Euskadik Foro Erregularra eratu du Euskadirako 2018-2020 Gobernu Irekiaren Ekintza Plana elkarrekin sortzeko prozesua abiarazteko asmoz. Euskadiko erakunde guztiek eta gizarte zibilak hartzen dute parte. Hori guztia Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantzako kide gisa betetzen duen jardueraren baitan kokatu behar dugu (Open Government Partnership, OGP).

Euskadikoa da OGPko kide izateko hautatu duten mundu osoko tokiko 20 gobernuetako bat. Horrek nazioarteko aitorpena ematea eta esparru horren baitan berrikuntza arloko erreferentzia bihurtzea ekarri du berekin.

Maiatzaren 29an egindako Foro Erregularraren lehen bileran onartu dute haren gobernantza-eredua. Era berean, gai hauekin lotutako ekimen eta erronka nagusiak aztertu dituzte, horiek baitira etorkizuneko Ekintza Planaren oinarri izango diren esparruak: gardentasuna, open data, kontuak ematea (politika publikoen ebaluazioa barne), herritarren parte-hartzea/lankidetza, zintzotasuna, kultura digitala, kudeaketa publiko aurreratua eta herritarrei arreta emateko zerbitzuak).

Innobasquek Eusko Jaurlaritzarekin eta beste administrazio publiko batzuekin batera egiten du lan herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskainiko dizkien administrazio berritzailea, irekia eta parte-hartzailea bultzatzeko.

Foro Erregularra Eusko Jaurlaritzak, 3 foru-aldundiek (Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa), Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalek, eta Eudelek osatuko dute erakundeei dagokienez, eta gizarte zibilaren ordezkari gisa honako hauek: Mestiza Elkartea, Bilboko Emakumeen Kontseilua, Sareen Sarea, Gasteizko kontzejuak, Osoigo plataforma, gobernu irekian aditua den Alberto Ortiz de Zárate eta Innobasque.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago