Durangoko San Agustin Kultur Guneak Hazinnova ziurtagirien bederatzi emanaldietatik lehena hartu du gaur goizean. Hazinnova programaren lehen edizio horretan berrikuntza-proiektu bat gauzatu duten enpresa txiki eta ertainak enpresa berritzaile gisa akreditatu dira. Durangaldeko, Gernika/Bermeoko, Markina/Ondarroako eta Arratia-Nerbioiko berrogei enpresa txiki eta ertainek ziurtagiria jaso dute gaur Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiaren eskutik. Honako hauek izan dira:

1. Lusaro-Markcolor SL

2. Agria Hispania SL

3. Gozo-Txori SL

4. Jeremías España SA

5. Jeremias Logistic Services SL

6. Laser Cutting Partners SL

7. Okelgintza S. Koop.

8. Tratamiento Térmicos Tratermic SAL

9. Heisa SA

10. Darrait SL

11. Indecober Industrias Decoletage de Berr SL

12.Inoxibar SL

13.NTClick Soluciones Tecnológicas SL

14.Cumenorte SL

15.Fundiciones San Antonio de Urkiola SL

16.Palacio y Familia SL

17.Manufacturas Azco-Pres SAL

18.Blum-Novotest Iberica SL

19.Bus Alconada SL

20.Deba Beheko Kontenedoreak SL

21.Indupreci SL

22.Soldadura Lagunar SL

23.Talleres Mecánicos Agga SA

24.Talleres Mecánicos Imag SA

25.Labakoa SL

26.LGK SL

27.Plasticos Gernika SL

28.Talleres Ogoño SL

29.Transportes y Logística Carmelo SL

30.Vinos Embotellados del Norte SA

31.Ikertek SL

32.Lottu Steel SL

33.Mecanizados Indarpark SL

34.Parriaundi SLL

35.Bodegas Gorka Izagirre SLU

36.Conservas Dentici SL

37.Markola Industry Coatings SL

38.High Identtity Buildings SL

39.Pescados Burgondar SL

40.Industrias Alzuaran S

Ekitaldian izan dira, halaber, Aitor Urzelai, SPRI taldeko zuzendari nagusia, eta Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia. Ziurtagiria jaso duten 40 enpresa txiki eta ertainak zoriondu ostean, Bilbaok hau esan du: “hau bide baten hasiera da, berrikuntzarena, alegia. Bide horretan jarraitzera animatzen zaituztegu, eta gure laguntza eta aholkuak eskura dauzkazue hurrengo urratsa emateko”. Innobasqueko zuzendariak Hazinnovako 44 eragileek egindako lan “bikaina” aintzatetsi du, eta programaren “giltzarria” direla esan du. Bitarteko agenteak izan dira, eta “gure ETE-ei hurbiltasuna, pertsonalizazioa eta laguntza emateko lan handia” egin dute. Zuen laguntzari esker, zerbitzua txoko, eskualde eta sektore guztietara iritsi da, eta proiektu berritzaile ugari sortu dira “. Horregatik, bertan AED, Amorebieta-Etxano, ASLE, Azaro Fundazioa, Galdatze Klusterra, Konfekoop, Ermuako Udala, Errota Fundazioa, Lanbide Ekimenak eta Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzaren lana aintzatetsi da.

 

Berrikuntzarako sarrera ETE-entzat

Hazinnova programaren lehen edizioak 2,4 milioi euroko inbertsioa egitea ekarri du, eta bigarren deialdia abenduaren 2ra arte dago zabalik. Merkatu berriekin, pertsonen kudeaketarekin, logistikarekin, merkaturatzearekin, administrazio-prozesuekin eta finantzekin lotutako gaietan berrikuntza-proiektu bat ezarri nahi duten enpresa txiki eta ertainei aholkularitza eta laguntza emateko 50 ordu eskaintzen ditu doan. Bigarren deialdia zabalik dago eta abenduaren 2ra arte eska daiteke.

Spri Taldeak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatuta, Hazinnova Euskadiren berrikuntza sustatzen duen ekimena da. Euskadi, lehen aldiz, berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik dago (103,6en dago, EBko 100aren aldean). “Hazinnova proiektu txiki hauek, zalantzarik gabe, Euskadi Europan berrikuntza handiko eskualdea izan dadin laguntzen dute. Proiektu handiagoen hazia izan daitezke, edo, denok batera lan eginez, Euskadi Europako berrikuntzaren lidergora eramateko aukera emango digun segida baten hazia”, adierazi du Bilbaok.

 

Partekatu albiste hau