FIRST LEGO League Euskadiprogramaren hamaseigarren edizioaren finala izan da gaurBilbo, Donostia, Arrasate eta Gasteizen, eta, beste behin, dibertsioa eta jakintza zientifiko-teknologikoa nagusitu dira egoitza guztietan. Deustoko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatutako torneoan 60 ikastetxetako 1.300 ikasle bildu dira guztira aipatutako egoitzetan, 170 taldetan banatuta (107 talde Challenge kategorian eta 63 talde Explore kategorian), zientziaren eta teknologiaren hitzordu handi honekin bat eginik.

Aurtengo erronka ozeanoen esplorazioa izan da. Hala, erronka horretatik abiatuta, STEAM hezkuntzako erreferentziazko programa honek ikertzera bultzatu ditu gazteak, ideia baten hainbat aldaera ikertu, probak egin, baztertu beharrekoak baztertu, balio dutenak balioztatu, aldaketak egin eta beren ondorioak atera ditzaten. Aurtengo gaiari buruzko berrikuntza-proiektu bat aurkezteaz gain, denboraldi honetan parte hartu duten 2800 ikasleek taldean egin dute lan, eta robot bat diseinatu, eraiki eta programatu dute; hala, robot horrek ahalik eta misio gehien gainditzen saiatu behar izan du gaurko finalean, beste robotekin lehian.

FIRST LEGO League Euskadi programaren 16. edizio honetan irabazi duten zortzi taldeek Espainiako finalean hartuko dute parte martxoaren 29an, Ferrolen (Galizia). Han, beren berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte, eta lantalde irabazleen robotek lehian jardungo dute Houstonen (AEB) egingo den munduko finalerako txartela lortzeko. Apirilaren 16tik 19ra izango mundu mailako final hori. Hauek izan dira talde irabazleak:  Barakaldoko Errekatxo; Gernikako San Fidel Ikastola; Bermeoko Jesusen Bihotza; Donostiako Santo Tomas Lizeoa; Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea; Bilboko Jesus Maria Ikastetxearen; Gazteizko Urkide; eta  Elburgoko Tecnoclub, ordezkariak dira.

Egoitza bakoitzeko (Bilbo, Donostia, Arrasate eta Gasteiz) bi talde onenak izan dira, eta gaur goizean torneoan parte hartu duten 170 taldeen artean nabarmendu dira, proiektu osoena aurkeztuta.

Talde irabazleen berrikuntza-proiektuek aparteko irtenbideak proposatu dizkiote edizio honetako erronkari. Horietako batzuk izan dira urpekarientzat seguruagoa eta ingurumenarekin jasangarriagoa den jantzi ekologiko berri baten diseinua, material biodegradagarriekin egina eta deskonpresio gaixotasunaren arriskuak murriztea ahalbidetuko duena; beste proiektu bat Itsas Lorategietan oinarritutako proiektu bat, hasieran laborategietan ikertzea eta ondoren itsasoan jartzea ahalbidetuko duena, itsas hondoko floraren degradazioa konpontzeko, urpeko komunikazio-kit bat, urpeko dron bat, kamera aurreratu bat eta doitasun handiko sentsore bat dituena. Sentsore horrek uraren uhertasun-maila zehazten du, eta urpekariek uretara sartu aurretik uraren ikuspen-maila zein den jakiteko aukera ematen du, Lemonizko zentral nuklearra eta haren itsas ingurunea berrerabiltzea, itsas hondoa esploratzeko zuzeneko ikerketa-zentro bat sortzeko. Beste adibide bat da alga pozoitsuak detektatzen dituzten buia batzuk garatzea, Galiziako kostaldean ager ez daitezen eta itsaskiei eta itsaski-biltzaileen lanari kalte egin ez diezaieten, besteak beste.

Antolatzaileek torneo honetan lagundu duten 400 boluntarioen parte-hartzea eskertu dute, haiek gabe ezingo baitzen egin, baita babesleen konpromisoa ere. Aurten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Ingeniera Soy Elkarteak eta egoitza bakoitzeko babesleek babestu eta lagundu dute ekimena. Euskadiko 39 entitatek babesten dute programa, horien artean hainbat enpresak, unibertsitatek, ikerketa-zentrok eta erakundek. Erakunde horien guztien konpromisoa da ikasleen artean karrera zientifiko-teknologikoekiko interesa eta haiei loturiko gaitasunak sustatzea: berrikuntza, esperimentazioa, pentsamendu kritikoa, talde-lana eta sormena, besteak beste.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago