El Correo egunkariak elkarrizketa egin zion José Luis Cordeiro MITeko ingeniari eta Singularity Universityko irakasleari, Euskadira etorri baitzen bisitan Global Innovation Day 2016-n parte hartzeko eta hitzaldia emateko: “El futuro del futuro: la singularidad tecnológica”

 

The future of the future: The technological singularity from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Ondoren duzue euskaratuta Cordeirok zientzia eta teknologian espezializaturiko Luis Alfonso Gámez kazetariarekin izandako elkarrizketa, “Yo no pienso morir” (Nik ez dut hiltzeko asmorik), oso-osorik hemen irakur daitekeena.

“Magia ikusiko dugu datozen urteotan”, dio José Luis Cordeirok (Caracas, 1962). Massachusetts-eko Teknologia Institutuan ingeniaria eta Silicon Valley-ko (California) ideia-laborategi bat den Singularity University-ko irakaslea, atzo Innobasquek Bilbon antolaturiko Global Innovation Day-ko izarretako bat izan zen. Cordeiro transhumanista da. Uste dut laster teknologiak muga pentsaezinetaraino hobetuko gaituela. Kinta berekoak gara.

Oraindik bizitza luzea daukagu?

 Nik ez dut hiltzeko asmorik. Datozen 20 edo 30 urteetan biziko naiz eta, handik aurrera, gaztetu egin ahal izango ditugu pertsonak. Istripuren bat edo gaixotasun larriren bat izaten ez badut, ez naizela hilko pentsatzen dut eta bai mugarik gabe bizi. Hori sinesgaitza da. María Blascok, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalaren zuzendariak, liburu bat eman du argitara, “Morir joven, a los 140”. Esan diot motz geratu dela, ez direlako 140 izango, baizik eta 140.000.

Zerk zaramatza horrela pentsatzera?

Zahartzearen eta Heriotzaren aurkako Iraultza ekitaldiaren antolatzaileetako bat naiz, Kalifornian izango da abuztuan. Azaldu ezin dizudan herrialde batean, gaztetzeko tratamendu esperimental bat hartzen ari den lehen pazientea erakutsiko dugu. Liz Parrish du izena eta 44 urte ditu. Sinetsi egiten du teknologia hauetan.

Baina gaztea da.

Baina zahartzea kontrolatzen dugunean, jende gehienak 20 eta 30 urte artean bezala egon nahiko du.

Zein teknologiaz lortuko da hori?

Hamar baino gehiago ari dira aztertzen. Dagoeneko badira zahartzen ez diren zelulak: hozi-zelulak ─espermatozoideak eta obuluak sortzen dituztenak─ eta ama-zelulak. Mugarik gabe bizi daitezke zer jana baldin badute. Gorputza hiltzen denean, janaria amaitzen zaiolako hiltzen da. Eta gauza bera gertatzen da minbiziarekin, berak bakarrik aurkitu baitzuen ez zahartzeko modua. Bakterio-koloniak ere ez dira zahartzen. Bakterio bat akabatzen baduzu zeure sukaldean, kontuz, 500 milioi urte izan ditzake eta!

Bakterioak gauza bat dira, eta oso bestelako zerbait gizakia.

Minbizia hilezkor bihurtzen duten mutazioak identifikatu eta kontrolatzen ditugunean, orduan minbizia akabatu eta ez zahartzeko modua ikasiko dugu. 10 urtean Parkinson gaitza sendatuko dugu eta 15ean Alzheimerra. Magia ikusiko dugu datozen urteetan. Luzeago biziko gara, gazteago eta hobeto.

Ez ote da izango gutxi batzuen eskura egongo den zerbait?

  1. Hasieran teknologia guztiak dira oso garestiak. Gero, masifikatu egiten dira eta merkatu. Gorputzaz haratago: biologiak honaino iristeko balio izan digu, baina muga handiak ditu. Zientzia: magia ikusiko dugu datozen urteotan. Luzeago biziko gara, gazteago eta hobeto. Gizaki berriak: ezgaituek, giza aurrerapena eragingo dute supergaituak izatera igarotzen direnean. Mundu garbiagoa: 20 urtean, nanoteknologiarekin, ez da hondakinik izango, baizik eta lehengaia okerreko lekuan.

Dagoeneko egin dira probak animaliekin?

Bai, noski. María Blascok hirukoiztu egin du denboran saguen bizitza. Horregatik aipatzen ditu 140 urte, baina oso motz geratu da. Matusalen Fundazioan jada badituzte 5 urteko saguak.

Zein da batez beste horien ohiko bizialdia?

Horien kasuan 2 urte baino gutxiago; beraz, gizakion ia 300 urteen baliokidea bizi dira orain.

Ondo bizi ala nola hala bizi?

Egoera oso onean bizi dira: sexu-jarduera dute gure 250 urteko adinaren baliokidean. Bizi-forma sinpleago batzuekin, frutaren euliarekin adibidez, bizitza lau aldiz luzatu da, eta har batzuekin sei aldiz. Gutxi gorabehera 7.500 milioi gizaki gara. 7.300 milioi gara. Oso gutxi. Eta planeta kaka eginda dago. Oso teknologia zaharkituak ditugulako. 20 urtean, teknologiarekin ez da zaborrik izango, baizik eta lehengaia okerreko lekuan.Oso gutxi gara!

Gizateria zergatik aurreratu da honenbeste bi mendetan?

Jende gehiago dagoelako. Giza garuna Unibertsoko egiturarik konplexuena da. Hobe da garun gehiago izatea gutxiago izatea baino.

Zer gertatuko zaio Lurrari, gizaki hilezkorrez beteta?

Zuk uste duzu jende asko dagoela munduan. Niretzat pentsamendu zaharkitua da hori, ez da zuzena. Euroezkortasunaren parte da. Iragana Europa da; oraina, Estatu Batuak; eta etorkizuna, Asia, han ez dituzte, gainera, mendebaldeko erlijioen tabuak. Hinduismoan eta budismoan, etengabe gainditzeko prozesuan sinesten dute. Singularitatearen Unibertsitatean uste dugu urritasuneko mundutik oparotasuneko mundura igaroko garela. Oso utopikoa dirudi guztiak. Iragana inoiz ez da hobea izan. Edozer aitzakiagatik elkar hiltzen genuen. Sekula ez gara orain bezain zibilizatuak izan eta, hala ere, kakazibilizatuak gara 20ren bat urte barru izango garenaren aldean. Horregatik, adimen gehiago behar dugu.

Nola izango diogu, bada, adimentsuagoak izateari beldurra?

Ergelagoak izateari izan behar diogu beldurra. Gainera, adimen artifizialak (AA) hobetzea ahalbidetuko digu alderdi guztietan, baita etikoki ere. Agur lanari.

Noizko izango dugu AA?

2029 eta 2045 artean. Azken giza asmakuntza izango da. Gero garun global baten parte izango gara. Egongo da gura ez duen jendea, hil nahi duena egongo den bezalaxe. AAk beldur pixka bat ematen du.

Zertarako izango da beharrezkoa gizakiok bizitzen jarraitzea?

Beldur hori euroezkortasunaren kontua da. Ekialdeko munduan kontrakoa gertatzen da. Maite dituzte robotak. Izan ere, hasteko, lanik gabe utz gaitzakete. Ezin hobeto! Hori da gura duguna! Lana madarikazioa da.

Eta bizitzaz gozatzeko baliabideak… besterik gabe emango zaizkigu, ala?

Jakina! Oparotasunezko munduan egongo gara-eta.  Nolanahi ere, uztazu gauza bat esaten: giza adina bukatu egingo da 30 urte barru, eta orduan galdera hauek ez dute zentzurik izango.

Nolakoak izango dira gizakiak?

Honek –eta mugikorra seinalatu du– zure garunak baino milioi bat lasterrago funtzionatzen du. Prozesatzeko lastertasun horiek geureganatzen ditugunean, gure garunak milioika hobeak izango dira.

Eta gorputzak jasan ahal izango du hori?

Hitz egitea oso primitiboa da hamarkada batzuk barru izango dugun telepatiarekin alderatuta; era berean, gorputz hobeak izango ditugu. Gizakiok urrun gaude onenak izatetik edozein zentzutan. Biologia azpioptimoa da. Giza begiaren bereizmena 10 megapixel ingurukoa da, eta kamerak dagoeneko 40 inguruan dabiltza.

Nork aldatuko ditu bere begiak?

  1. Ezgaituek edo ahalmen urrikoek sorraraziko dute giza aurrerapena: ezgaituak izatetik supergaituak izatera igaroko dira.

Nola esango diozu itsu bati zuk eta nik bezala ikusi behar duela, eta ez gehiago eta hobeto?

Eta gauza bera gertatuko da gainerako zentzumenekin. Biologiak honaino iristeko balio izan digu, baina muga asko ditu. Nire ustez, gorputz biologikoak ez dira oso modan egongo etorkizunean. Biologikoak ez diren gorputzak izango ditugu. Egingo dugu beste elkarrizketa baterako hitzordua 50 urte barru? Nahi baduzu, 50.000 urte barru.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago