TECNALIA teknologia-korporazioak OSIRYS europar proiektua, ‘Eko’ eraikuntza-gai berriak garatzeko helburua duena, zuzentzen du. Produktu hauek eraikinen isolamendu akustikoa eta termikoa hobetu, barruko airearen kalitatea hobetu eta energia grisaren %25 murrizten dute. Azken batean, giro osasungarriagoa sortzen laguntzen dute.

Bideragarritasun ekonomikoa eta iraunkortasuna eskutik doaz; hori erakusten dute “Ingurumen Bikaintasunaren Kasu Praktiko” gisa onartu dituzten 13 euskal proiektu arkitektonikoek.

Adibide horietan ingurumen-hobekuntzarako gomendioak bete dira, Eusko Jaurlaritzaren “Eraikuntza eta Birgaitze Jasangarriaren Gida”n jasota dauden gomendioak dira, eta ondorioz “Eraikuntza eta Birgaitze Jasangarriaren Ingurumen-Bikaintasuneko Kasu Praktiko” gisa onartu dira.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago