Aingura IIoT ETE gipuzkoarra izan da XV. Manufacturing International Forumeko hizlari nagusietako bat Tianjin-en, Txinan. Gainera, mendebaldeko erakunde bakarra izan da foro honetan hizlari gisa parte hartu duena; foroa Asiako herrialde erraldoi hartan egiten den garrantzitsuenetako bat da, eta haren manufaktura-estrategia jasotzen duena. Javier Díazek, Aingura IIoT-eko team leader-ak, Txinako manufaktura-konpainien TOP 50 bileran parte hartu zuen, eta bertan, zuzendaritzetako 1.500 kiderekin etortzeko dauden digitalizatze-erronkak partekatu zituen. Bere “Fabrikazio adimenduna ahalbidetzeko Gauzen Interneten oinarrituriko informazio prozesagarria, industriarentzat benetako lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa” izenburuko hitzaldian egin zuen hori.

Aurkezpenean, Díazek bere enpresaren hainbat arrakasta-kasu erakutsi zituen; Elgoibarren dago eta 4.0 industriaren erreferentzia bat da, non Gauzen Internet Industrialaren (IIoT) arkitektura hedatzeak, machine learning teknologiekin batera, hobekuntza ekarri dion bezeroen lehiakortasunari, metalmekanikaren nahiz elikadura-industriaren munduan.

Mantentze prediktiborako fabrika adimendunen makina-ikaskuntzarako saiakuntza-banku berritzailea ere aurkeztu zuen, Internet Industrialaren Partzuergoan beste batzuekin batera gidatzen duena. Estatu Batuetan duelarik egoitza, nazioarteko erakunde hau negozioen eta gizartearen eraldaketaren buru da munduan Gauzen Internet Industriala (IIoT) bultzatzearen bidez.

Aingura IIoT Gipuzkoako ingeniaritza-enpresa bat da, goi-teknologiakoa, Smart Factory arkitektura operatiboak inplementatzen dituena. Aingura IIoT soluziobideek denbora errealean erabakiak hartzen laguntzen dute industria-prozesu aurreratuetan eta goi-mailako ekoizpenetan.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago