Euskadiko Zientziari buruzko Txostenak, Ikerbasquek eginak, azken hamarkadako euskal zientzia- eta ikerkuntza-ekoizpenaren “datu bikainak” jaso ditu. Ohargarrienetako batzuk hauek dira:

1.- Euskadiko ekoizpen zientifikoa indexatutako 5.000 argitalpenetik gorakoa izan zen 2014an, 2004tik gaurdaino plazaratutako argitalpen kopurua hirukoiztu delarik.

 2. UPV/EHUk eragile zientifiko nagusia da, 2014 urtean 2.813 argitalpen indexaturekin.

 3. Euskal zientzia sistema dibertsifikatu egin da eragile berrien sorreraz eta sendotzeaz. BERC eta CIC zentroak Euskadin argitaratutako artikuluen %15 baino gehiagoren egileak dira dagoeneko.

4. Ekoizpen zientifikoaren hazkunde hau nazioarteko elkarlanarekin batera hazi da, eta argitalpenen lidergoa mantenduz.

5. Euskadi bostgarren postuan dago ekoizpen absolutuari dagokionez, Galiziaren aurretik jarri eta postu hobeetan dauden lurraldeekin konbergentzia prozesu azkar baten dago biztanleeko argitalpenetan.

6.- 2013n, Euskadiko Jarduera Osoaren Baliokidetasuneko ikertzaile kopurua 11.843 pertsonetara heldu zen. 

7. Une honetan Euskadik 15 ERC Grant ditu (5 Advanced Grant, 2 Consolidator Grant eta 8 Starting Grant), zazpi erakunde ezberdinetako ikertzaileek lortutakoak. 

8. Doktorego tesiak defendatzen dituzten gizonen eta emakumeen ratioak antzekoak diren arren, ikertzaile-karrera kontsolidatzen duten emakumeen kopurua txikiagoa da.

 9. Euskadik munduko eszenatoki honetan duen pisua etengabe haziz joan da azken hamarkadan, munduko batez bestekoaren gainetik izan dituen hazkunde-tasei esker. 2014an, Euskadiko argitalpen zientifikoek Estatuko ekoizpen osoaren ehuneko 6a baino gehiago (%6,30) suposatzen dute lehenengo aldiz.

10. INEren datuen arabera, Euskadi da 2013 urtean I+G jardueran BPGaren %2 baino gehiago inbertitu duen Autonomi Erkidego bakarra. Gastu honetatik, 516 bideratzen da oinarrizko ikerketara.

Txosten osoa hemen ikus daiteke: https://ikerboost.ikerbasque.net/, eta Ikerbasque-Zientziarako Euskal Fundazioak egina da; honen eginkizuna EAEko zientzia-sistema indartzen laguntzea da, Europan bikaintasunezko erreferentzia gisa finkatuz ikerketaren arloan.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago