FIRST LEGO League Euskadi programa lankidetza publiko-pribatuaren eskutik sortu da, euskal ikasleen eta gazteen artean STEAMbokazioak eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzeko asmoarekin. Nazioarteko hezkuntza-programa honek 16 urte bete ditu Euskadin, eta 39 euskal entitateren babesa du, besteak beste, hainbat enpresa, unibertsitate, ikerkuntza-zentro eta erakunderen babesa. Guztiek helburu nagusi bat partekatzen dute: 6 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak piztea.

Aurten lagundu duten entitateen artean, zazpik formakuntza-programako bisitak egin dituzte (Donostiako Aquariuma, AZTI – Itsas eta Elikadura Zentroa, BCAM- Basque Center for Applied Mathematics, CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, Sener, EHU eta Vicinay Marine), eta gainerakoek (32) torneoaren antolakuntzan lagundu dute.

Gutxi falta da aurtengo ekitaldiko finalerako: otsailaren 22an izango da hitzordua, aldi berean EAEko hiru hiriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteizen) eta Arrasaten. Teknologia eta zientzia maite duten ikasle eta zaleen ekitaldi gogokoenetako bat da torneo hau, babesa ematen duten 39 entitate laguntzaileei esker, hein handi batean.

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia da zientzia eta teknologiari loturiko ekitaldi honen antolatzailea, eta zeregin horretan lankide ditu Deustoko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta EHU. Beste behin, babesle dira lurraldeko erakunde nagusiak ere, hiru foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila eta Hezkuntza Saila.

FIRST LEGO League Euskadi

FIRST LEGO League Euskadiprograma STEAMHezkuntzako (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika, ingelesezko siglatan) erreferentzia nagusietako bat bihurtu da. Hala egiaztatuko dute torneoaren finalean beren berrikuntza-proiektuak eta robotak defendatuko dituzten 170ikasle taldeek. Euskadikoa Estatu osoko torneorik garrantzitsuena da, talde partaideen kopuruari dagokionez.

Erakunde publikoez gain, enpresa asko dira laguntzaile ekitaldi honetan; besteren artean, honako hauek: Alzola, Ausolan, BBK, CAF, Danobatgroup, Doplay, Drone by Drone, Erreka, Fagor Taldea, Iberdrola, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Maier, MONDRAGON Corporation, Multiverse Computing, Salto Systems, Sener eta Vicinay Marine. Guztira, 39 dira torneoaren antolaketan laguntzaile eta babesle izan diren entitateak.

FIRST LEGO League Euskadi 2024-2025 programaren laguntzaileak

Antolatzaileak:

  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
  • Deustoko Unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

Erakundeak:

  • Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Saila
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
  • Arabako Foru Aldundia
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Bilbao Ekintza – Bilboko Udala
  • Donostia Sustapena
  • Arrasateko Udala

Ikerketa eta teknologia-garapenerako zentroak:

  • AZTI – Itsas eta Elikadura Zentroa
  • BCAM – Basque Center for Applied Mathematics
  • BRTA – Basque Research and Technology Alliance
  • Lortek

Enpresak:

  • Alzola
  • Ausolan
  • BBK
  • CAF
  • Danobatgroup
  • Doplay
  • Drone by Drone
  • Erreka
  • Fagor Taldea
  • Iberdrola
  • Ikerlan
  • Krean
  • Laboral Kutxa
  • LKS Next
  • Maier
  • MONDRAGON Corporation
  • Multiverse Computing
  • Salto Systems
  • Sener
  • Vicinay Marine

Beste entitate batzuk:

  • Donostiako Aquariuma
  • CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa
  • Vital Fundazioa

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago