Joan den apirilaren 4an Eustatek 2021. urteari dagokion I+G arloko Inkestaren bilketari ekin zion. Halaber, datorren astelehenean, maiatzaren 2an, 2021eko Berrikuntzaren Inkestaren informazio-bilketa hasiko da. Aurten, berritasun gisa, Eustatek Berrikuntzaren Inkestan parte hartzen duten enpresei txosten laburra emango die; bertan, berrikuntzaren arloan haien egoera Euskadiko batezbestekoarekin eta beraien sektorekoarekin alderatzen da.

Eustatek jasotako datuak ezinbestekoak dira gizartearentzat eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal politikak diseinatu eta bideratzen dituzten erakundeentzat erabilgarriak diren analisiak egin ahal izateko. Informazio horrek Euskadiko ikerketaren eta garapenaren egoera, egindako ahalegina eta adierazle ezberdinek denboran zehar izandako bilakaera deskribatzen du, eta beste lurralde batzuekin erkatzea ere ahalbidetzen du.

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia Eustatekin lankidetzan aritu da txostena diseinatzeko. Txosten horren kontrastean Innobasquen bazkide diren hainbat enpresek parte hartu dute.

Esteka honetan inkestak erantzun behar dituztenentzako informazioa eskaintzen da, baita sor daitezkeen zalantzak argitzeko kontaktu bat ere.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago