Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

 

Urriaren 15ean

DENBBORA SAREA VI. JARDUNALDIA. EZBERDINTASUNA MARKATZEN DUTEN ENPRESA ERANTZUNKIDEAK. Bilbon

Denboraren erabilerei eta antolaketa-eredu berriei buruzko jardunaldia: Europako Iparraldeko herrialdeetan lana eta familia bateragarri egiteko politiketan aurrerapenak eta erronkak, non enpresa erantzunkideek ere parte hartzen duten maskulinotasun toxikoa zalantzan jartzea ahalbidetuz.

Antolatzailea: Denbbora Sarea

 

Urriaren 15era arte

PROIEKTU DISRUPTIBOEN DEIALDIA GLOBAL INNOVATION DAY 2019-RAKO

Global Innovation Dayk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIX. Asteari emango dio hasiera Bilbon datorren azaroaren 4an. Hari gidaria berrikuntza disruptiboa izango da. Sektore eta tamaina heterogeneotako euskal erakundeek beren proiektu disruptiboak, merkatua iraultzeko edo nitxo berriak sortzeko erabili dituztenak, erakutsiko dituzte. Innobasquek deialdia egin du horiek identifikatzeko.

Deitzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Urriaren 16an

EAE-KO LEHIAKORTASUN TXOSTENA (2019) AURKEZTEA

EAEko 2019 Lehiakortasun Txostena aurkeztuko da hitzaldi honekin: “Employment trends and prospects”, Francis Green-ena; Lanaren eta Hezkuntzaren Ekonomia irakaslea, UCL-University College London-eko Hezkuntza Institutua. Gero solasaldia izango honako hauen parte-hartzearekin: Karen Maguire, Local Employment, Skills and Social Innovation Division/ LEED Programme (OCDE) arduraduna; María Silvestre, Deustobarometro sozialaren zuzendaria; Benjamin Rosende, RDT Ingenieros-eko lehendakaria; eta Miguel Ángel Castillo, Aernnovako garapen teknologikoko zuzendaria. 

Antolatzailea: Orkestra

 

IKASTETXE ITUNDUETAKO LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLEAK, ENPRESEKIKO LANKIDETZAN, ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ARLOETAN EGUNERATZEA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK. 2019

Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduetako irakasleak zientzia eta teknologiaren arloan, 2019ko ekitaldian ikastetxe eta enpresen arteko lankidetza-proiektuekin, eguneratzeko jardueretarako lehiaketa-prozeduraren bidez eman beharreko diru-laguntzak.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

 

Urriaren 17an eta 18an

V. ADCE BILTZARRA. KONTRATU KONTZIENTEAK: KONTRATU BERRIAK ENPRESAN. Gasteizen

ADCE Biltzarrak gatazkak elkarlanean eta era berritzailean saihestu eta kudeatzeko helburua duten profesionalen topaketa-gune izaten dira. Urtero nazioarteko profesionalak biltzen dira, eztabaidan beren eskarmentua eta ezagutza jartzen dutenak. Aurten, 2019an, Biltzarraren ardatza kontratu kontzienteak izango dira enpresaren munduan, eta kapitalismo kontzientearen mugimendua.

Antolatzailea: Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbidearen Elkartea

 

Urriaren 18an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Eibarren (Gipuzkoa).

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Debabarrena eskualdea hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Debagoiena, Spri eta Innobasque

 

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Barakaldon (Bizkaia)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Bilbo Handiaren eskualdea hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Inguralde, Meatzaldeko Behargintza, Enkartur, Spri eta Innobasque

 

Urriaren 17ra arte

GIZARTEAREN ERRONKETARA BIDERATUTAKO IKERKETA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZAREN PROGRAMARAKO LAGUNTZAK, ZIENTZIA ETA TEKNIKA ETA BERRIKUNTZAKO IKERKETARAKO ESTATU-PLANEKOA (2017-2020) . I+G+b PROIEKTUAK

Ikerketa-proiektuak ─hau da, ezaupide berriak lortzeko helburuaz hasitako lan esperimental edo teorikoak, dagokien eremuan aurrerapena suposatzen dutenak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiar Estrategian identifikaturiko erronkei erantzuten dietenak─ finantzatzea.

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa

 

Urriaren 18ra arte

LAGUNTZAK EKODISEINU, EKONOMIA ZIRKULARREKO ERAKUSTALDI ETA EKOBERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK EGITEKO

Euskal industrian ekodiseinu eta ekonomia zirkularrean proiektu berritzaileak egiteko laguntzak; helburua da industrian ekai edo materialean efizientzia areagotzea, eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bidez. Hauek dira EAEn Ekonomia Zirkularreko Estrategiaren funtsezko ardatzak 2030ean. Deialdian hiru laguntza-lerro sartzen dira: ekodiseinua, ekonomia zirkularreko erakustaldia, eta ekoberrikuntza.

Deitzailea: Ihobe

 

GURASOTASUN POSITIBOA. IKUSPEGI BERRITZAILEA GIZARTE-ZERBITZUETATIK ESKU-HARTZE SOZIALA ETA HEZKUNTZA-ARLOKOA EGITEKO. Gasteizen

Antolatzailea: Gasteizko Udala

 

ESKUALDEKO LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA. BIZKAIA 2019

Laguntza hauek eskualdeetako lehiakortasuna sustatzea dute helburu, Bizkaia Orekan proiektuan definitutako eskualde- eta lurralde-erronketan parte aktiboa izanez; baita Bizkaia Orekan proiektuaren esparruan definitutako eskualde-erronkak lortzeko jarduketak garatzea ere.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

 

Urriaren 21-22an

NAZIOARTEKO II. ENPLEGU BILTZARRA ETA “MERKALAN” 2019 I. ENPLEGU ETA FORMAKUNTZA AZOKA. Donostian

Kalitatezko Enplegu inklusiboa sustatzeak lankidetza estua eskatzen du erakunde publikoen eta gizarte-eragileen artean. Kalitatezko enplegua sortzeko erronka eta aukerei buruz hausnarketa partekatua bultzatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak Nazioarteko II. Enplegu Biltzarra antolatu du Donostian. Bost lan-saiotan zehar, Nazioarteko II. Enplegu Biltzarrak kalitatezko enplegua sortzeko funtsezkoak diren zenbait gai aztertuko ditu: esparrua eta joera globalak, lidergoa eta Europako eta nazioarteko erakundeen ikuspegia, erreferentziazko herrialde eta lurraldeen estrategiak, enpresa- eta finantza-ekimen arrakastatsuak, gazteek enplegua lortzea, baita enpresa-eredu parte-hartzaile eta inklusiboaren aldeko apustua ere. Hausnarketa partekatu honekin batera, edizio honetan ekimen zehatz bat dago kalitatezko enplegua lortu ahal izateko: Merkalan, Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzuaren) I. Enplegu eta Formakuntza Azoka. Merkalan-ek areagotu egingo du enplegu-politika aktiboen diseinu eta egikaritzan parte diren eragileen arteko lankidetza, pertsonen eta enpresen arteko bitartekotza errazten dutelarik enpleguaren eta formakuntzaren eremuan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

 

Urriaren 24an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Derion (Bizkaia)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Txorierriko eskualdea hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Behargintza Txorierri, Spri eta Innobasque

 

EMAITEK PLUS 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Emaitek Plus Programak teknologia-zentro multifokalizatuen eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroen jarduera ez-ekonomikoa laguntzen du, finantzaketa esleitzen zaielarik beraien jardueraren emaitza globalak ebaluatuz eta aztertuz.

Deitzailea: Spri taldea

 

RIS 3 EUSKADI: EKONOMIA ZIRKULARRA, BARNE-EKINTZAILETZARAKO AUKERAMarkina Xemeinen (Bizkaia)

Jardunaldian ekonomia zirkularraren aukerak, karbono-aztarna eta birmanufaktura, ekodiseinua eta serbitizazioa bezalako kontzeptuak landuko dira. Parte-hartzaileak: Ihobe, Aclima, Mondragon Unibertsitatea, Ekorec eta Orona. Izen-emateak e-postaz: [email protected], edo telefonoz: 94 616 91 72.

Antolatzailea: Azaro Fundazioa eta Innobasque

 

Urriaren 24ra arte

GIZARTEAREN ERRONKETARA BIDERATUTAKO IKERKETA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZAREN PROGRAMAKO ERRONKAK-LANKIDETZA. ZIENTZIA ETA TEKNIKA ETA BERRIKUNTZAKO IKERKETARAKO ESTATU-PLANA 2017-2020

Erronkak-Lankidetza deialdiaren helburua enpresen eta ikerketa-erakundeen arteko lankidetza-proiektuak bultzatzea da, teknologia berriak sustatzeko, ideia eta teknika berrien enpresa-aplikazioa ere bai, eta produktu eta zerbitzu berriak sortzen laguntzeko helburuaz. Proiektu hauekin I+G+bren masa kritiko bat sortzea estimulatu nahi da, izaera interdiziplinarra izango duena, beharrezkoa irtenbideen bilaketan aurrera egiteko Erronketan ezarritako lehentasunen arabera, enpresa berritzaileak sortzea sustatzeko, lehendik dauden enpresen jarduera jarduera berritzailera orientatzeko, inbertsio pribatua mobilizatzeko, enplegua sortzeko eta herrialdeko balantza teknologikoa hobetzeko, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Espainiako Sistemaren eta bere eragileen nazioarteko lidergo-gaitasuna indartzeko ere, enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzen lagunduz.

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa

 

Urriaren 25ean

RIS3 EUSKADI: ELIKADURA PERTSONALIZATZEA ZAHARTZAROAN. Hondarribian (Gipuzkoa)

Sektore sozio-sanitarioko ETEek elikadurari buruz dituzten premiak ezagutarazteko jardunaldia.
Sektore sozio-sanitario eta elikadura-sektoreko ETEen, LH-ko ikastetxeen eta teknologia-zentroen artean lankidetza bultzatzea. Ekitaldia lagungarri izango da zahartze aktiborako elikadura osasungarrian konponbide berritzaileak bilatzeko, eta senior jendearentzat gastronomia-garapen berriak sortzeko. Baieztatu joateko asmoa: [email protected]

Antolatzaileak: Plaiaundi Institutua eta Innobasque

 

Urriaren 26an

12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen

Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.

Antolatzailea: Bizkaia Talent

 

Urriaren 29an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Bilbon (Bizkaia)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Bilbo Handiaren eskualdea hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Spri eta Innobasque

 

TOPAGUNEA ESTRATEGIA: MUGIKORTASUN ADIMENDUNA ETA JASANGARRIA. Bilbon

Garraio-arloko aurrerapenak aztertuko dira, mugikortasun elektrikoa, garraio adimendunen sistemak, hiri-mugikortasuna, datu-fluxua, gizarte aldaketak mugikortasunean, enpresa-aukerak eta abar.

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

 

BIM AZPIEGITURETAN, DISEINUTIK ELKARLANERA. Bilbon

Jardunaldian lan-mahaiak izango dira gai hauetaz: Autodesk, Azpiegituren merkatua. Ikuspegi Globala; Azpiegituretarako BIMaren aurkezpena. 3-aren boterea; Elkarlaneko konponbideak mundu digitalaren eta azpiegituren artean; Errealitate Birtualeko erakustaldia. Parte hartzeko, izena eman behar da esteka honetan.

Antolatzailea: Gaia

 

Urriaren 30an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Gasteizen (Araba)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Arabako Lautada hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Gasteizko Udala, Spri eta Innobasque

 

TOKIAN TOKIKOTIK PROIEKTU ESTRATEGIKOAK MARTXAN JARTZEKO BERRIKUNTZA. Talent Housen, Donostia

Tokiko eremuan proiektu estrategikoak zehaztu, abian jarri eta kudeatzeko erakunde eta profesional teknikoei zuzendutako jardunaldia. Ekonomiaren Garapen eremuko latinoamerikar eta europar agentziak eta erakundeak izango dira bertan. Alaitz Landaluzek, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendariak, parte hartuko du.

Antolatzailea: Donostiako Sustapena

   

Urriaren 31ra arte

TIC CÁMARAS PROGRAMA. ETE-ETAN IKT-AK SARTZEKO LAGUNTZAK. ARABA 2019P

Arabako Merkataritza Ganberaren ganbera-mugapeko enpresentzat laguntzak TICCámaras programan, beraien eskura jartzen direlarik IKTen lagundutako diagnosi- eta ezarpen-zerbitzuak. Jarduketa honen helburu nagusia da ETEen ohiko jardueran IKTen sartze sistematikoa bultzatzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakor gisa, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzea ere.

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

INNOCÁMARAS

Programa honek berrikuntzaren kultura onartzea sustatzen du, baita hori enpresa-kudeaketan sartzea ere, tresna estrategiko bihurtu arte, Arabako enpresa txiki eta ertainen artean hazkunde eutsia lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

PILOTU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ETEentzako laguntzak, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen… berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murritzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak; ezinbestekoa da horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.

Deitzailea: Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TALENTU BERRITZAILEA. DONOSTIA 2019

Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. IK4 BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko .

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

TXIKIZKAKO MERKATARITZA-PLANA. MERKATARITZA-BERRIKUNTZAKO DIAGNOSTIKOAK. ARABA 2019

Programaren helburua enpresa-berrikuntza sustatzea da, saltegiaren modernizazioa, enpresaburuen gaikuntza eta ekimen ekintzailea indartzea, azken batean, txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna sustatzea. Txikizkako Merkataritza Programaren esparruan Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak sartzen dira, Europako Batasuneko Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatua. Tailerrak ere izango dira.

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

Azaroaren 1etik 3ra

MAKER FAIRE BILBAO TEKNOLOGIA SORTZAILEEN NAZIOARTEKO JAIALDIA. Bilbao Azkuna Zentroan, Bilbon

Bilbao Maker Faire planeta osoan maila globalean egiten den Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdi handiena da. Munduko pertsona asmatzaile eta sortzaileak batzen dira, eta asmakuntza, sormen eta buru-argitasunaren erakusleiho bihurtzen da, publiko guztientzat pentsatua, Maker mugimenduaren ospakizuna izateaz gain. Hemen jendeak bere sorkuntzak erakusten dizkio munduari, eta ikasi nahi dutenekin partekatzen du norberak dakiena. Maker-en artean era guztietako jendea dago, era guztietako adin eta jatorrikoa: teknologiaren fan-ak, artisauak, zientzialariak edo garajeko asmatzaileak. Maker Faire-ren helburua ondo pasaraztea da, informatzea eta erkidego honetako jendea konektatzea hazi dadin.

Antolatzailea: Espacio Open

 

 Azaroaren 4an

GLOBAL INNOVATION DAY

Berrikuntza disruptiboa izango da Global Innovation Dayren hari gidaria, aurten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIX. Asteari hasiera emango diolarik. Ekitaldiari hasiera Iñigo Urkullu kehendakariak emango dio. Ondoren, Concha Bielzak eta Pedro Larrañagak, adimen artifizialean espezialistek, teknologia honen ahalmena azalduko dute berrikuntza disruptiboak sortzeko fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientziak/osasunean, RIS3 Euskadi espezializazio-estrategia adimendunaren lehentasunezko eremuetan. Horien ondoren, merkatuak irauli dituzten berrikuntza disruptiboko euskal proiektu batzuk ezagutaraziko dira.  

Bertaratzeko, beharrezkoa da esteka honetan izena ematea.  

Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

BERRINDUSTRIALIZATZEKO ETA INDUSTRIA-LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA

Industria-inbertsiorako finantza-laguntza honen helburua industria-garapena bultzatzea da enpresa-hobekuntzaren eta ekoizpen-sektoreen efizientziaren bidez, arreta berezia jarrita beren produktu eta prozesuetan teknologia aurreratuak sartzen dituzten enpresei, ahalik eta balio erantsiaren ekarpenik handienarekin enplegu gaitua sortzen dutenei, eta gure esportazio-oinarria eta industria-produktuen presentzia beste merkatu batzuetan handiagotzen laguntzen dutenei. Industria-ezarpen berriak lagunduko dira, bai aurrez zegoen beste leku batetik jarduera lekualdatu delako edo establezimendu berria sortu delako, baita ekoizteko gaitasuna gehitu delako ere ekoizpen-lerro berriak ezarriz aurretik zeuden establezimenduetan. Aurretik dauden ekoizpen-lerroetan edozein eratako hobekuntza edo aldaketak egitea ere laguntzen da.

Deitzailea:  Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa

 

Azaroaren 6tik 10era

Zientzia Astea 2019

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Antolatzailea: UPV/EHU

 

Azaroaren 11ra arte

KALITATE GASTRONOMIKOA SUSTATZEKO PROGRAMAREN MINIMIS ARAUBIDEAN JASOTAKO LAGUNTZAK, GASTROBIKAIN 2019

Helburua da gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea, eta horrela tituludun berrien negozio gastronomiko berriak eta ospe handiko gastronomia-negozioen bikaintasuna sendotzea. Bi programa ezartzen dira, bat proiektu gastronomiko berriak sustatzeko eta bestea bikaintasuna sendotzeko. Helburua da ibilbide eta kalitate oneko establezimendu gastronomikoei laguntzea, sektoreko kalitate-estandar eta akreditazioetan aitortzaren hobekuntza lortzeko, bereziki nazioartean aitorturiko bikaintasun gastronomikoaren jatetxe eta ranking gidetan.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

 

Azaroaren 14an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Guardian (Araba)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Arabako Errioxa hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Arabako Merkataritza Ganbera, Spri eta Innobasque

 

MARKETIN ETA SALMENTA BILTZAR NAZIONALA. BECen (Barakaldo)

Datorren azaroaren 14an APDek Marketin eta Salmenten 4. Biltzar Nazionala antolatuko du Bilbao Exhibitión Centren. Topaketa honetan adituak elkartuko dira momentuko joerarik disruptiboenei buruz eztabaidatzeko. Marketinaren ekosistema berria aztertuko da: Teknologia berriek erabiltzaile eta bezeroekiko harreman-kanalak biderkatu dituzte. Ohiko interfazeei, paradigma berrien eragina ari zaie gehitzen: Sistema Prediktiboak, Adimen Artifiziala edo Ahotsa. Ekosistema berriak, erabilera-esperientzia pertsonalizatuagoak eta balio handiagokoak diseinatzea ahalbidetzen dutenak.

Antolatzailea: APD

 

Azaroaren 15ean

4.0 INDUSTRIA ZEURE ESKURA. Gasteizen

Jardunaldi honetan hurbileko kasuak ezagutaraziko dira, non 4.0 Industriako teknologia bideratzaileak sartzeari esker, enpresak lortu duen erronka bat konpontzea, bere efizientzia hobetzea edo negozio-aukera berriei ekitea. Eskaintza eta eskari teknologikoaren artean ikuspegi praktikotik, 4.0 Industria Arabako ETEen eskura dagoela ikusiko da, eta prestakuntza edo formakuntza aktibo bat dela.

Antolatzaileak: Agora, Arabako Foru Aldundia eta Araba 4.0

 

Azaroaren 17an

CERN-EK TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO PROGRAMAREN LAGUNTZAK (FTEC-SPANISH TRAINEESHIP PROGRAMME). 2019

FTEC-Spanish Traineeship Programmeko 20 espezializazio-laguntza emango dira gazte profesional zientzialari eta teknologoentzat, Genevako (Suitza) Ikerketa Nuklearreko Europar Laborategian (CERN) daudenentzat, partikula-azeleragailu handien teknologietan, detektagailu eta atxikitako azpiegituretan.

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa 

 

Azaroaren 20-21ean

Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTU EUROPARRETARAKO LAGUNTZAK

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Ikerketako Trakzio Proiektu Europarrak aurkezteko laguntzak, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileak buru direla.

Deitzailea: CDTI

 

Azaroaren 28ra arte

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA 

Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Deitzailea: Spri

 

Azaroaren 29ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA

Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera

 

INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK 

Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.

Deitzailea: UPV/EHU

 

GAUZATU INDUSTRIA

Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak. 

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. INNPLANTA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Abenduaren 19ra arte

IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza, 15.000 eurorainokoa, ematen duena, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Abenduaren 30era arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. GIPUZKOA 2019

Posizionamendu edo kokapen digitaleko plana atzerriko merkatuetarako – Xpande DIGITAL. Marketin digitalak garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei aukera ematen dietelarik negozio-aukerak lortzeko atzerriko merkatuan. Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresaren online estrategia bultzatzeko, ahalik eta negoziorik handiena sortzeko helburuaz herrialde jakin batean eta marketin digitaleko tresnen bidez, honela indartuz zure nazioarteko estrategia.

Deitzailea: Gipuzkoako Merkataritza Ganbera

 

Abenduaren 31ra arte

2019. URTEAN DONOSTIAN ENPRESA BERRIAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZAK

Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESETARAKO EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO LAGUNTZAK 2019-2020

Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko laguntza-programa. Diru-laguntzak bi eratako jarduketetarako izan daitezke: teknologia hobetzeko ekipo eta prozesu industrialetan, eta energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzeko.

Deitzailea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE- EVE)

 

Martxoaren 3tik 5era

ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan

Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.

 

Martxoaren 31ra arte

EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019

Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Maiatzaren 25etik 29ra

MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen

Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies) 

 

INPLANTARIAK

Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.

Deitzailea: SPRI taldea 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago