FIRST LEGO League Euskadin gazteek sentitzen duten zirrara partekatzen dugu; guretzat ere festa da”. Eneko Izquierdok hamar urte daramatza boluntario gisa parte hartzen STEAM Hezkuntzako programa honetan, jada erreferentzia dena Euskadin. Industria-ingeniaria, proiektu berritzaileen epaimahaia da, urtean behin FLL elastikoa janzten duen 200 pertsona baino gehiagoren arteko bat; berak esaten duen bezala, “gorbatak, bulegoko eginkizuna edo laborategiko batak alde batera uzten ditugu gazteen eta ikusleen ondoan gozatzeko”.

FLL Euskadiko boluntarioek hezkuntza-programa honen oinarrian dauden balioak bizi dituzte: aurkikuntza, berrikuntza, eragina, inklusioa, lankidetza eta dibertimendua. Horregatik, urtero milioi-erdi gazte liluratzen du mundu osoan, horietako 2.000 Euskadin bakarrik.

Helburua gazteen zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzea da. Maite Couto ikertzaileak, lehiakide gisa parte hartu zuen aurreko edizioetako batean. Orain boluntarioa da: “FLL-ren parte izaten jarraitu nahi nuen. Ingurune honetan etorkizuneko ikasleek garatu eta mundu hau nolakoa den ikus dezakete”.

Boluntarioen artekoa izateko era asko daude: proiektu berritzaileak baloratzen dituzten epaileak; robotaren jokoan arauak betetzea bermatzean duten arbitroak; talde bakoitzarentzako laguntzaileak, dena prest egoteaz arduratzen direnak, gazteak beren lana ahalik eta ondoen egiteaz bakarrik ardura daitezen; edo junior zientzialariak, 6 eta 10 urte arteko parte-hartzaileak animatzeko ardura dutenak.

FLL Euskadin boluntario izatea erabakitzen dutenak erreferente bihurtzen dira parte hartzaileentzat. Ingeniaritza, arkitektura, ikerketa, irakaskuntza edo zientzien munduko profesionalek, baita unibertsitate eta lanbide-heziketako ikasleek ere, beren baikortasuna eta egiten jakitea ipintzen dute “hainbeste gozatzen dugun festa edo jaialdi honetan”.

Zuk ere familia handi honen partaide izan nahi baduzu, garaiz zaude izena emateko esteka honetan klik eginez. Zain izango gaituzu!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago