Zientziak eta teknologiak ekonomiarekin duten interakzio edo elkarrekintza askoz hobeto ikusten da berrikuntzako koadro espezifikoagoen edo ikerketa-politika konparatuen bidez, baina hauek ez dute informaziorik ematen gizarte-ongizatean edo gizartearen bizi-baldintzetan duten eraginaz.

Estatu Batuetan edo Erresuma Batuan, adibidez, balio erantsi handiko fabrikazioa herrialdearen arrakasta ekonomikoaren funtsezko bultzatzaile bihurtzea da joera. Eta horregatik, manufaktura-industria, bere eraldaketan, iraunkor bihurtzen ari da.

Fabrikazioan iraunkortasuna hobetzera bideratutako teknologia, estrategia eta industria-joerek aukera ematen dute hainbat ikuspegitatik hartzeko, adibidez, energia-iraunkortasuna, osagaien fabrikazioan energia-kontsumoa minimizatzea ahalbidetzen duten makina- eta prozesu-teknologien bidez, edo lehengaien kontsumoa murriztera zuzendutako iraunkortasuna eta hondakinen birziklatzea sustatzea, etab.

Shahin Rahimifard, Loughborough Unibertsitateko Ingeniaritza Mekaniko eta Fabrikazioko Wolfson Eskolan Ingeniaritza Iraunkorreko irakaslea, “Sustainable Manufacturing and Recycling Technologies” (SMART) Zentroaren sortzailea eta zuzendaria da, eta ICOT 2015en kontatu zigun zein diren etorkizuneko manufaktura-industriaren gakoak:

Baina, iraunkorra izanez irabaziak handiagoak izan daitezke? Shahin Rahimifard erzntzun digu.

 

Partekatu albiste hau