Munduko Ekonomia Foroak Bilbo-Euskadi nabarmendu du, eta sakon aztertu duen 6 hiri txikietako bat da, produktibitate eta hazkundearen eragile izanik, eskualdeen lehiakortasuna garatzeko funtsezkoak baitira honelakoak. “Botxo”arekin batera, Dubai (Arabiar Emirerri Batuak), Singapur, Detroit (Ameriketako Estatu Batuak), Monterrey (Mexiko), Ningbo (Txina) eta Surat (India) agertzen dira “Hirien lehiakortasuna” txostenean; txostenak planetako beste 26 hiri handitan ere jartzen du begirada. Hiri-lehiakortasuna, gizarte, ekonomia eta ingurumen aldetik produktibitate iraunkorra zertzen duten politika, erakunde, estrategia eta prozesuen uztarketak baldintzatzen du.  

Euskadi batez ere lidergoan eta ikuspegian nabarmentzen da, baita deszentralizazioan, koordinazioan eta lankidetzan ere. Azterlanak kontatzen du denboraldi laburrean, 30 urtean, Bilbo errotik eraldatu dela estrategia dual, ireki eta munduarekin konektatuari esker, aldi berean, bere hiritar, enpresa eta interes-taldeen zerbitzura baitago. Estrategia honek balio-proposamen paregabea sortu du, bere nortasun, kultura eta balioekin lerrokatua, eta lankidetza publiko-pribatuan bere elementu bereizgarrietako bat duena.

Munduko Ekonomia Foroak funtsezko ikasgaia atera du euskal kasutik: balioaren sorkidetza, lau zutabetan oinarritua:

  1. Epe luzera partekaturiko ikuspegia: lidergo publiko eta estrategia askorekin, zuzendaritza eta finantzaketarako tresna espezifikoen bidez eta etengabeko ebaluazioan.

  2. Lankidetza publiko-pribatuak eta publiko-publikoa

  3. Bektore sozio-ekonomikoa, prozesua modu integralean zuzentzen duena lehiakortasun- eta ongizate-arlo bat sortzeko kanporantz (nazioarteko konektibitatea) eta barrurantz (sarkari edo inklusiboa).

  4. Autogobernua, bere etorkizunaz jabetuz

Berrikuntza funtsezko gidaritzat agertzen da trama honetan. Txostenak Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren jaiotza aipatzen du, eta berrikuntza-planen garrantzia azpimarratzen du funtsezko arlo sozio-ekonomikoetan, baita zientzia eta teknologiaren euskal sarearen garrantzia ere, teknologia-zentroek, oinarrizko eta bikaintasunezko ikertegiek osatua, guztira 8.000 ikertzaile ari direlarik lanean. Gizarte-kapitalari dagokionez, berriro ere Innobasque nabarmentzen du gizarte-berrikuntzarako programengatik, hauek herrialdean berrikuntza-kultura sortu eta sustatzeko elkarte berritzaileen tresna egokiak erabiltzen baitituzte. 

Azterketa honela amaitzen da: “euskal eredua ahalegin iraunkorrarekin eta konpromisoarekin eraiki da 35 urte iraun duen prozesuan. Mundu guztiak daki hirien lehiakortasuna, definizioz, amaitu gabeko bidea dela. Eskari, premia, eragile eta helburu berriak iritsiko dira. Eta edozein unetan neurrira eboluzionaturiko estrategiak aplikatu beharko dira.”

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago