Fintech” terminoa teknologiak finantza-arloan errazturiko berrikuntzei buruzkoa da. Milaka start up sartu dira arlo honetan zerbitzu eta produktu disruptiboekin. Ezkerreko infografian Espainiako fintech konpainia nagusiak agertzen dira, horiek inbertsiotara zuzendutako kapitala hirukoiztu egin zen 2014an eta 11.110 milioi eurora iritsi zen, Accentureren arabera. Finantza-industriak gizarte-premien sorta zabala hartzen du: ordainketak erraztetik ekonomia- eta finantza-arloko erresilientzia sustatzeraino. Sektorea teknologiaren onurak erabiltzen hasi da eta horrek ematen dizkion aukerak kapitalizatzen. Honek berrikuntza-bolada lasterra bizkortu du, aurrez inoiz ez bezala ari delarik finantzak eraldatzen. Finantza-arloa inflexio-puntu batean dago.

Finantza-exekutiboek, start up-en arduradunek eta legelariek lehenengo aldiz elkarrekin aztertu dute “The Role of Financial Services in Society Understanding the impact of technology-enabled innovation on financial stability” paper-ean eta 4 gomendio proposatu dituzte arlo pribaturako, finantza-gainbegiraleek finantza-egonkortasuna eskatzen baitute fintech-ak sustatzeko.

1.- Datuen erabilera etikoa eztabaidatzea, enpresa-helburuekin finantza-sistemako aktoreen aldetik datuen erabileran mugak argitzeko.

2.- Forum publiko-pribatua sortzea, eraldaketaz elkarrizketatzeko; egonkortasuna hobetuko duten teknologiak garatzeko, laguntza eta gainbegiratzea behar duten arloak identifikatzea da helburua.

3.- Estandarren erabilera proaktiboa industrian, jokabide egokietara hurbilketa birdefinitu eta indartzeko, teknologia berriek errazturiko berrikuntzen argitan.

4. Fintech berrikuntzaren neurketa eta ulerkuntza era koherentean, herrialde bakoitzeko gainbegiraleak prestaturik egon daitezen fintech-ek eragin ditzaketen arriskuak arintzeko.

“Fintech enpresa globalek kontsumitzaileen eta negozioen datu kopuru ikaragarriak eskuratzen dituzte, bezeroen premiak aseko dituzten produktuak eta zerbitzuak garatzeko ahalmenarekin”, esan du Hikmet Ersek-ek, The Western Union Company-ren presidente eta zuzendari nagusiak. “Datu-lortze horrek erantzukizun handia dakar berekin, eskaintzak arriskuekin orekatzeko premia, eta datuen eta segurtasun digitalaren erabilera etikoarekin erlazionaturiko beste gai batzuk”, esan zuen.

“Erronkarik garrantzitsuenetako bat nazioarteko azpiegitura publiko-pribatu bat sortzea da, politikak, web estandarrak edo erregulazioak arautzeko, berrikuntza eta bere onarpen lasterra sustatuko dituztenak arriskuak minimizatuz”, dio Chris Larsen-ek, Ripple-ko zuzendari nagusiak. 

 

Partekatu albiste hau