Hizkuntza berri bat ikastea zaila  da, neketsua. Baina hori egitearen onurak ikaragarriak dira. Beste kultura batekin konektatzeko, horren idiosinkrasia ulertzen laguntzeko eta norberaren ama-hizkuntzan ez dauden kontzeptuak (zirimiri, räntä, facepalm…) ikasteko aukera ematen digu. Gainera, modu ona da neurona-konexio berriak sortzeko, eta beraz ikaste-prozesu honek berrikuntzaren alde egiten du.

 

Euskararen erabilera sustatzeko ekinbidea den Poziktibity kanpainaren laugarren olatua, “Euskararen taupada”, euskaldun berrien aitorpena da, beren ama-hizkuntza euskara izan gabe ikasi dutenei esker ona adierazteko. Bi aurkezlek, Anne Igartiburu euskaldun zaharrak eta Reyes Prados euskaldun berriak, horretaz hitz egiten dute: 

Beste aurkezle batek, Ana Urrutiak, beste ikuspegi bat ematen du:

 

 Gainera, kanpaina honek ‘euskaldun berriei’ herriko guneren bat eskaintzera bultzatu nahi edo gura ditu euskal udalerriak. 

 Poziktibity Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak bultzatzen du.

 

Gaur Euskararen Eguna da.  Izan poziktibity!

Partekatu albiste hau