Innobasqueren Plan Estrategiko (2016-2020) berria egiteko prozesuan, bazkideek, gobernu-organoek, Eusko Jaurlaritzak eta barneko lantaldeak azterketa bat egin zuten, eta handik ondorioztatu zen Berrikuntzaren Euskal Agentziak 7 aktibo dituela. Aktibo hauek oinarri dira aliantza publiko-pribatuaren hedapenean sakontzeko, gure mila bazkideen gaitasunak aktibatzeko eta balio-proposamen bat eraikitzeko.

Honako hauek dira:

  1. Innobasque markaren ospeak Berrikuntzaren Euskal Sistema nazioarteko bihurtzen laguntzen du, eta Euskadiren irudia indartzen du lurralde berritzaile gisa. Eraikitako harreman-kapitalaren bidez sistemarentzat aberasgarriak diren esperientzien eta trukeen fluxua errazten da.

 

  1. Hainbat eragileren deialdi transbertsala egiteko gaitasuna bere proiektu eta jardueretan. Innobasque topaketa-gunea da erakunde, zientzia eta teknologia, enpresa eta gizarte-sarearen berrikuntzari loturiko alderdietarako.

 

  1. 1.000 bazkideak euskal gizartearen ordezkariak dira eta, gobernu-organoekin batera, Euskadiko lauko helizearen (enpresen, administrazioen, ezagutza- eta ikerketa-zentroen, eta gizartearen) eragileak dira. Innobasque irmo sustraitua dago Euskadiko zientzia, teknologia, enpresa, gizarte eta administrazioaren erkidegoan.

 

  1. Topaketa-gune publiko-pribatua. Bere elkartze-formulak askotariko interes-taldeen topaketa ahalbidetzen du eta konpromisoa adierazten du gizarte zibilaren eta enpresa eta herri-administrazioen artean, konfiantza eta lankidetzazko inguruneak sortuz berrikuntza bultzatzeko.       
  2. Talentua eta esperientzia.  Innobasquek gaikuntza handiko profesional-talde bat finkatu du, berrikuntzarekin konprometitua.  

 

  1. Inpartzialtasuna. Euskadikoa bezalako ekosistema konplexu eta trinkoan berrikuntza-prozesu garrantzitsuak sustatzeko lankidetzaren garrantzia kontuan izanda, figura berezi eta neutral bat egotea bermea da “interes orokorraren” pertzepzioa kritikoa denean zenbait eginkizun betetzeko.

 

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluan eginkizun finkatua izatea.

Partekatu albiste hau