Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

 

Otsailak 21 eta 28

“EMAKUMEAK BIZKAIAN” JARDUNALDIEN III. EDIZIOA: “TALENTUA, LANKIDETZAREN KULTURA ETA GIZARTE-PROIEKZIOA”.  Bilbon.

Jardunaldi monografiko horien helburua da emakumeak XXI. mendeko gizartean izan duen eta oraindik ere baduen rola ezagutaraztea, diziplina anitzeko ikuspegitik eta hausnarketa partekatua sustatuz.

Antolatzailea: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea – Bizkaiko Batzordea

Otsailak 21

6. Klusterraren eta 5. Klusterraren koordinatzaileen lantegia – Klima

Horizon Europeren 2023ko deialdira aurkeztuko diren 6. Klusterreko eta 5. Klusterreko (Klima) proposamenen koordinatzaileei laguntzeko aurrez aurreko lantegia.. Ekitaldian parte hartzeko, erregistratu egin behar da; gainera, beharrezkoa izango da proposamenaren zirriborroa bidaltzea otsailaren 15era bitartean (HE programaren txantiloia erabilita) honako helbide honetara: [email protected]

Antolatzailea: GTIZ

EZAGUTU WORDPRESSEN POTENTZIALA

WordPressi ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Prestakuntza horrek proiektuak gauzatzeko tresna horren funtzionalitate eta aukera guztiak sakontzen lagunduko dizu. Planteatutako kontzeptu guztiak lasai lantzeko, prestakuntza bi saiotan banatuko da. Hala, potentzial osoa landuko da.

Antolatzailea: Zorraquino

Otsailak 22

Lan Mentoring: Belaunaldi-erreleboaren kudeaketa

ETE-entzako doako zerbitzua da. Aholkularitza espezializatuko 50 ordu eskaintzen ditu langileen ordezkapena ahalik eta ondoen kudeatzeko, talentua eta lehiakortasuna galdu gabe.

Antolatzailea: Lanbide

LANAREN ETORKIZUNA

Jardunaldi honetan honako hauek jorratuko dira: langileek zein gaitasun beharko dituzten, nola erakarri eta kudeatu talentua eta langile artifizialak.

Antolatzailea: Retina

Otsailak 22

ELIKAGAIEN BALIO-KATEKO ENPRESEN ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ARTEKO II. EZTABAIDA IREKIA

Elikagaien balio-kateko enpresek erronka garrantzitsuak dituzte enplegagarritasunaren, garapenaren eta talentua erakartzearen arloan. Ekitaldi honetan, eta R3 Enpresak programaren barne, erronka horiek jorratuko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren eta elikagai‑enpresen arteko eztabaida ireki baten bidez, bai eta horien beharrak ere. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusi Gotzon Bernaolak hartuko du parte eztabaidan.

Antolatzailea: Basque Food Cluster

 

Otsailak 24

I+G+b, TEKNOLOGIA, EKINTZAILETZA ETA ERALDAKETA DIGITALERAKO LAGUNTZAK

I+G arloan Europako batezbestekoarekiko —inbertsioa eta emaitzak— bateratasuna lotzeko laguntzak aurkezteko jardunaldia da. Halaber, helburua da Euskadi Europako berrikuntzaren polo gisa sailkatzea, % 10 haztea enpresa teknologikoen sorkuntza eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan jarduten duten nazioarteko startup-en ekosistema eragile gisa posizionatzea.

Antolatzailea: SPRI Taldea

BE.CULTOUR-EN WEB-MINTEGIAK

Web-mintegi honetan alde interesdunek parte hartzeko, joko seriorako eta elkarrekin sortzeko metodologiak eta tresnak landuko dira, eta azalduko da nola bildu ezagutza aditua eta tokikoa “ezkutuko” kultura-baliabideak sor daitezen eta aitortuak eta guztiz ustiatuak izan daitezen, tokiko garapenaren, komunitateen ahalduntzearen eta ekintzailetza berritzailearen motor gisa, kultura-turismo zirkularraren bidez.

Antolatzailea: Be.cultour

 

 

Otsailak 27

AA: PRESTATU DATORRENERAKO

Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu. Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu. Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzak izango dituzu.

Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala

INDUSTRIA-GARAPENERAKO, NAZIOARTEKOTZEKO, EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIETARAKO LAGUNTZAK

Jardunaldi honetan honako helburu hauek lortzeko laguntzak aurkeztuko dira: industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40ra iristea; enpresen nazioartekotzea bultzatzea; energia berriztagarrien kuota energiaren amaierako kontsumoaren % 20 izatea; berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztea; hondakinen sorrera murriztea eta beren balorizazioa eta berrerabilera areagotzea; eta ingurumen-estrategia ezartzea zeharkako politika gisa.

Antolatzailea: SPRI Taldea

 

Otsailak 28

LEHEN SEKTORERAKO, ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO, PRODUKTUAREN SUSTAPENERAKO, I+G-rako ETA BIOEKONOMIARAKO LAGUNTZA

Jardunaldi honetan honako helburu hauek lortzeko laguntzak aurkeztuko dira: elikagaien ekoizpena handitzea Euskadin, lehen sektorea eta tokiko elikadura-katea sustatuz; eta lurralde arteko oreka handiagoa bermatzea, bizi-kalitatea emanaz landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei.

Antolatzailea: SPRI Taldea

 

Martxoa

Martxoak 1

ERTZEKO KONPUTAZIOAREN ETORKIZUNA ETA AA TXERTATUA

Jardunaldiaren helburu orokorra da DevOps metodologiaren ikuspegi berri bat ematea, ekuazioan EdgeComputing eta antzeko paradigmak sartzen direnean. Horretarako, lehenik eta behin, ertzeko konputazio-ereduetan erabiltzen diren onurei, arriskuei eta egungo teknologiei buruzko ikuspegia emango da, entzuleek kontzeptu hori ulertu dezaten, eta elkarrekin aztertu dezaten erakunde bati eskain diezazkiokeen aukerak, batez ere konponbide adimendunei buruz ari garenean.

Antolatzaileak: BAIC, SPRI, Eusko Jaurlaritza

NAZIOARTEKO I+G PROIEKTUAK FINANTZATZEKO JARDUNALDIA

Jardunaldi honetan, Eureka ekimena azalduko da, partzuergoko eta nazioarteko I+G+b arloko proiektuak aurkezteko programen esparrua. Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.

Antolatzaileak: BEAZ, Innobasque eta SPRI, Enterprise Europe Network-eko kideak

Martxoak 2

LAN MENTORING

Lan Mentoring ETE-entzako doako laguntza-zerbitzu espezializatua da, beren plantilletan edo, zehatzago, beren negoziorako kritikoak diren zenbait lanpostutan belaunaldi-erreleboa arrakastaz jorratzeko, ezagutza modu egokian transferitu eta plantillan gera dadin. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusi Gotzon Bernaolak hartuko du parte.

Antolatzailea: Lanbide

 

Martxoak 3

AA: PRESTATU DATORRENERAKO

Jardunaldi hau datozen urteetan Adimen Artifizialak (AA) gizartean eta lan-munduan izango duen papera ulertzen laguntzeko diseinatuta dago. AAren munduko joera eta garapen gakoak eta industria eta testuinguru desberdinetan nola erabiltzen ari diren aztertuko dugu. Gainera, AAren erabilerari buruzko gogoeta etiko eta moralak landuko ditugu, eta teknologia horrekin lan-etorkizunerako nola prestatu ikusiko dugu. Halaber, gaur egun AA nola erabiltzen ari den erakusteko adibideak emango ditugu, eta AAren etorkizuneko perspektibak eztabaidatuko ditugu. Jardunaldiaren amaieran, AAk etorkizunean izango duen papera ulertzeko eta zure proiektu eta negozioetan teknologia hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar diren tresna eta ezagutzak izango dituzu.

Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala

Martxoak 8

ADIMEN ARTIFIZIALA MARKETINEAN

Denbora laburrean, marketinaren sektoreak eraldaketa sakona izango du, eta garrantzitsua da AAk eskaintzen dituen aukerak baliatzeko prest egotea. Ez baduzu AA baliatzen, zure negozioan/sektorean atzean geratzeko arriskua izango duzu.

Antolatzaileak: BAIC, SPRI, Eusko Jaurlaritza

Martxoak 9

BUSINESS ACCELERATOS TOADSHOW

Premium ekitaldia, arlo askotan Azureren ekarpena sakontzen lagunduko dizuna. Cloud adituek emango dituzten hitzaldien jardunaldi honek zure negozioa norantz bideratu dezakezun jakiteko beharrezkoak diren ikuspegia eta tresnak emango dizkizu. Ekitaldiaren ardatza beren ibilbidea hodei horretan hasten ari diren edo hasi nahi duten enpresen funtsezko kezkak izango dira.

Antolatzaileak: Microsoft-eko, hsi Group-eko eta TDSynnex-eko adituak

Martxoak 10-11

`WEETBE HACKATHON’

Ekitaldi honen bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute praktikan jartzeko ‘soft skills’ direlakoak: lan-inguruneko arazoak konpontzea, arrazoiketa analitikoa eta proiektuak jendaurrean aurkeztea.

Gainera, Euskadiko enpresa liderrak eta beren egoera berean dauden profesionalak ezagutzeko aukera izango dute networking dinamikaren bidez. Hala, parte-hartzaile bakoitzak zuzenean ezagutu ahal izango ditu beste lan-merkatu batzuk, haien ezaugarriak, funtzionamendua eta arazoak.

Martxoaren 20ra arte

“UNLOCKING THE POTENTIAL OF LOHCS THROUGH THE DEVELOPMENT OF KEY SUSTAINABLE AND EFFICIENT SYSTEMS FOR DEHYDROGENATION (UNLOHCKED)” EUROPAKO PROIEKTUAREN ESPARRUAN DOKTOREGO-TESI BAT EGITEKO HAUTAGAITZA

UnLOHCked-en helburua da deshidrogenazio-planta bat garatzea, CO2 emisiorik gabekoa, efizientea eta eskalagarria, elektrizitate berriztagarria eta hidrogenoa sortzeko komertzialki erabiltzeko xedearekin. Proiektua hidrogenoaren balio-katean garapen berritzaileak barne hartzen dituzten taldearen ikerketa-lerroen barruan kokatzen da. Helmuga-ikastegia UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola izango da. Interesdunek CVa eta motibazio-gutuna bidali behar dituzte helbide honetara: [email protected]

Deitzailea: UPV/EHU

 

Martxoak 24

BE.CULTOUR-EN WEB-MINTEGIAK

Web-mintegi honek Europan diharduten sare kulturalen arteko loturan oinarritutako europartze kontzeptua jorratuko du. Horrez gain, sare formalen eta informalen onurari buruzko adibideak aurkeztuko dira, bai eta kultura-turismoranzko soluzio berritzaileak garatzeko sareak erabiltzeko moduari buruzko jarraibideak ere.

Antolatzailea: Be.cultour

Martxoak 30

SAVE THE DATE

“Etorkizuneko metropoliak” nazioarteko mintegiaren edizio berri honetan, hiri-erronka globalei lotutako nazioarteko hainbat ekimen jorratuko dira.

Antolatzailea: Elkartea

 

Apirila

Apirilaren 5era arte

REI JAUME I SARIAK

Oinarrizko Ikerketari (fisika, kimika eta matematika), Ekonomiari, Ikerkuntza Medikoari (biomedikuntza eta bizi zientziak), Ingurumenaren Babesari, Teknologia Berriei eta Ekintzailetzari buruzko Rei Jaume I 2023ko Sarien deialdia ireki da. Hautagaiek beren jarduera profesional gehiena Espainian egiten dute eta, ahal bada, Espainian bizi behar dute.

 

Apirilak 17-21

HANNOVER MESSE 2023

Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.

Antolatzailea: Hannover Messe

 

Apirilak 21

BE.CULTOUR-EN WEB-MINTEGIAK

Web-mintegi honek akademiako, politikako, negozioetako eta praktikako gonbidatu nabarmenei ahotsa ematen die, ikuspuntuak partekatzeko eta kultura-turismo zirkularraren arloan beren esperientziak/esperimentazioak erakusteko. Gainera, kontinenteetako adibide zehatzak aurkeztuko dira eta erronkak sakonki eztabaidatuko dira.

Antolatzailea: Be.cultour

 

Ekaina

Ekainaren 6tik 8ra

+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA

Hiru egunetan, + INDUSTRYri esker, BEC herrialdeko Smart Manufacturing arloko topagune handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta enpresa espezializatuak bilduko dira.

Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre

 

Ekainaren 30era arte

BBVA FUNDAZIOAREN EZAGUTZAREN MUGAK SARIEN DEIALDIA IREKI DA

Sari horiek bikaintasunerako ikerketa eta kultura-sorkuntza aitortzen eta bultzatzen dute, bereziki beren originaltasun eta esanahiagatik inpaktu berezia duten proiektuak.

Antolatzailea: BBVA Fundazioa

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago