Apirilean Eustat 2023. urteari dagokion Berrikuntza eta I+G Inkestak jasotzen hasi zen.

Parte hartzen duten enpresei Eustatek txosten grafiko labur bat helarazten die. Txostenean, enpresaren berrikuntzaren eta I+Garen egoera alderatzen da Euskadiko batezbestekoarekin eta dagokion sektorearenarekin. Informazio horrek Euskadiko ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren egoera deskribatzen du, bai eta egindako ahalegina eta hainbat adierazleren denboran zeharreko bilakaera ere.

Eustatek jasotzen dituen datuak funtsezkoak dira gizartearentzat eta zientziari, teknologiari eta berrikuntzari buruzko euskal politikak diseinatzen eta bideratzen dituzten erakundeentzat baliagarriak diren analisiak egiteko.

Esteka honetan inkesta erantzun nahi dutenentzat informazioa topatuko duzue, bai eta harremanetarako datuak ere, sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago