1.193 ikaslek zuzenean ezagutu dute Euskadin salgaien garraioaren inguruan enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateetako profesionalek egiten duten lana. FIRST LEGO League Euskadiren hamahirugarren edizioak 14 tailer antolatu ditu online, parte-hartzaileak inspiratzeko salgaien garraioko erronkaren inguruan zientzian eta teknologian oinarritutako irtenbide berritzaileak sortzera.

BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), Bexen Medical, Bilbao Portlab, CAF Power, Eroski, Fagor Electrónica, Donostiako Sustapena, Lander Simulation, Mondragon Unibertsitatea, Serikat-Ehrardt, Tecnalia, Deustuko Unibertsitatea eta UPV/EHUko profesionalek, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatuta, prestakuntza-programa bat eman zuten joan den abenduan eta urtarrilean; eta aurten, lehen aldiz, euskal ikasle guztientzat eskuragarri egon da.

Orain, Innobasqueren Youtubeko kanalaren bidez, hemen klik eginez, mundu guztiarentzat eskuragarri daude tailerrak.

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenak eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta, FLL Euskadik bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzen ditu euskal gazteen artean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da.

Partekatu albiste hau