Atzo egin zen “Nazio‑ eta eskualde‑mailan eragina duten elikagai‑sistemak eraldatzeko berrikuntza azkartzea” mahai‑ingurua, RIS3 Euskadi Elikadura Osasungarria gidaritza-taldeko Nazioartekotzea lantaldeak antolatua, Food4Future azokaren testuinguruan. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da lantalde horren buru. Parte‑hartzaileek elikagai‑sistemak aztertu zituzten. Sistema horiek elkarri lotutako gizarte-, ingurune-, ekonomia- eta kultura‑auziz jositako sare konplexu bat osatzen dute. Elkarrizketako parte‑hartzaileak: Mónica de Prado Paniagua, International Projects Coordinator ELIKA; Raul Perez Iratxeta, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria; José Manuel González, Head of Spanish Delegation to Horizon Europe Cluster 6‑CDTI; Jorge Molina, policy Officer -DG RTD European Commision. Moderatzailea: Amaia Barrena Telleria, Aztiko Project Office Manager.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago