Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

ELKARGI 64 BIS

Web plataforma honek topagune izan nahi du beren I+G+b proiektuak garatu nahi dituzten startup eta ETEen eta, Bizkaiko Sozietateen gaineko Zergaren arauaren 64 bis artikuluak eskaintzen dituen abantaila fiskalen bidez, horien finantzaketan parte hartu nahi duten enpresen artean. Erakunde finantzatzailea bilatzeko balio du, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Arauaren 64 bis artikuluaren arabera. I+G+b proiektuak garatzen dituzten enpresentzat erakunde finantzatzaileak identifikatzeko aplikazioa, abenduaren 5eko 11/2013 Arauaren, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoaren, 64 bis artikuluaren arabera.

Antolatzaileak: Elkargi eta Bizkaiko Foru Aldundia

 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren  parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du.  Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19 ETEEI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

SARS-COV-2 ETA COVID-19 GAIXOTASUNARI BURUZKO IKERKETA-PROIEKTUEN EZOHIKO FINANTZAKETARAKO INTERES-ADIERAZPENEN PREMIAZKO ESKAERA

SARS-CoV-2 eta Covid-19 gaixotasunari eta horiek kutsatutako pertsonengan duten eraginari buruzko ezagutza sustatzen duten proposamenak, interes-adierazpenaren formatuan, jasotzea espero da, pazienteari tratamendu eraginkorra emateko eta/edo osasun publikoko prestakuntza eta erantzuna emateko. Proposamenek urgentziazko egoerara egokituak izan behar dute eta, beraz, Osasun Sistema Nazionalean berehala inplementatu eta martxan jartzeko aukera eman behar dute, zehatzak, goiztiarrak eta egungo egoerari aplikagarriak izango diren emaitzekin. Proposamen horiek gaur egun dauden jardueretatik abiatuta egin daitezke.

Deitzailea: Carlos III.a Osasun Institutua

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta Covid-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

Ekainaren 30era arte

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN PROIEKTUAK SUSPERTZE ADIMENTSUA PROGRAMAREN BIDEZ. BIZKAIA 2020

Enpresaren jarduera digitalizatzera, ekonomia zirkularrera eta jardueraren eta haren produktu edo zerbitzuen ingurumen-inpaktua murriztera birbideratzen laguntzen duten merkataritza-proiektuetarako laguntzak; beraz, diruz lagunduko dira merkataritza-jarduera indartzeko eta marketin digitalaren bidez salmentak aktibatzeko proiektuak. Laguntza horiek jaso ditzaketen enpresek Bizkaikoak izan behar dute, 5 eta 100 langile artean izan behar dituzte, eta Errege Dekretuaren azken orrialdean deskribatutako sektoreetan egin behar dute lan. Kanpoko gastuen % 65 eta barnekoen (proiektuan aritzen den enpresako langileen orduen) % 50 lagunduko da diruz. Eman daitekeen gutxieneko diru-laguntza 3.000 €koa da, eta gehienez 15.000 €koa. Beraz, gutxieneko kopurura iristeko, proiektuaren gastuak gutxienez 6.000 €koa izan behar du.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Uztailera arte

LIFE DEIALDIA 2020 

Europako Batzordeak 2020rako proiektu-proposamenen deialdia egin du LIFE programaren esparruan. Neurriak hartu ditu koronabirusaren murrizketa-aldietan aplikazioa errazteko, luzatutako epeak barne. Aurten, 450 milioi euro baino gehiago bideratuko dira naturaren kontserbaziorako, ingurumena babesteko eta klima-ekintzarako proiektuetara.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Ekainaren 30ean

#000009 ESTRATEGIAREN ONLINE AURKEZPENA

Jon Fernandez Orbea S. Coop.eko zuzendari gerenteak, Mikel Barandiaran Dominion Taldeko kontseilari delegatuak, Pilar Kaltzada kazetari eta Linking Ideas-eko bazkide-zuzendariak, eta Sabin Azua B+I Strategyko bazkide zuzendariak hartuko dute parte. Zuzenean jarraitu ahal izango da www.bmasi.net webgunean. 

Antolatzailea: B+I Strategy

 

1ST GAZELLE ACCELERATOR ONLINE MATCHMAKING EVENT

Parekatze-ekitaldiak Europako herrialde askotako enpresak (erosleak eta hornitzaileak) biltzen ditu. Aukera paregabea da merkataritza-harreman eta kontratu berriak sortzeko. Gazelle azeleratzaile-programa EIT Manufacturing-en negozio-azelerazioko jarduera bat da, eta oinarri teknologikoko enpresei, ETEei eta enpresa sortu berriei laguntzea du helburu, horien nazioarteko negozioak eta berrikuntza-gaitasunak bizkortu edo azeleratuz.

Antolatzailea: Tecnalia Ventures

 

Uztailaren 1ean

INSPIRA STEAM AT HOME: ANAI-ARREBAK ZIENTZIAN. MITOAK DESMUNTATZEA ETA JOERAK BAIEZTATZEA

“Inspira STEAM at home” online elkarrizketen zikloaren barruan, Estibaliz eta Xabier Díaz Silvestrek hartuko dute parte. Anai-arrebak zientzian eta biak Inspira STEAMeko mentore edo aholkulariak.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea eta Innobasque

 

WEBINARRA: INDUSTRIA-PROIEKTUETARAKO FINANTZAKETA

Ordubeteko jardunaldi birtuala, DGIPYMEk industria-proiektuei eskaintzen dizkien finantzaketa-nobedadeak ezagutzeko, baita formatu egokia ere enpresa bakoitzak bere proiektua kontrastatu ahal izan dezan. Jardunaldi honi esker, euskal enpresek beren industria-proiektuak finantzatzeko aukera izango dute, eta finantzaketa hori baliatu ahal izango dute lehiakortasuna handitzeko, tamaina handitzeko eta nazioarteko merkatuetan gehiago sartzeko. Aurkezpenaren ondoren, enpresa interesdunek alde biko bilera bat egin ahal izango dute Elena Alazar Rodriguezekin, DGIPYMEren Programak Kudeatzeko eta Betearazteko Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzuburuarekin, bakoitzaren proiektuak behar duen finantzaketa eskuratzeko modua egoki bideratzeko.

Deitzailea: SPRI taldea

 

WEBINARRA “COVID-19AREN HIRIA: ARKITEKTURAK ETA HIRIGINTZAK NOLA LAGUN DEZAKETEN PANDEMIARI AURRE EGITEN”

Jon Aguirre Such izango dugu gure artean. Arkitekto urbanista Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (Unibertsitate Politeknikoa), Plangintza eta Ingurumeneko espezialitatearekin. Paisaje Transversal hiri plangintza integralerako bulegoaren bazkide sortzailea da, ikuspegi integral eta parte-hartzaile batetik hiriak eta lurraldeak eraldatzeko prozesu berritzaileetan espezializatua. Espainian URBACT Puntu Nazionalaren arduraduna da, eta hitzaldiak eman ditu foro espezializatuetan eta klaseak unibertsitateetan, hirigintza, paisaia, lurralde-antolamendu eta herritarren parte-hartzeari burukoak.

Antolatzailea: Donostia Smart Klusterra, Donostia Sustapenakoa 

 

Uztailaren 2an

[WEBINARRA] EUSKADIKO LAN-MERKATUA ETA ESKATUTAKO PROFILAK

Mikel Aretxalde eta Ana Tovio ‘Campo y Ochandiano’ko aholkulariek euskal lan-merkatuko sektoreen bilakaera erakutsiko dute, baita horien proiektuak gauzatzeko gehien eskatuko diren profilak ere, Covid-19ak berekin dakarren paradigma-aldaketarekin.

Antolatzaileak: Bizkaia Talent eta Campo y Ochandiano

 

1ST GAZELLE ACCELERATOR ONLINE MATCHMAKING EVENT

Parekatze-ekitaldiak Europako herrialde askotako enpresak (erosleak eta hornitzaileak) biltzen ditu. Aukera paregabea da merkataritza-harreman eta kontratu berriak sortzeko. Gazelle azeleratzaile-programa EIT Manufacturing-en negozio-azelerazioko jarduera bat da, eta oinarri teknologikoko enpresei, ETEei eta enpresa sortu berriei laguntzea du helburu, horien nazioarteko negozioak eta berrikuntza-gaitasunak bizkortu edo azeleratuz.

Antolatzailea: Tecnalia Ventures

 

EUROSTARS CoD14 TAILERRAK: IDEIATIK ESKAERARA: PARTZUERGOA ANTOLATZEN, PROPOSAMENA IDAZTEN ETA ESKAERA BIDALTZEN

Online saioa, Eurostarsen CoD14ra eskaera lehiakorrak aurkeztea errazteko (itxiera data: irailaren 3a).

Antolatzailea: CDTI, EUREKAko Idazkaritzaren eta EEN Sarearen laguntzaz

 

Uztailaren 3an

THE BEST OF BIND 4.0: VIRTUAL DEMO DAY

Azelerazio eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak bere lehen ekitaldi birtuala egingo du, BIND 4.0ko 52 partner enpresa handien laguntzaz mundu osoan hautatutako 38 startup-ek garatu dituzten 53 proiektu teknologiko berritzaileak aurkezteko. COVID-19ak eragindako egungo egoera latzaren ondoren, BIND 4.0 ekimenak bere proposamen teknologiko berrien aurkezpena eraldatzearen alde egin du, aurten era telematikoan egin dadin. BINDen laugarren edizioaren itxiera-ekitaldi honetan (bosgarren deialdia ere aurkeztuko da bertan), nobedadez betetako esperientzia berezia biziko da, 4.0 industria eta ekintzailetzaren sektoreko guruekin eta arrakasta-kasu desberdinekin; horiek guztiak erakusketa-gune erabat digital batean erakutsiko dira.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Uztailaren 3ra arte

XI. BIKAINTASUN-SARIAK BERRIKUNTZAN LANDA-EREMUKO EMAKUMEENTZAT

Zabalik dago Landa Eremuko Emakumeentzat Berrikuntzako Bikaintasun Sarietara hautagaitzak aurkezteko epea. Sariak landa-eremuko emakumeek egindako proiektu berriak, bikainak, originalak eta berritzaileak nabarmentzen ditu, eta emakumeek landa-ingurunean egindako lana eta betetzen duten eginkizuna aitortzen dituzten jarduerak. Halaber, emakumeak lurraldean sartzea eta laneratzea sustatzen du.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa

 

Uztailaren 6ra arte

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK. 2020

Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:

– Turismo-negozioko eredu berriak sortzeko ekintzailetza.

– Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

 Uztailaren 8an

WEBINARRA: TEKNOLOGIA, EKONOMIA BERRINDARTZEKO GAKOA                  

Jesús Torres Carbonell-ek, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Administrazio Digitaleko idazkari nagusiak, parte hartuko du.

Antolatzailea: El Economista

 

Uztailaren 9an

WEBINARRA: SOLDATAK EUSKADIN

Hegoi Monge LKS Next-eko aholkulariak lanpostu desberdinei lotutako soldata-mailak erakutsiko ditu, euskal lan-merkatuko sektoreetan egindako azterketan oinarrituta (LKS Next-en Soldata Gida).

Antolatzaileak: Bizkaia Talent eta LKS Next

 

EUROSTARS CoD14 TAILERRAK: NOLA PRESTATU PROPOSAMEN IRABAZLE BAT ETA NOLA MAXIMIZATU FINANTZAKETA PUBLIKOA

Online saioa, Eurostars-en CoD14ra eskaera lehiakorrak aurkeztea errazteko (itxiera-data: irailaren 3a).

Antolatzailea: CDTI, EUREKAko Idazkaritzaren eta EEN Sarearen laguntzaz

 

WEBINARRA: ERC FINANTZAKETA-PROGRAMARI BURUZKOA

Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) ezagutzaren mugetan ikerketa berritzaileak eta arrisku handikoak garatzea helburu duten proiektuak babesten ditu. Bikaintasun zientifikoa da diru-laguntzak emateko irizpide bakarra, eta goranzko oinarri baten gainean funtzionatzen du, aurretik zehaztutako lehentasunik gabe. Webinarra ikertzaileei eta euskal zientzia sistemaren kudeatzaileei dago zuzenduta.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU eta Ikerbasque 

 

Uztailaren 9ra arte

BERRIKUNTZA- ETA EKINTZAILETZA-PROIEKTUAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK. 2020

Deialdi honen helburua da itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzea, 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planari lehentasunez jarraitzen dioten berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta, horrela, aldi berean, horietan ikasitakoak ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako gainerako zentroei eta enpresei, batik bat ETEei, helarazteko aukera ahalbidetu dezaten.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Uztailaren 14an

WEBINARRA: EIC EUROPAKO BERRIKUNTZA-AZELERATZAILEA

Azeleratzaile hau enpresa txiki eta ertainentzako finantzaketa-programa bat da, Europako Horizon(te) 2020 programa pean funtzionatzen du eta berrikuntza disruptiboari laguntzen dio. Webinar honetan, hurrengo Horizon(te) Europa programaren nobedadeak ere aurreratuko dira. CDTIren harremanetarako gune nazionalekin bilera pertsonalak ere hitzartu ahal izango dira zalantzak argitzeko. 

Antolatzaileak: Innobasque, SPRI eta BEAZ, Basque Enterprise Europe Network-eko (EEN) kideak, eta Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroa (CDTI).

 

Uztailaren 16ra arte

GAZTE EKINTZAILEEN LEHIAKETA NAZIONALA 2020

Injuvek Gazte Ekintzaileen 2020rako Lehiaketa Nazionala deitu du, proiektu berritzaileen buru diren gazteei laguntzeko, jada eratuta dauden enpresentzat, gehienez hiru urteko antzinatasuna eta gutxienez batekoa dutenentzat, proiektu horiei dagokien sektorea edozein dela ere. Hautatutako lehen hamarrei 20.000 euroko diru-laguntza emango zaie. Gazte Ekintzaileen Lehiaketa Nazionala eskaerak aurkezteko epemugan 35 urte baino gehiago ez dituzten gazteentzat da, Espainiako nazionalitatea izan edo Espainian legezko bizilekua dutenentzat. Pertsona fisikoak zein juridikoak aurkeztu ahal izango dira; azken kasu horretan, eskabidea aurkezten duen legezko ordezkariak bete behar du adinaren baldintza, eta enpresaren kapital sozialaren gehiengoak (% 51) adin hori gainditzen ez duten gazteen esku egon behar du.

Deitzailea: Injuve

 

Uztailaren 17ra arte

ACELERA PYME BULEGO-SAREA SORTZEKO LAGUNTZAK. 2020

Laguntza hauek diruzkoak izango dira, eta Acelera Pyme programaren barruan Acelera Pyme bulego-sarearen sorrera finantzatuko dute, Espainiako enpresek (sortu berriak barne) teknologiak onar ditzaten bultzatzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainek (ETEek), autonomoek eta ekintzaileek. Honako hauei zuzenduta daude: profesionalen eta enpresen elkarteei (federazioak, konfederazioak eta horien batasunak barne), baldin eta legez eratuta eta dagokien Bulego Publikoan edo Elkarteen Erregistroan alta emanda badaude; ordenamendu juridikoaren arabera eratutako eta dagokion Elkargo Profesionalen Erregistroan inskribatutako elkargo profesionalei; eta teknologia-zentroei eta berrikuntza teknologikoa bultzatzeko zentroei.

Deitzailea: Red.es, Gai Ekonomiko eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioari atxikitako enpresa-erakunde publikoa

 

Uztailaren 23an

[WEBINARRA] ROLAK VS LANPOSTUAK EUSKADIN

Laura Ruiz Ferruelo & Velascoko aholkulariak eskari handiena duten rolez eta horiei lotutako gaitasunez hitz egingo du, zure profilarekin bat datozen aukera profesionalak ikusteko.

Antolatzaileak: Bizkaia Talent eta Ferruelo y Velasco

 

Irailaren 4ra arte

VII. ADA BYRON SARIA

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko. Sariak, 2019. urtetik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroz hornitua) eta gaztea, 35 urtez behekoentzat (1.000 euroz hornitua). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria ForoTech-Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Deustuko Astearen zortzigarren edizioan emango da; hau maiatzetik urrira aldatu da, zehazki urriaren 28tik 30era izango da.

Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Irailaren 9ra arte

ACCESS CITY AWARD

EBko hiriak aurkez daitezke. Sari honek ezinduentzat irisgarriagoa izateko hiri batek duen borondatea, gaitasuna eta ahaleginak aitortzen eta ospatzen ditu. Hiri irisgarriak irisgarritasunean berdintasuna bermatzen saiatzen dira, bizi-kalitatea hobetzen dute eta eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuez guztiek baliatu ahal izatea bermatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Irailaren 7tik 11ra

OSASUN DIGITALAREN NAZIOARTEKO BILTZARRA 2020. Aurrez aurrekoa Donostian eta online formatua

Osasunaren arloko eraldaketa digitalak bide luzea du oraindik egiteko. Inplikatutako eragile guztien artean krisi honetan metatutako esperientzia partekatzea oso baliagarria izan daiteke osasun-arreta hobea, seguruagoa eta eraginkorragoa lortzeko bidean aurrera egiteko. Aurten, egoera berri hau kontuan hartuta, Biltzarraren formatu digitala antolatu da, eta eztabaida-mahaiak izango dira astebetez (irailaren 7tik 11ra) guztien parte-hartzea errazteko. Gainera, irailaren 10ean eta 11n fisikoki bertaratzeko aukera izango da, edukiera mugatuarekin, esperientzia pertsonalki partekatzeko eta ondorioak ateratzen modu aktiboagoan parte hartzeko.

Antolatzailea: Health 2.0 Basque

 

Irailaren 10era arte

BIDE-AZPIEGITURETAN BERRIKUNTZA SUSTATZEKO LAGUNTZAK. BIZKAIA 2020

Foru-errepideen sarea hobetzea eta modernizatzea, teknologia aurreratu berriak modu iraunkorrean eta ingurunean integratuan aplikatu eta probatu daitezen, eta, horrez gainera, COVID-19ak ekonomia arloan eragindako krisiaren ondorio negatiboak arintzea batez ere kalteberenak diren eragileetan (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak). Pertsonalitate juridiko propioa duten enpresek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteek jaso ahal izango dituzte dekretu honetan araututako dirulaguntzak.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Irailaren 13ra arte

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA

Enpresa berritzaileak sortzeko laguntzak.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Irailaren 24ra arte

INNOBIDEAK-PERTSONAK PROGRAMA. 2020

Programa honek langileen parte-hartzea sustatzen du enpresan. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematen ditu, euskal enpresek pertsonen kudeaketa-eredu berrietan aurrera egin dezaten, baita enpresaren kudeaketa edo jabetzan ondorengotza planifikatzen ere. Gainera, lantaldeek teknologia berriak eta 4.0 industria sartzeko behar dituzten trebetasunak identifikatzeko aukera ematen du.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INNOBIDEAK-LEHIABIDE PROGRAMA. 2020

Programa honen helburua enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea da, produktu, zerbitzu eta/edo merkatuaren dibertsifikazio handiagoa lortzera bideratutako proiektuak babestuz.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INNOBIDEAK KUDEABIDE 2020

Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetuko duen Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin bat datozen kudeaketa hobetzeko proiektuak bultzatzeko laguntzak. Bizkaiko erauzketa-, eraldaketa- eta ekoizpen-industriako jarduerak egiten dituzten enpresentzat da, 5 eta 50 langile artean dituztenentzat.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Irailaren 30era arte

TXEKEO TEKNOLOGIKOAK 2020

Programa honen helburua enpresek, kanpoko eragile teknologiko baten laguntzarekin, berrikuntzan lehen urratsak eman ditzaten sustatzea da. Kontua da arazo jakin bati irtenbidea ematea produktu batean edo ekoizpen-prozesu batean, edo, gutxienez, soluzio hori planifikatzea berrikuntza-proiektu bat planteatuz, edo 4.0 Industriaranzko lehen urratsak proposatuz.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

KIO/ICO LERROA: COVID-19AK KALTETUTAKO ETE ETA AUTONOMOENTZAKO ABAL-LERROAREN 5. ZATIA

Kreditu Ofizialeko Institutuak abal-lerroaren bosgarren tartea abian jarri du, eta horren onuradunak COVID-19aren ondorio ekonomikoak pairatzen dituzten enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak izango dira. Honako hauek sartzen dira KOI/ICOren abalen lerroaren bosgarren tartean: enpresei eta autonomoei emandako maileguak; turismo-sektoreko eta horri lotutako jardueretan dabiltzan enpresa txiki eta autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei emandako maileguak; eta erabilera profesionalerako errepideko garraiorako ibilgailu motordunak erosteko enpresei eta autonomoei emandako finantzaketa.

Deitzailea: ICO/KOI

 

Urriaren 9an

KONEKTA BIZKAIA ENPRESA. Bilbon

KONEKTA Bizkaia Enpresa Bizkaiko lurraldeko startup eta ETEen arteko topaketa-foroa da, elkarren ezagutzan sakontzea eta enpresa-lankidetzarako harreman berriak sustatzea xede duena. Honako helburuokin planteatzen da: Bizkaiko ETEen berrikuntza sustatzea startup-ekiko harremanaren bidez; lankidetza-ingurune eta dinamiken zabalkunde eta finkatzea, horien bidez negozio-aukera berriak, berrikuntza-proiektu eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan oinarrituak, identifikatuz.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Urriaren 15era arte

DEIALDI BERRIA 2020 EUSKAL INDUSTRIARENTZAKO EKODISEINUAREN, EKONOMIA ZIRKULARREKO FROGAPENAREN ETA EKOBERRIKUNTZAREN ALORREKO PROIEKTUETARAKO

 

Deialdi berri honen helburua da industriako materialen efizientzia handitzea eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua berrikuntzaren bidez bultzatzea, zeren “Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2020rako Estrategiaren” eta Europako Itun Berdearen funtsezko ardatzak baitira. IHOBE sozietate publikoaren 2020ko laguntzen deialdiaren hasierako aurrekontua 850.000 € dira, eta hiru sostengu-ildo biltzen ditu:

o   ekodiseinua eta ekonomia zirkularreko frogapena, 30.000 €-rainoko laguntzarekin proiektu bakoitzeko,

o   ekoberrikuntza estrategikoa (100.000 €-raino proiektu bakoitzeko), eta

o   ekoberrikuntzako proiektuen diseinu bikaina (10.000 €-raino entregatutako proiektu bakoitzeko)

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Ihobe

 

Urriaren 21ean

ELKARGIREN XXXI. ENPRESA-TOPAKETA. Donostian

XXXI. Enpresa Topaketa urriaren 21ean izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Interes handieneko jardunaldia prestatzen ari gara dagoeneko, eta aurten ospatzen den 40. urteurrena ere gogoratuko da bertan.

Antolatzailea: Elkargi

 

Urriaren 28tik 30era

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH

Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 26-28an

INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020.  Mainz-en, Alemanian

Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.

Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).

 

Urriaren 30era arte

SAKONDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA

Sakondu programak laguntza ematen die oso nazioartekotuta dauden euskal enpresei presentzia txikia edo batere ez duten merkatuetan sar daitezen. Azken helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da, nazioarteko jardueran sakonduz, eta ikuspegi inklusiboago eta iraunkorrago batetik, jasangarritasuna negozio-ereduan eta nazioartekotze-estrategian txertatuz.

Deitzailea: SPRI taldea

 

ZABALDU 2020 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Deialdi honen aurretik eratutako mikroenpresentzat eta Euskadin kokatutako edo ekoizpen-instalazioak bertan dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, baldin eta haien esportazio-jarduerak ez badu gainditzen 2019an izandako fakturazio osoaren % 50.

Deitzailea: SPRI taldea

TICCÁMARAS PROGRAMA. IKT-AK ETE-ETAN SARTZEKO LAGUNTZA. GIPUZKOA 2020

Programa honen helburua da ETEen ohiko jardueran IKTak sistematikoki sartu edo barneratzen laguntzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakorrak izan daitezen, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzeko ere.

Deitzailea: Gipuzkoako Bazkundea

 

Azaroaren 5-6an

UHINAK KLIMA-ALDAKETARI ETA ITSASERTZARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO IV. KONGRESUA. Irunen, Gipuzkoa

Uhinak mugaz gaindiko biltzarra da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa. Laugarren edizio honetan, klima-larrialdiak garrantzi berezia izango du, klima-aldaketaren ondorioek eta muturreko gertaerek berehalako jarduketak eskatzen dituzte eta.

Antolatzaileak: Azti eta Ficoba

 

Azaroaren 18-19an

BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea

 

Azaroaren 19an eta 20an

BE @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2020 – VIRTUAL EDITION

Industria 4.0ri buruzko brokerage event online, industria-eragiketa guztiak iraultzen eta biziberritzen ari dena. Enpresek erronka berriei aurre egin behar diete, baina laugarren industria-iraultzak eskaintzen dizkien aukerez ere baliatzen dira. SMM2020k ─zientzia eta industriako hitzaldi tematikoen, B2B saioen eta produktu eta proiektu berritzaileen erakusketa baten bidez─ aukera paregabea eskaintzen du Smart Manufacturing and Industry 4.0 arloan lan egiten duten zientzialari, ikertzaile eta enpresetako kudeatzaileak ezagutzeko. Halaber, aukera garrantzitsua da eguneratuta egoteko azken teknologia aurreratuei, erakundeen eta hirien berrikuntza-eskaerari, ETEen aplikazio berriei eta enpresa handiek dituzten erronka teknikoei dagokienez.  

Antolatzaileak: Calabriako (Italia) Enterprise Europe Network eta Innobasque

 

Azaroaren 23tik 27ra

MAKINA ERREMINTAREN BIENALA 2020. BECen

Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies) 

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZAK 2020

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, hobekuntzak bultzatzeko industria-enpresen eta zerbitzu teknikoetako enpresen zibersegurtasunean, industria-prozesuarekin lotutako diseinuan eta logistikan. Zibersegurtasunak industriarako funtsezko tresna dela erakutsi du, azkenaldian mundu osoko enpresak, administrazioak eta negozioak arriskuan jarri dituzten gertakari kritikoen ondorioz. Euskadiko industria-enpresen eta industriarako zerbitzu teknikoen enpresen segurtasuna hobetzen laguntzera zuzenduta daude, Internetera konektatutako inguruneetan. 

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Abenduaren 3ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020

Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

 

CARE & INDUSTRY AGAINST CORONA

Koronabirusaren aurkako neurriak eta konponbideak bultzatzeko plataforma; dagoeneko Europako 168 erakunde bildu ditu; izan ere, Europako eragile guztiak batzea du helburu, eskaintzak eta eskaerak elkartzeko, ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko eta neurriko laguntzaren ikuspegi orokorra emateko nork bere eskualdean. Pandemia konpondu ondoren beharko den laguntza prestatzea da kontua.

Antolatzaileak: Enterprise Europe Network eta Europako Batzordea

 

2021eko martxoaren 23ra arte

ETE-EN DIGITALIZAZIOA SUSTATZEKO BALIABIDEAK EMATEN DITUZTEN ERAKUNDEEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO GONBIDAPEN OROKORRA

ETEen digitalizazioa sustatzeko baliabideak emango dituzten erakundeak hautatzeko deialdia; Red.es-ek bere laguntza emango die.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago