13.edizioak adimen artifiziala eta adimen artifizial sortzailea izango ditu ardatz, eta badu data, lekua eta ordua. Azaroaren 4an izango da, Bilboko Azkuna Zentroa – Alhóndigan, 18: 00etan. Euskal erakundeek hasitako kasu praktikorik onenak eta sorpresa gehiago ezagutzeko hitzordua. Erreserbatu zure plaza hemen.
Amaitu da itxaronaldia. Global Innovation Day, euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia, 13. edizioaren edukiak azaltzen hasi da. Azaroaren 4an, Azkuna Zentroan – Bilboko Alondegia –, 18: 00etan, adimen artifizialaren eta haren bertsio aurreratuenaren inguruan euskal erakundeek abiarazitako kasu praktiko onenak bilduko dira, adimen artifizial sortzailea, zeinak gizartearen esparru guztietan eragin handia duen garapen-unibertso berri bat irekitzen baitu. Kasuen aukeraketak Basque Artificial Intelligence Centerren (BAIC) eta Basque Center for Applied Mathematics-en (BCAM) gainbegiratzea du, Global Innovation Dayren kolaboratzaileak.
Horrela, teknologia honetan oinarritutako aplikazio puntakoenak eta disruptiboenak, ekintzaileek zuzenean kontatutakoak, izango dira Global Innovation Dayren protagonistak. Gainera, euskal berrikuntzaren hitzordu nagusiak bi buru distiratsuren arteko elkarrizketa ere hartuko du, unibertsitateko eta LHko ehun bat ikasleren eta hogei bat proiektu berritzaileren arteko topaketa, eta laster argituko diren beste hainbat sorpresa. Izan ezazu Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren webguneko berritasunen eta sare sozialen profilen berri.
Adierazi zure agendan azaroaren 4an euskal berrikuntzarekin hitzordua duzula eta erreserbatu zure plaza doan agortu baino lehen.