Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

 

Martxoak 22

WEB-MINTEGIA: SUPER-KONPUTAZIOA ETA QUANTUM SPAIN

CSIC zentroko teknologia kuantikoei eta Quantum Spain proiektuari buruzko web-mintegia da, eta barne hartzen du ikerketa-komunitatearen zerbitzurako super-konputagailu kuantiko ireki baten garapena. Espainiako enpresa eta erakundeetan teknologia digital disruptiboen aplikazioaren azterketa, dibulgazio eta sustapenean oinarritzen da. Bilera Zoom plataformaren bidez egingo da, arratsaldeko 17.00etatik aurrera.

Antolatzailea: Disruptive, Teknologia Disruptiboen Espainiako Plataforma Teknologikoa

 

Martxoaren 23ra, ekainaren 15era edo urriaren 5era arte

EIC ACCELERATOR 2022 PROGRAMA

Programak enpresa txiki eta ertainak (ETEak) babesten ditu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzaketa eta inbertsioak, sortzen ari diren banakako enpresek eta enpresa txikiek jardunbidea aldatzen duten berrikuntzak garatu eta zabal ditzaten.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Martxoak 24

INDUSDENDA KONGRESUA: B2B ONLINE SALMENTA

Ekitaldi honetan espazioa eman zaie merkataritza-kateko digitalizazio-proiektuak jorratu dituzten B2B salmenta-enpresei, zuzenean parteka dezaten nola landu duten estrategia, zein erresistentzia izan dituzten, zeri egin behar izan dioten uko eta zer ari den funtzionatzen. Digitalizazio horri jarraipena ematen dioten etorkizuneko proiektuak ahaztu gabe. Kasu praktikoekin batera sektoreko profesionalen hitzaldiak egongo dira, eta euren esperientzia partekatuko dute B2B sektorearen ikuspuntutik eta salmenta-prozesuaren digitalizazio-prozesuetan izandako esperientzia pertsonaletik.

Antolatzailea: SPRI

 

Martxoaren 29tik 31ra

BILTZARRA: “FABRIKA AURRERATUAK” 2022. Bartzelonan.

Industria 4.0 biltzarra industria aurreratuari eta digitalari buruzko Europako biltzar handiena da. Biltzarra, etorkizuneko fabrikarekin lotutako azken teknologia berriak eta automatizazio- zein fabrikazio-sistema berritzaileenak ezagutzeko espazioa da. Biltzarra martxoaren 29tik 31ra egingo da, Bartzelonan.

Antolatzailea: NEBEXT

 

Martxoak 30

WEB-MINTEGIA: “ENERGIA-AUDITORETZA ETA BIKI DIGITALA”. Donostian

Web-mintegian galdera hauei erantzungo zaie: zer da biki digitala eta zein da haren balio estrategikoa? Horrez gain, 1958an New Jerseyn (AEB) eraikitako eraikin baten kasua aztertuko da; haren helburua zen LEDD ZIURTAGIRIA lortzea. Xehetasunekin azalduko da zer lortu nahi zuten biki digitala eta BIM integratuta, eta zein eragozpen izan dituen. Martxoaren 30ean izango da, 10:00etan, ZOOM plataformaren bidez.

Deitzailea: Donostia Sustapenaren Donostia Smart Klusterra

 

Martxoak 30

DESTINATION EARTH EKIMENAREN AURKEZPENAREN ONLINE EKITALDIA

Ekitaldiaren helburua da Lurraren prezisio handiko eredu digital bat garatzea, fenomeno naturalak eta horrekin lotutako giza jarduerak modelatu, kontrolatu eta simulatzeko helburuarekin. Gaiak hauek izango dira: klima-aldaketa, ura eta itsas inguruneak, eremu polarrak, kriosfera, biodibertsitatea eta muturreko fenomeno meteorologikoak. Horrez gain, egokitzapen- eta arintze‑estrategiak ere landuko dira. Ingurumen-kalte eta -katastrofe nagusiak aurreikusteko lagungarria izango da, aurrekaririk gabe fidagarritasun eta fideltasunarekin.

Antolatzailea: Europako Batzordea, ESA, ECMWF eta EUMETSAT.

 

Martxoaren 31ra arte

EB-REN LORENZO NATALI KAZETARITZA SARIEN 30. EDIZIOA

Sari honek, besteak beste desberdinkeriari, pobreziari, klimari, hezkuntzari, migrazioari, enpleguari, teknologia digitalari, osasun‑arretari, bakeari, demokraziari eta giza eskubideei buruzko informazioa ematen duten kazetaritzak saritzen ditu. Irabazle bakoitzak 10.000 euroko saria jasoko du. Gainera, kazetari gazte berrienaren kategoriako irabazleak komunikabideen sektoreko bazkide batekin lan egiteko aukera izango du.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Martxoak 31

ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN”

Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da enpresa‑arduradunen artean. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.

Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre

 

Martxoak 31

JARDUNALDIA: RE-THINK INDUSTRY. Donostian

Re-Think Industry Gipuzkoako ETE-en esperientziak ezagutu eta partekatzeko jardunaldia da, eraldaketa digitalaren arloan. Topagune horrek maila indibidual eta kolektiboan hobetzen lagunduko digu, etorkizuneko Gipuzkoako ETEa lehiakorra, erresilientea eta malgua izan dadin, eta, horrez gain, merkatua gidatzeko gai izan dadin. Kursaal Kongresuen Jauregi eta Auditorioan. 

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia, EIT Manufacturing erakundearekin lankidetzan

 

Apirilaren 1era arte

HAUTAGAITZAK AURKEZTEA: INDUSTRIA 5.0 SARIA

5.0 Industriak Europako industriaren etorkizuneko ikuspegia ematen du, eta helburu sozialak lortu nahi ditu, enplegutik eta hazkuntzatik harago. Industria oparotasunaren hornitzaile bihurtuko litzateke, eta ekoizpena jasangarriagoa bihurtuko luke. Gainera, langilearen ongizatea ekoizpen‑prozesuaren erdigunean jarriko luke. 5.0 Industriaren saria EBk finantzatzen dituen eta 5.0 Industriaren ikuspegia sustatzen duten proiektuak aintzatesteko saria da. Proiektuak gai izan behar dira soluzio sinesgarri eta inspiratzailea aurkezteko, 5.0 Industriaren hiru zutabe nagusiak jorratuko dituena: jasangarritasuna, giza zentralitatea eta erresilientzia. Gainera, argi eta garbi aplikatu beharko da industrian.

Deitzailea: Europako Batzordea 

 

Apirilaren 4ra arte

EUSKADIKO GAZTEENTZAKO NAZIOARTEKOTZEKO 100 BEINT BEKAREN PROGRAMA

Zabalik dago epea nazioartekotzeko beken eskaerak aurkezteko. Programak 4,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo‑merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Bekadun bakoitzak 30.000 € eta 60.000 € bitarteko itzuli beharrik gabeko laguntza bat jasoko du, nazioarteko bere jomugako bizi-mailaren arabera. Bi urtera luzatzen den programa trinko honetako parte‑hartzaileek 4 hilabeteko unibertsitate-prestakuntza jasoko dute, 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa egingo dute erakunde publikoetan eta 8 hilabeteko egonaldia munduan barrena kokatutako euskal enpresetan. 

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldearen eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez

 

Apirilak 5

HITZALDIA: REMINIG MOBILITY, LEKUALDAKETARIK GABEKO ETORKIZUNA DISEINATZEN

 

MUBIL erakundeak ekitaldi bat antolatu du Kursaal Congress Center zentroan, MIT City Science erakundearen parte-hartzearekin. MIT institutuko eta Euskadiko hainbat ikertzailek mugikortasun berriari buruzko hitzaldiak emango dituzte. Konferentzia interesgarria da mugikortasunarekin lotutako Euskadiko enpresentzat, teknologia-zentroentzat, Lanbide Heziketako zentroentzat eta unibertsitateentzat, eta laguntza eskatu nahi dizuegu ekitaldia hedatzeko eta informazioa interesdunei helarazteko.

Antolatzailea: MUBIL

 

Apirilaren 5etik 7ra 

INDUSTRIAKO ENERGIA EOLIKOARI BURUZKO EKITALDIA: WIND EUROPE 2022 Bilbon

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran. Hainbat konferentzia-saio, ehunka erakusketari eta milaka parte‑hartzaile egongo dira. Horrez gain, bat egingo dute Europa osoko eta kanpoko sektoreko pertsonek, eta hornikuntza-kate guztia ordezkatuko dute espazio berean. Nazioarteko matchmaking ekitaldiak Europako eta nazioarteko herrialde askotako enpresak, startupak, klusterrak, elkarteak eta ikerketa-institutuak elkartuko ditu. Ekitaldia BEC zentroan egingo da.

Antolatzailea: Wind Europe

 

Apirilak 6

HORIZON EUROPE KONFERENTZIAREN 11. EDIZIOA. Valentzian

Europar Batasunaren Espainiako Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programaren aurrez aurreko konferentzia. Konferentziaren funtsezko helburua da Horizon Europeren funtzionamenduaren lehen urtea aztertzea, baita berrikuntza nagusiak ere, besteak beste ikerketa- eta berrikuntza-misioak, Europako elkarte berriak eta Europako Berrikuntza Batzordea. Aurrez aurre egingo da Valentziako Kongresuen Jauregian.

Antolatzaileak: CDTI eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, Europako Batzordearekin lankidetzan

 

Apirilak 6 eta 7

ENERGIA EOLIKOARI BURUZKO NAZIOARTEKO B2B TOPAKETAK: WINDEUROPE BILBAO 2022. BEC zentroan

Bilboko WindEurope Annual Event 2022 ekitaldian energia eolikoaren sektoreko tendentzia berrienak jorratuko dira, bai onshore eta bai offshore, eta Europako eta nazioarteko 350 erakusketari baino gehiagok hartuko dute parte. Parte-hartzaileak eguneratu egin ahalko dira, sarean konektatu ahalko dira eta industria eolikoaren aukera ahalik eta gehien aprobetxatu ahalko dute ikatzik gabeko etorkizuna eskaintzeko. Ekitaldia aurrez aurrekoa izango da erabat, eta aukera bikaina da kontaktu komertzial eta elkarte berriak sortzeko modu efizientean, bai denborari eta bai kostuei dagokienez. 

Antolatzailea: Spri, Euskadiko Energia Klusterrarekin,, ELBE aliantzarekin eta Enpresen Europako Sarearekin lankidetzan 

 

Apirilaren 6tik 8ra

TAILERRA: “COVID-19aren AURKA BORROKATZEKO ADIMEN ARTIFIZIALA”. Bilbon

Tailerrak hainbat nazioarteko ikertzaile elkartuko ditu, Adimen Artifizialaren aplikazioan lantzen dituztenak COVID-19aren pandemiari begira, baita osasun-sistemako ordezkariak ere, medikuak, biomedikuntza-ikertzaileak eta osasun-zentroetako kudeatzaileak barne. Apirilaren 6tik 8ra egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan. 

Antolatzailea: BCAM

 

Apirilaren 8ra arte

STARTUPEKIN BERRIKUNTZA-PROIEKTU BERRUAK SORTZEKO BIND 4.0 7. DEIALDIA

BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza-plataforma irekiak deialdia ireki du, Euskadiko enpresek bat egin dezaten mundu osoko startupekin garatutako konponbide teknologikoak abian jartzearen onurak izan dituzten 65 enpresa handiekin. BIND 4.0 plataformaren helburua da Euskadiko enpresen digitalizazioa, lehiakortasuna eta lidergoa sustatzea, teknologia berrienak gehituta, besteak beste adimen artifiziala, Big Data, IoT, errealitate areagotua, robotika edo nanoteknologia.

Antolatzailea: BIND 4.0

 

Apirilaren 11tik ekainaren 12ra

ENPRESEN NAZIOARTEKOTZERAKO MARKETIN DIGITALAREN IKASTAROAREN 12. EDIZIOA

Ikastaroak aukera emango du marketin digitalaren eredu berrien ezagutzak, trebetasun teknikoak eta gaitasunak lortzea enpresen nazioarteko kudeaketan. Enpresa bakoitzak bat egin ahalko du “ekonomia digitalean”, eta haren modernizazioaren eta nazioarteko lehiakortasunaren alde egingo du. Berrikuntza eta kudeaketa-ereduen aldaketa ulertu eta interpretatuko dira, enpresa teknologia berriek eskaintzen ditizten errealitate berrietara egokituz.

Antolatzailea: ICEX-CECO

 

Apirilaren 19tik 22ra

ESPAINIAKO INSTRUMENTAZIO ASTRONOMIKOAREN EGOERARI BURUZKO JARDUNALDIAK. CSICen egoitza nagusia. Madril

Jardunaldi horiek eztabaida foro bat izango dira instrumentazioaren garapenean parte hartzen duen komunitate astronomiko nazionalarentzat, eta topagune bat, Espainiako erakundeek zientzia programetan espaziotik parte hartzeko dituzten aukerak ezagutzeko, ikerketa komunitatea eta arloko enpresak barne. 

Antolatzailea: TEC2SPACE CM sarea RIA (Astronomia Azpiegituren Sarea), CDTI eta Estatuko Ikerketa Agentziarekin (Astronomia eta Astrofisika, Espazioa arloetako koordinatzaileak) lankidetzan.

 

Apirilak 21 eta 22

BALTIC CIRCULAR ECONOMY FORUM 22. San Petersburgo, Errusia

Baltikoko Ekonomia Zirkularraren Foroa ekitaldi hibridoa da, eta haren xedea da eskualdeak dituen erronka zirkular handiak eta eskualdeak eskaintzen dituen aukerak aztertzea. Foroaren esparruaren barruan, partaideek Errusiako, EBko eta beste herrialde batzuetako alderdi interesdun nagusienengandik ikasteko pribilegioa izango dute. 

Antolatzailea: San Petersburgo hiria

 

Apirilaren 22ra arte

ADA BRYON SARIA 2022

Estatu-mailako sari honek aukera ematen du arlo zientifiko eta teknologikoko emakumeen lana ezagutarazteko eta emakumeen bokazioak sustatzeko I+G arloan. Microsoft, Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen babesletza du, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eta BasqueHealthCluster klusterraren lankidetza.

Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Apirilaren 25etik 29ra 

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 Antolatzailea: Hannover Messe

 

Maiatzaren 4ra arte

EIC PATHFINDER OPEN 2022 PROGRAMA

Programak teknologia berritzaile berria garatzen duten ikertaldeak babesten ditu. Pathfinder-ek erabat berriak diren teknologien ideia ausartak aztertzen laguntzen du eta teknologia arloko aurrerapenen oinarri diren abangoardiako eta arrisku handiko diziplina arteko zientzia-lankidetzak hartzen ditu bere baitan. 

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Maiatzaren 4ra edo irailaren 28ra arte

EIC TRANSITION 2022 PROGRAMA

Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa. 2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Maiatzaren 5etik 8ra

BERDEAGO ENERGY 2022 AZOKA. Durangon

Irekita dago BERDEAGO Energy 2022 azokarako izen-emate profesionalak eskatzeko erregistroa. Berdeago Energy azokan irtenbideak eta sistemak erakusten ditugu, bai energia‑eraginkortasunari eta ingurumen-berrikuntzari dagokienez, bai ekonomia zirkularrari, iraunkortasuna irizpide duten eraikuntza eta birgaitzeari eta mugikortasun jasangarriari dagokionez besteak beste. Bertan sektoreen profesionalak daude, baita azken kontsumitzaile interesatua ere. Maiatzaren 5etik 8ra bitartean izango da, Durangoko Landako Gunean. 

Antolatzailea: BERDEAGO (Jasangarritasunaren Europako Elkartea)

 

Maiatzaren 6ra arte

Europako Batzordea hautagaiak bilatzen ari da IKIaren Batzorde Zientifikoa osatzeko.

EUROPAKO BATZORDEA IKI KOMITERAKO HAUTAGAIAK BILATZEN ARI DA

Identifikazio Komite Iraunkor independentea Europako Batzordeak sortu zuen 2020an, eta organoaren Batzorde Zientifikoaren kide izateko hautagaiak bilatzen hasi da. Komitea harremanetan jarriko da Europako ikerketa-komunitatea ordezkatzen duten erakundeekin, eta hautagai bikainak izendatuko dituzte. Horrez gain, Europako ikerketa ordezkatzen duten beste ikerketa-erakunde batzuen hautagaitzak ere jasotzen dituzte.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Maiatzaren 17tik 19ra

FOOD 4 FUTURE BILBAO FOODTECH WORLD SUMMIT. BECen (Bilbao Exhibition Centre)

Food 4 Future Bilbao World Summit-ek adimen artifizialeko adituak bilduko ditu, hain zuzen ere, elikagaien eta baliabideen hobekuntzari, klima-aldaketaren eragileei, ekimen disruptiboei eta sektorean eragina duten konponbideei aplikatutako elikagai berrien diseinuari, elikagaiak ekoizteko industria teknologikoari, ikerketa- eta garapen-zentroei aplikatutako adimen artifizialeko adituak. Biltzarra BECen, Bilbon, egingo da, maiatzaren 17tik 19ra.

Antolatzaileak: BEC, NEBEXT eta ZTI

 

Maiatzaren 22tik 26ra

MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA. Davosen, Suitzan

“Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri” lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia. 2022ko urteko bilera Davos-Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.

Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa

 

Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra

HANNOVER MESSE 2022 AZOKA. Hannoverren, Alemania

HANNOVER MESSE azoka aurrez aurre egingo da berriro 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. Azoka fisikoa produktu digital berriekin lotuko da eta erakusketariei eta bisitariei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dien higiene-kontzeptu bat erabiliko da. Hala, azkenean, industria‑ekoizpenaren “etorkizuna bueltan da” eta gai nagusia industria-eraldaketa izango da.

Antolatzailea: Hannover Messe

 

Ekainaren 9tik 12ra

EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA, Bruselan

Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko. 

Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea

 

Ekainaren 13tik 17ra

MAKINA‑ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022. BECen, Barakaldon (Bizkaia)

31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.

Antolatzaileak: AFM eta BEC

 Uztailak 22

GLOBAL INNOVATION DAY 2022

2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio-eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu osoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza-kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.

Antolatzailea: Innobasque

 

Urriaren 4tik 7ra 

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria‑azpiegituren arteko topagune nagusia izatea. Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta Big Science Market merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.

 Antolatzailea: CDTI

 

Urriak 6 eta 7

AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA. Bilbo

Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.

Antolatzailea: Hegan

 

Urriaren 19ra arte

DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022

Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru. 

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Partekatu albiste hau