Erle Robotics euskal enpresa drone bat Linux bidez hegan ibilarazi duen lehenengoa da munduan. Eta hori Silicon Valley-n egin du, teknologiaren mekan.

Erle Robotics ez da Euskadiko lehenengo drone-enpresa, baina bai aitzindarietako bat. Robot Launchpad-en arabera, munduan robotikan hasi berrien artean etorkizun oparoenetakoa duten hogeita hamar enpresen artean dago; eta bere produktu izarretako bat ordenagailu bat da, Linux sistema eragilea duena, eskuzabalaren tamainakoa eta hegan egin dezakeena. Gainera, BeaglePilot proiektuaren 5 zutabeetako bat da Erle Robotics;  proiektu hori Googlek eta BeagleBoard Foundationek finantzatzen dute.

Urteak dira gure eguneroko bizitzan gadget berriak (smartphone, tablet…) sartuz joan direla, eta orain badirudi drone ospetsuak ere sartuko direla. Gaur egun, tripulaziorik gabeko hegazkintxo hauen erabilera bitxienetako batzuk pizzak eramatea, sumendiak zaintzea edo graffitigileak deuseztatzea dira.

Egia esateko, azken urtean konpainia, ekintzaile eta enpresa handien dibisio asko sortu dira, drone teknologia honen erabilerara indartsu emanak. Hori da joera, Espainiako estatuan punta-puntako sektorea da teknologiaren aldetik, eta hazteko gaitasun handia du.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago