Hazinnova programak ETE-ei laguntzen die berrikuntzarantz lehenengo pausoa emateko, eta SPRI Taldeak eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatzen dute.

 

Zamudioko Parke Teknologikoan antolatu da Hazinnova programaren azken jardunaldia. Programa honek aurkeztutako ETE-ek berrikuntza-priektu bat garatu dutela baieztatzen du. Topaketa honetan Bilboaldeko 32 ETEk jaso dute akreditazioa. Ekitaldian egon dira Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Alejandro Loustaunau, Egaz Txorierriko gerentea.

Guztira, 342 ETEk jaso dute Eusko Jaurlaritzaren akreditazioa azken asteotan Euskadiko hainbat udalerritan. Asteroko topaketa horien helburua izan da parte hartu duen enpresa bakoitzari (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) eskerrak ematea eta pertsonalki ematea berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu izanaren egiaztagiria.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Egaz Txorierri, Energiaren Clusterra, ASLE, Munguialdeko Behargintza, Bilboko Merkataritza Ganbera, Bermeoko Behargintza, Aclima, Elikaduraren Clusterra, FVEM

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

  1. Conservas La Gaviota S.L.
  2. Hijos de José Serrats S.A.
  3. Segurilight Señalización S.L.L.
  4. Eguibaso S.L.
  5. Asesores de Organización y Sistemas de Informáticos S.L.
  6. Coplasem S.L.
  7. Iexce S.L.
  8. P3RSEUS CIBERSEGURIDAD S.L.
  9. SERVIAZUA SL
  10. Delicass Sociedad de Alimentación S.A.
  11. AUXMAT, S.L.
  12. Ferroloiu S.A.L.
  13. Mendiguren y Ugarte S.L.
  14. Helados Italianos Gelati Gelati S.L.
  15. Conservas Cusumano S.A.
  16. Agricultura Creativa 2015 S.L.
  17. Aguirrezabal Hnos. S.A.
  18. Bolsas Castresana S.L.
  19. Boutique Gure Ogia S.L.
  20. Casting of Facilities, Utilities & Diversity, S.L.
  21. Equipel Electricos S.L.
  22. Industria de Seguridad Baus S.A.
  23. Inser Robótica S.A.
  24. Patkris 2014, S.L.
  25. Química de Munguia S.A.
  26. Suministros Urrutia S.A.
  27. EUROPEA DE CINTAS S.L.
  28. EYNORTE S.L.
  29. BIOLAN MICROBIOSENSORES S.L.
  30. Gobesa S.A.
  31. Ingenersun S.L.
  32. Sogecar S.A.

Partekatu albiste hau