Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 16 ETEtako 37 lagun bildu dira gaur Santurtziko Udalak eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolatutako jardunaldian.

Santurtziko Arrantzale Kofradian egin da topaketa, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beaz-ek bultzatzen duten ‘Bizkaia Orekan Sakonduz’ ekimenaren testuinguruan. Lurraldearen lehiakortasuna indartzea da ekimen horren helburua. Meatzaldeko Behargintza eta Uniport Bilbao ere lankide izan dira jardunaldiaren antolaketan.

Innobasquek tokiko eragileekin, administrazio publikoekin eta ekonomia sustatzeko udal- eta eskualde-zerbitzuak elkarlanean antolatutako jardunaldi hauen helburua da Euskadiko enpresa txiki eta ertainei azaltzea zer baliabide eta zerbitzu dituzten eskura soluzio berritzaileak txertatzeko eta, horien bidez, lehiakorragoak izateko. Urtean zehar, ekimen horri loturiko 12 saio izan dira hiru euskal probintzietan, eta lurraldeko ETE-en artean berrikuntza-estrategiak ezartzea sustatu da horien bidez.

Azaroaren 22an, ostiralez, ETE-ei zuzendutako beste jardunaldi bat izango da Durangon, Metalurgia Ikerketa Zentroan. Eskualdeko ETE-entzat zabalik da ekitaldi horretarako izena emateko epea (doan da), esteka honen bidez.

Informazio gehiago eta Santurtziko hitzordurik aipagarrienak hemen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago