako parte-hartzaileei deialdiaren ezaugarriak eta finantzaketa-prozeduraren xehetasuna ezagutzera emateko web-mintegia. Ekitaldi hori 2021eko apirilaren 29an egingo da, 10:30ean, eta 90 minutuko iraupena izango du. 

Antolatzaileak: CDTI eta Eureka klusterrak 

 

HORIZON EUROPEREN 6. KLUSTERRAREN (“ELIKADURA, BIOEKONOMIA, BALIABIDE NATURALAK, NEKAZARITZA ETA INGURUMENA” INFODAY NAZIONALA

Saio informatibo birtuala izango da, eta bertan aurkeztuko dira Horizon Europe (2021-2027) programa berria, 6. klusterraren 2021-2022 aldirako lan-programaren edukia, aldi horretan martxan jarriko diren “partnership” misio eta elkarte berriak eta proposamen arrakastatsua prestatzeko gomendio praktikoak.

Parte-hartzaileek CDTIko teknikariei proposamenak bidali ahal izango dizkiete, jardunaldiaren egunaren ondoren berrikus ditzaten.

Antolatzailea: CDTI

 

Maiatzak 4

PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA. NOLA ERAKARRI TALENTUA SAIAKERAN HIL GABE. IKASI ZURE EMPLOYER BRANDINGa POTENTZIATZEN”.

Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez. Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik. 

Amaia Munuera (WeBring) izango da lehen parte-hartzailea, jardunaldi honekin: “Cómo atraer talento y no morir en el intento. Descubre cómo potencial tu employer branding” (Nola erakarri talentua saiakeran hil gabe. Ikasi zure employer branding potentziatzen). Amaiak Employer Branding delakoa jorratzen lagunduko du talentua erakartzeko gaitasuna hobetzeko, erreklutamendu-kostuak murriztuz eta enplegatuen konpromisoa areagotuz. 

Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea

 

Maiatzak 5

HORIZON EUROPEREN 3. KLUSTERRAREN (“GIZARTEARENTZAKO SEGURTASUN ZIBILA” 2021eko DEIALDIAREN ONLINE INFODAY NAZIONALA

Horizon Europe Europar Batasunaren I+G Esparru Programa berriaren 3. klusterraren (“Gizartearentzako Segurtasun Zibila”) 2021eko lan-programa aurkezteko jardunaldia. Jardunaldia online egingo da 2021eko maiatzaren 5ean, eta, ondoren, b2b jardunaldi batzuk egingo dira maiatzaren 5ean eta 6an. Jardunaldiaren helburua da Horizon Europeren gizartearentzako segurtasun zibilaren gaiaren lehen deialdiak aurkeztea, bai eta programan eta parte hartzeko arauetan dauden berritasunen berri ematea ere. Proposamena berrikusteko bilera bat eska daiteke gaiaren inguruko harremanetarako gune nazionalekin. Eskatzen diren heinean programatuko dira bilera horiek, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaion egunean eta orduan.

Antolatzailea: CDTI

 

Maiatzak 6

ARABAKO INDUSTRIARENTZAKO BERRIKUNTZA JASANGARRIRAKO AUKEREN JARDUNALDIA

Arabako Foru Aldundiak, 2018. urtean, Garapen Jasangarriagatiko Arabako Aliantza 2030 (AADS 2030) sortzea bultzatu zuen. Aliantza horrek ikusgarritasuna eskaintzen du eta Arabako hainbat eragilek garapen jasangarriaren alde eta lurralde gisa aurrera egiteko ahaleginak batzeko hartutako konpromisoa eta egindako lana aitortzen ditu. Esparru horretan egingo da Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak inauguratuko duen jardunaldi hau. Bertan, Luis Manero Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako zuzendariak eta Jon Kepa Izaguirre A&B Laboratorios de Biotecnología enpresako Kalitate eta I+G+b zuzendariak Innobasqueko berrikuntza-profilek ETE-entzat dituzten onurak azalduko dituzte. Jardunaldian izena emateko, honako inprimaki hau bete behar da: hemen

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia 

 

Maiatzak 7

WEB-MINTEGIA: BASQUE ENVIRONMENT 4.0.INGURUMEN-SEKTOREAN APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Europako Itun Berdea funtsezko elementua da kontinentean igorpenen neutraltasuna lortzeko, ekonomia zirkularra garatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko. Ez dago zalantzarik Europak ekonomia deskarbonizatzeko egin duen apustuari buruz; hala ere, hori lortzeko bide eraginkorrena definitu behar da. Gaur egun, mundua eraldatzen ari diren bi iraultza daude: iraultza digitala eta trantsizio ekologikoa. Trantsizio hori bultzatzeko ekintzen sinkronia egokia izan daiteke gure gizartearen etorkizuna bermatzeko metodorik eraginkorrena, ingurumenaren babesa optimizatuz eta guztiontzako hazkunde ekonomiko iraunkorra lortuz. Honako hauek hartuko dute parte: Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren sailburuordea; Marta Batalla, Europako Batzordeko Teknologia Aurreratuetako, Klusterretako eta Ekonomiako Policy Officer, eta Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitala eta Ekintzailetzako zuzendaria, besteak beste.

Antolatzailea: Aclima

 

Maiatzak 11

PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA. NOLA GIDATU BALIO PARTEKATUEKIN SUSTATUTAKO ERAKUNDEAK?

Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez. Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik. EQUILIAk, Judith Castillo kide sortzaile, aholkulari eta eraldaketa kulturaleko eta estrategia-kultura integrazioko coacharen bitartez, tresnak proposatzen dizkigu erakunde baten balioak (kultura) ukigarri egiteko, erakundearen eboluziorako mapa bat marrazten dutenak: : “¿Cómo liderar organizaciones impulsadas por valores compartidos?” (Nola gidatu balio partekatuekin sustatutako erakundeak?).  

Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea

 

Maiatzak 12

CDTIren ONLINE INFODAY HORIZON EUROPEREN 5. KLUSTERRARI BURUZ: KLIMA, ENERGIA ETA MUGIKORTASUNA”

Horizon Europe Europar Batasunaren I+G Esparru Programa berriaren 3. klusterraren (“Klima, Energia eta Mugikortasuna”) 2021-2022 aldiko lan-programa aurkezteko jardunaldia. Jardunaldiaren helburua da Horizon Europeren Klima, Energia eta Mugikortasuna gaien lehen deialdiak aurkeztea, bai eta proposamenen txantiloietako berrikuntzen eta parte hartzeko arauetan dauden berritasunen berri ematea ere. Proposamena berrikusteko eskatu ahal da.

Antolatzailea: CDTI

 

Maiatzak 13

JARDUNALDIA: “JOLAS-GIDALERROAK BEZEROAREN ESPERIENTZIA OPTIMIZATZEKO”

Erabiltzaileak tartean sartzeko eta arazoak konpontzeko jokoan eta jokoaren mekaniketan pentsatzeko prozesua gero eta gehiago zabaltzen ari den atzemate- eta atxikitze-teknika da, eta negozio digitaletarako marketin-estrategiak jorratzen dituzte. Gizakiak berezko duen lehia-espiritua baliatzen du, lan zehatz batzuk girotzeko eta errazteko, eta, horrela, erabiltzaileak fidelizatzeko. Alde horretatik, Miguel Zorraquinok eta Iñaki Lecuek aurkeztuko dituzte gamifikazio-gidalerro nagusiak, honako kategoria hauen bitartez: jokoaren gidalerroak, onboarding, seinaleztapena, gaiak, narratiba, garaipenak, misioak, mailak edo sailkapena, besteak beste. Horiek lagundu egingo digute jakiten nola egituratu jokoak diseinatzeko prozesu dinamiko bat gure bezeroekin harremanetan jartzeko. Saioaren xedea da produktu digital parte-hartzaileak, dibertigarriak eta fidelizatzaileak sortzeko irizpideak identifikatzea, egun hainbat sektoretan aplikatzen ari diren jolas-gidalerroen bitartez. Horrela, parte-hartzaileak inspiratu daitezke eta ohiko konpainia-jardunbideak gogoan hartu ditzakete.

Antolatzailea: Zorraquino

 

HIGIEZINEN SEKTOREKO AUKERA DIGITALEI BURUZKO WEB-MINTEGIA

Higiezinen sektorearen jardueran susperraldi txiki bat sumatzen hasi den arren, egungo egoera soziosanitarioaren ondorioz sortu diren joera berriei begira adi egon behar dugu. Nahiz eta estrategia digitalen erabileraren garrantzia agerian geratu zen COVID aurreko aroan, egungo egoeraren ondorioz, sektorean diharduten enpresek online estrategia indartu behar dute. LIN3Sk higiezinen sektorean duen esperientzia partekatu nahi du, eta, gainera, 3 arrakasta-kasu aurkeztuko ditu: Kategora, Jaureguizar eta CBRE España.

Antolatzailea: Lin3s

 

Maiatzak 13 eta 14; azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera bi saiotan egingo da: lehena maiatzaren 13an eta 14an, eta bigarrena azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

 

Maiatzak 14

WEB-MINTEGIA: ZAINTZA PROSPEKTIBOA BILBAO METROPOLI 30ekin

Idoia Postigo Bilbao Metropoli 30eko zuzendariordeak azalduko du nola egiten duen zaintza lehiakorra eta prospektiboa bere erakundeak.

Antolatzaileak: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta BM30

 

Maiatzaren 15era arte

BURDINOLA IKERKETA-SARIAREN XVIII. EDIZIOA

Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat da ikerketaren profesionalen artean, eta haren irabazleen zerrendan Espainiako jarduera zientifikoko izen handiak agertzen dira. Edizio honetarako aukeratutako gaia Nanomedikuntza da: nanodiagnostikoa, medikuntza birsortzailea eta terapia pertsonalizatua. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15a izango da, eta ekainaren 15a baino lehen ezagutuko da epaimahaiaren erabakia, Burdinola Ikerketa Sariaren XVIII. edizioaren irabazlearen izenarekin.

Antolatzailea: Burdinola

 

Maiatzak 17-21

MURCIA FOOD BROKERAGE EVENT 2021-ELIKADURAKO NAZIOARTEKO TEKNOLOGIAREN TRANSFERENTZIA-JARDUNALDIA

Ekitaldi birtuala, 2021eko maiatzaren 17tik 21era. “Murcia Food Brokerage Event 2021” Elikadurako Nazioarteko Teknologiaren Transferentzia Jardunaldien X. edizioa nazioarteko ekitaldia da, non elikadurako teknologiaren arloko berrikuntzak aurkeztuko diren. Bertan, hainbat herrialdetako enpresek aldebiko bilerak izango dituzte sektoreko azken berrikuntzekin lotutako lankidetza teknologikoko akordioak finkatzeko. Egungo osasun-egoeraren ondorioz, aurtengo edizioa formatu birtualean egingo da. Horrekin batera, “Elikadurako Teknologiari buruzko X. Nazioarteko Sinposioa” egingo da, eta topaketa horretan sektoreko azken berrikuntzen konferentziak eta aurkezpenak egingo dira. Parte-hartzea doakoa da, eta Europa osoko enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta ikerketa-institutuek hartu dezakete parte, elikadura-teknologia aurreratu eta berritzaileak eskaini edo eskatzen badituzte.

Antolatzaileak: Murtziako Erkidegoa eta Enterprise Europe Network

 

Maiatzak 18

PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA. ERALDAKETA-LIDERGOAREN 5 ARDATZAK

Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez. Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik. KRUCE enpresako Alaitz Osa eta Romu Arteche sortzaileek, “Los 5 ejes del liderazgo transformacional” (Eraldaketa-lidegoaren 5 ardatzak) jardunaldiaren bidez, bost ardatzak planteatuko dituzte: enpatizatu, inspiratu, eragin, hazi eta eraldatu. Lider batek horiek guztiak hartu behar ditu kontuan.  

Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea

 

Maiatzak 25

PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA. TALENTUA GARATZEKO FUNTSEZKO ADIMEN EMOZIONALA

Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez. Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik. Pertsonen berrikuntzaren hilabeteari amaiera emateko, Zuriñe Altubek “La inteligencia emocional clave en el desarrollo del talento” (Talentua garatzeko funtsezko adimen emozionala) tailerra emango du, non egungo lan-ingurunean talentua indartzearen garrantzia azalduko duen.  

Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea

 

Maiatzak 26

TOPAKETA: B2B DIGITAL ENERGY EUSKADI

DISRUPTIVE Espainiako Plataforma Teknologikoak, zeinak teknologia digital disruptiboenak sustatzen dituen, B2B Digital Energy EUSKADI – II. topaketa B2B PTE DISRUPTIVE topaketara gonbidatzen zaitu. Topaketan, energiaren sektorean teknologia digital disruptiboak erabiltzen dituzten Euskadiko enpresa eta erakundeak izango dira protagonista. Erakunde horiek bakarrik argitaratu ahal izango dituzte profilak, eta, gero, estatu osoko erakundeek aldebiko bilerak eskatu ahal izango dizkiete.

Antolatzailea: Disruptive Espainiako Plataforma Teknologikoa 

 

Ekainak 8

EACP VIRTUAL B2B – APLIKAZIO ETA TEKNOLOGIA AEROESPAZIALAK

B2B topaketa birtualek Europako herrialde eta aliatu ugari bilduko dituzte, eta industria aeronautikoaren eta espazialaren balio-kate osoko erakundeei aukera emango diete harreman baliotsuak eratzeko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko, I+G+b proiektuak garatzeko xedearekin. 

Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Spri, Eusko Jaurlaritza, Hegan eta European Aerospace Cluster

 

Ekainaren 8tik 10era

ADVANCED FACTORIES. Bartzelonan.

Advanced Factories industriako liderrentzako eta ETE-entzako berrikuntza-ekitaldia da. Automobilgintzaren, elikaduraren, aeronautikaren, trengintzaren, osasunaren, siderurgiaren, ehungintzaren eta energiaren sektoreko profesionalek hitzordu paregabe honetara bertaratzeko interesa agertu dute. Bertan, bazkide industrialak topatzeaz gain, lantegi aurreratuak eta produktiboak lortzeko azken berrikuntzak aurkitzeko aukera izango dute. Advanced Factoriesek Bartzelonako CCIBn aurkeztuko ditu industria-automobilgintzako, robotikako, Digital Manufacturing eta 3D Printing arloetako, Adimen Artifizialeko, Digital Twineko, Integrazio-sistemetako eta 4.0. industriarekin lortutako alderdi guztietako azken soluzioak. Hori guztia 280 enpresa erakusleren eskutik; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Omron, Bosch-Rexroth, Schneider-Electric, Accenture, Beckhoff, HP, Infaimon, Telefónica, Kuka, Siemens, Weidmuller, T-Systems, Tecnalia, Logitek, Festo, Universal Robots, Wonderware, Schaeffler, Sicnova, IFM Electronic, Murrelektronik eta Eurecat Xavier Ferràs, Faouzi Grebici edo Isabella Zackzek bezalako adituek automatizazioari eta robotikari esker industriaren lehiakortasunean egon diren arrakasta-kasuen eta hobekuntza-esperientzien berri emango dute Industry 4.0 Congress delakoan.

Antolatzailea: Nebext

 

Ekainaren 15era arte

ENPRESA SUSTAPENERAKO EUROPAKO SARIEN XV. EDIZIOA

Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA) 15. edizioa irekia dago EBko estatu kide guztietako administrazio publikoek, elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek parte har dezaten. EEPA 2021 sariak sei kategoriatan banatzen dira: 

1.- Enpresa-espirituaren sustapena. 

2.- Enpresa-prestakuntzan inbertsioa. 

3.- Enpresa-ingurunearen hobekuntza eta eraldaketa digitalerako babesa. 

4.- Enpresen nazioartekotzearen babesa. 

5.- Trantsizio iraunkorrerako laguntza. 

6.- Enpresa-ekimen arduratsua eta integratzailea.

Deitzailea: Europako Batzordea, Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETE-etako Zuzendaritza Nagusiaren bidez. 

 

Ekainak 15-17

FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT. Bilbon.

Datozen urteetan, Bilbo izango da teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko Food 4 Future Wolrd Summit berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro

Antolatzailea: Azti

 

Ekainaren 21era arte

EMAKUME TEKNOLOGOARI ADA BYRON VIII. SARIRAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEA

Ekainaren 21era arte aurkeztu ahal dira sari honetarako hautagaitzak, eta urrian banatuko da. Horren bidez, emakumeen artean I+G arloko bokazioak sustatzeko zientziaren eta teknologiaren arloan emakumeek egiten duten lana ikusarazten da. Bi kategoria daude: absolutua eta gazteena (35 urte baino gutxiago dituztenentzat). Zortzigarren edizio hau estatu-mailakoa da, baina beste batzuk ere egiten dira Mexikon, Argentinan, Uruguain eta Kolonbian.

Deitzailea: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Microsoften, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Danobatgroupen eta Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) laguntzarekin eta BasqueHealthCluster eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren babesarekin.

 

Ekainak 23 eta 24

IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK 

Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

Ekainak 25-27

HACK & DISRUPT!-EN 1. EDIZIOA

Nazioartean fintechean eta insurtechean oinarritutako lehenengo hackatoia da, eta, bereziki, finantza jasangarrien esparrura zuzenduta dago.  Xedea da pertsona ekintzaileak eta enpresak lotzea finantzak eta aseguruak berrirudikatzeko, digitalizazioaren bidez. Horretarako, partaideek Kutxabank Segurosek, Kutxabankek, Lagun Arok, Laboral Kutxak eta Renta4-k proposatutako benetako 5 erronka gainditu beharko dituzte. Ekitaldia nazioartean egingo da, eta hibridoa izango da. Atal presentziala Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da. Birtuala, berriz, plataforma teknologiko batean. Bertan, streaming bidez, irekiera eta itxiera jarraituko ahalko dira, baita aurkezpenak ere.  Talde irabazleek lau sari jaso ahalko dituzte: bidaia bat Suitzara, bertako fintech eta insutech ekosistemak eta sektoreko startup liderrak ezagutzeko; BBF Fintech inkubazio-programan parte hartzea; Insurtech berrikuntza irekiaren programan parte hartzea eta sarbide zuzena Suitzako F10 azeleragailuaren inkubazio-programan parte hartzeko azken elkarrizketarako.  BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailu bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dutena, eta Dominion partner teknologiko gisa duena.

Antolatzaileak: BME eta BBF Fintech

 

Uztailak 15

ELKARGI TOPAKETA: FINANTZAKETA, IRAUNKORTASUNA ETA DIGITALIZAZIOA. MUNDU BERRIRAKO GILTZAK. Donostian.

Elkargik alor handi horietako gakoak aztertuko ditu, eta horiek erabakigarriak dira eta izango dira, COVIDak eragindako krisia atzean uzteko. Arlo horretako lehen mailako pertsona ezagunek hartuko dute parte: Nadia Calviño, Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako presidenteordea; Ignacio S. Galan, Iberdrolako presidente eta kontseilari ordezkaria; eta Jose Ignacio Goirigolzarri, Bankiako presidente eta CaixaBank berriko presidente izango dena. Egoera sanitarioaren bilakaeraren arabera, aurrer4ago zehaztuko dizute nola jarraitu ekitaldia. 

Antolatzailea: Elkargi 

 

Uztailaren 16ra arte

GLOBAL INNOVATION DAY 2021 EGUNAREN BERRIKUNTZA-KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA

Aurten, Global Innovation Day delakoaren kasu arrakastatsuen deialdiak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuak, eraldaketa digitala, iraunkortasuna eta konpromiso soziala izango ditu ardatz. Berrikuntzaren Euskal Agentziak aldaketa-garaiei arrakastaz aurre egiteko balio izan duten sei konponbide berritzaile, negozio-eredu eta proiektu bilatzen ditu. Mota guztietako euskal erakundeei zuzenduta dago, haien izaera, tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere: enpresak, ikerketa eta garapeneko eragileak, I+G+b arlokoak, elkarteak, ikastetxeak, talde zibiko-sozialak eta administrazio publikoak. Aurkeztutako kasuak azken hiru urteetan (2019-2021) abian jarritakoak izan beharko dira. Erakunde interesdunek modu labur eta errazean aurkeztu beharko dute beren praktika berritzailea inprimaki honen bidez. Hautatutako jarduera guztiak Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Aukeratutako kasuek Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioan parte hartuko dute, azaroaren 8an. 

Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago