Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) 2018ko I+G inkestarako informazio-bilketa hasi du. Datu-bilketa funtsezkoa da gizarte osoarentzat kalitatezkoa eta erabilgarria izango den informazioa lortzeko. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako herri-erakundeek erabiltzen dituzte datuak I+G+b politikak egoki bideratzeko.

Eustat-ek bidalitako inkesta egoki, garaiz eta forman, betetzea interes partekatukoa da bai gizartearentzat eta bai herri-erakunde, enpresa eta zientzia- eta teknologia-eragileentzat. Lorturiko emaitzek argibideak emango dituzte Euskadiko I+G+b-ren egoerari buruz eta egindako ahaleginaz. Adierazleen bilakaera ere erakutsiko dute eta horrek aukera emango du hainbat eratako politikak eta ekintzak birbideratzeko, beharrezkoa baldin bada, eta lorturiko mailak beste lurralde batzuetakoekin alderatzeko.

Esteka honetan klik eginez Eustaten inkesta egiterakoan sor daitezkeen zalantzak argitzen dira.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago