Guggenheim Bilbao museoan aurkeztu da Euskal Herriko Berrikuntzaren Gidaliburuaren zortzigarren edizioa (2014). Aurkezpenari, ‘Innobasqueren Astearteak’ programaren barruan kokatua, José Ignacio Arrietak, Estrategia Empresarial-eko presidenteak, eta Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, eman diote hasiera.

Ondoren, “Susperraldirako berrikuntza” mahai-ingurua izan da, eta bertan hizlari Itziar Urrutia, Sener-en Bilboko dibisioko zuzendaria; Luis Urkidi, Velatiako Dibertsifikazioko zuzendari nagusia; Paloma Aldamiz, GTZ MicroLAB Detect-ekoa; Patxi Casal, Agua de Alzola-ko zuzendari nagusia; eta Lola Elejalde, Innobasqueko Eraldaketa Sozio-Ekonomikoko Dinamiken zuzendaria. 

Jardunaldiari amaiera Arantxa Tapiak ─Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak─ eman dio, eta duela gutxi Gobernu Kontseiluak onarturiko ZTbP 2020 Planaren gakoetako batzuk aurreratu ditu.

Aurkezpenaren ikus-entzunezko edukiak Flickr eta Youtube-tik ikus daitezke eta gidaliburuaren bertsioa ere deskarga daiteke pdf-n.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago