Imajinatzen duzue mundu bat, non gauzak eta pertsonak etengabe leudekeen beren artean konektatuta eta datu kopuru itzelak kudeatu ahal izango liratekeen? Gauzen Internet eta big data bi teknologia berri dira, komunikazioa eta prozesuen kudeaketa erraztuko dutenak, baita ateak ireki ere enpresa-etekina eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten negozio-eredu berriei.

Gaur egun munduko gauzen %1 bakarrik dago M2M (machine to machine) komunikazio bidez konektatuta. Baina badator iraultza, eguneroko bizitzako eta industria-prozesuetako hainbat eremutan ohiturak errotik aldatuko dituena: “Gauzen Internet”.

IoT, Internet of things, aplikazioak sortu dira automobilgintza, osasun edo nekazaritzako enpresetan, edota gobernu-erakundeetan, baina estandar komunik ez egoteak zaildu egiten du horien guztien arteko konexioa. Gainera, bada beste erronka bat, hots, pribatutasuna zaintzea eta teknologia horren segurtasuna. Hau aukera bat da etorkizuneko agregatzaileentzat eta, batez ere, start-up-entzat.

2017an, Gartner estatubatuar enpresaren txosten baten arabera, merkatu honentzat irtenbideen %50ek hiru urte baino gutxiago dituzten start-up-etan izango du jatorria, eta beren erabilera eta hazkundea bultzatuko dute nitxoko aplikazio ugariren sortuz. Ez dira izango ez konpainia handiak ez teknologia hornitzaileak aldaketa eragingo dutenak, baizik eta enpresa txikiak, tresna berritzaileez baliatuz bizi-kalitatea hobetuko duten irtenbideak garatuko dituztelarik.

Bestalde, Big Datak lagundu egin dezake arazo-aukera zabala konpontzen sektore askotan, adibidez bezeroaren esperientzia edo prozesuen eraginkortasuna hobetzea.  Gartner-en beste azterketa egin berri batek azaltzen duenez, enpresen %73k badituzte big data erabiltzeko planak, nahiz eta gehienak esperimentazio-fasean egon eta %13k bakarrik inplementatu dituzten benetako irtenbideak.

Hain masiboa den datu kopurutik eta hain zabala den iturri-barietatetik balioa lortzeak metatzeko gaitasuna gehitzea eskatzen du eta aldi berean horiek erabiltzeko eta horien irakurketa errazteko tresnak eta trebetasunak. Enpresa txiki eta handiek teknologia berri honekin analitika aurreratuak eskaintzen dituen onurak eta aukerak aurki ditzakete.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago