Gaur ari dira Innobasquen euskal garapen agentzientzako lehen jardunaldia egiten Horizon(te) 2020 programari buruzkoa, hau baita Europako Batasunean ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jarduerak finantzatzeko tresna nagusia.

Oraingoan Horizon(te) 2020 programaren aukerak irakatsiko dira, 80.000 milioi euro inguruko aurrekontua baitu ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzeko, eta baita proposamena prestazeko informazio praktikoa, etab.

Euskadi H2020 programan

Helburu gisa euskal enpresa eta eragileen parte hartzea gehitzea eta 805 milioi euro lortzea ezarri du Euskadik, hau da, VII. Esparru Programan (2007-2013) lorturiko kopurua bikoiztea, orduko emaitzak arrakastatsuak izan baziren ere.

Horregatik, urriaren 24tik aurrera, 20 ETEk baino gehiagok ikasiko dute nola egin eta aurkeztu proposamen irabazle bat Horizon(te) 2020 programan, Innobasquetik emango den I+G+b Kudeaketa Ikastaro Aurreratuari esker.

H2020 programaren ekintza-ildo nagusiak

Horizon(te) 2020 programak lehenengo aldiz integratzen ditu fase guztiak, ezagutzaren sorkuntzatik merkatura gehien hurbiltzen diren jardueretaraino: oinarrizko ikerketa, teknologien garapena, erakuste-proiektuak, fabrikazio-lerro pilotuak, gizarte-berrikuntza, teknologia-transferentzia, kontzeptu-probak, normalizazioa, erosketa publiko aurre-komertzialetan laguntza, arrisku-kapitala eta berme-sistema.

Europako edozein enpresa, unibertsitate, ikertegi edo erakunde juridikok Horizon(te) 2020 programaren oinarrietakoren bati atxikitako I+G+b proiekturen bat garatu nahi badu, bere proposamenak programaren deialdietara aurkez ditzake.

H2020 programari buruz argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 944209488 telefonora.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago