Euskadik helburuak lortu ditu. 2014 eta 2016 artean, guztira 221 euskal erakundek parte hartu dute I+G+b-ko 530 proiektutan, 331,63 milioi euroko finantzaketa lortuz Europako Horizon(te) 2020 programatik. Emaitza horiekin bete egin dira denboraldi honetarako ezarritako asmo handiko helburuak, Europako Euskal I+G+b-ren Koaderno Estrategikoan jasoak, Koaderno honek ikerketa eta berrikuntza nazioartekotzeko euskal estrategia markatzen duelarik. Horrela agertzen da Eusko Jaurlaritzak eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak egin duten Horizon(te) 2020n Euskal Parte-hartzearen Txostenean. Horizon(te) 2020 programak nahi du: Europak zientzia bikaina izatea; Europako berrindustrializaziorako funtsezko teknologiak garatzea, hots, KETKey Enabling Technologies (IKT, nanoteknologia, material aurreratuak, bioteknologia eta espazioa); eta Europako gizarteak iker dezala aurrean dituen erronka handiei buruz: osasuna, zahartzea, elikadura, energia, garraioa, klima eta lehengaiak, gizarte inklusiboak eta segurtasuna.

Azken hirurtekoan finantzaturiko proiektu hauetako %37tan euskal erakunde bat izan da buru. Datu garrantzitsua da hori, proiektu konplexuak baitira, erakunde askoren parte-hartzea dutenak, izaera eta sektore askotakoak eta Europako Batasunaren barruko eta kanpoko hainbat herrialdetakoak.

Halaber, txostenak dio enpresen eta bereziki ETEen parte-hartzea indartu egin dela denboraldi honetan: 144 euskal enpresak (horietatik 113 ETEak direlarik) 137,24 milioi euroko balioa duen finantzaketa lortu dute. Horietatik 31 enpresa oso berritzailek 13,15 milioi euroko finantzaketa lortu dute ETE tresnari esker, eta horri esker azeleratzen ari dira beren produktuak eta zerbitzuak merkatura iristea.

Parte harturiko 221 erakundeetatik, talde teknologikoek lortu dituzte itzulkin handienak programa honetan (guztiaren %42), eta ondoren enpresek (%41), zientzia-taldeek (39,16%), osasun-taldeek (%1) eta gainerako erakundeek (%13,21). Bestalde, parte hartu duten erakunde guztien %52 aurrez Europako esparru-programatan parte hartu gabea zen.

 Jarraian, 2016rarte HORIZON 2020n partaidetza nabarmena duten 20 euskal erakundeen zerrenda agertzen da, lortutako finantziazioaren arabera.

 

Iturria: Innobasque

Euskadik bere buruari jarri dion helburuetako bat da euskal espezializazio-estrategia adimendunarekin (RIS3 Euskadi) bat datorren ikerketa garatzea, lehentasun gisa fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna identifikatzen dituelarik estrategia horrek. Honela, 2014-2016 denboraldian, Euskadik lorturiko finantzaketaren %84 eremu horietan ardazten da, eta nagusitasun esanguratsua dago fabrikazio aurreratu eta energia proiektuetan.

 

 

Iturria: Innobasque

 

Txostenak EAEk Horizon(te) 2020 programan izandako parte hartzea monitorizatzen du, eta adierazten du Alemania, Italia, Erresuma Batu, Frantzia, Belgika, Holanda eta Espainiarekin ezarri duela Euskadik elkarlan edo lankidetza kopururik handiena. Gainera, lurralde horiek dira itzulkin handiena lortzen dutenak Horizon(te) 2020tik.

Bestalde, 1.934 milioi euro lortu ditu Espainiak programa honetatik, eta finantzaketa handiena lortu duen EBko laugarren herrialdea da, Alemania, Erresuma Batua eta Frantziaren atzetik. Katalunia, Madril eta Euskadi dira Europatik funts gehien jasotzen dituzten autonomia-erkidegoak H2020ren bidez, eta Euskadi da parte-hartze horretan buru garraio iraunkor, nanozientzia, material aurreratu, bioteknologia eta fabrikazio aurreratuaren arloetan.

 

Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak ezartzen du 2020. urtea bukatzerako Euskadik 805 milioi euro lortu behar dituela Horizon(te) 2020tik, eta hori Europako 2.100 I+G+b proiektutan parte hartu izanari esker. 

Txosten osoa hemen dago.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago