Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sarearen ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da gure berrikuntza-agenda, eta horrek berrikuntzaren gertaera gogoangarri nagusiak ezagutarazten ditu.

EUSKADI NEXT

Euskadiko hiru Foru Aldundiekin eta hiru hiriburuetako udalekin koordinatuta egin da Euskadi Next 21-26, eta ekonomia suspertu eta eraldatzeko 16 euskal proiektu estrategiko identifikatzen ditu. Europako balizko finantzaketak, euskal administrazioen aurrekontu propioek eta inbertsio pribatuak emandakoarekin batera, guztira 13.135 milioi euro aktibatuko lituzte Euskadin datozen 5 urteetan. Trantsizio energetiko eta ekologikorako Euskadi Next-ek hartu dituen neurriak % 63 dira, eta trantsizio digitalerakoak, aldiz, % 21. 

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

NEXT GENERATION EU

750.000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan bildutako funts berrien bitartez EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzea helburu duena. Bildutako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizibideak zaintzeko, ekonomia suspertzeko eta hazkunde jasangarri eta erresilientea sustatzeko behar diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID-19 DATA ATARIA 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta parteka daitezen. Plataforma horrek, ERAvsCorona Ekintza Plana izenekoaren parte denak, Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirusaren pandemiaren aurka borrokatzen.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA EREMUAREN PLATAFORMA

Koronabirusaren gainean estatu-mailan eta Europar Batasunean finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen duen leihatila bakarra da plataforma. Etengabe eguneratutako argibideak ematen ditu Horizon 2020ko deien –berariazkoak edo koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuekin loturikoak– epe-luzapenei buruz, baita maiz egiten diren galderak eta beste esteka baliagarri batzuk ere. Herrialdeetako berriemaileekin elkarlanean, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa ematen duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiarazi ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune horretan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea.

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTU ETA BABESTEKO 

Nekazaritzako merkatuak egonkortzea eta krisialdia ez larriagotzea, eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto moldatzen laguntzea dute helburu merkatuan esku hartzeko neurriek. Merkatu Antolakunde Erkideari buruzko Erregelamenduan (“MAE Erregelamendua”) bildu dira neurri haiek: Erregelamenduak merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezarri du. Merkatuan esku hatzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK. COVID-19A

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du, eta horretan SPRI Taldeak berak euskal enpresentzat bultzatutako jarduketa guztiak bildu ditu, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berriak eskuratzeko modua ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera PYME izeneko atariak ETEei eta autonomoei laguntzea du helburu, COVID-19ak haien jardueran duen eragina arintzeko asmoz. Acelera PYME atarian, hortaz, enpresa txiki eta ertainei eta beregaineko langileei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak bilduko dira. Informazioa emateko leihatila bakarra da, bertoko ekoizpen-sareko gehienek klik batean eskura dezaten. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara zabalik dago, eta, beraz, erakunde laguntzaileek digitalizazioa eta telelana sustatzeko ETEen eta autonomoen eskura jarriko dituzten baliabideen estekak izango ditu. Acelera PYME atarian, enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek hainbat argibide aurkituko dute, hala nola, finantzaketarako eta laguntza ekonomikorako konponbideak, konponbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan zibersegurtasunaren arloan kontuan hartu beharreko gomendioak eta ETEetan eta autonomoengan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak jasotzen ditu web-orriak, data adierazita. Programa bakoitzean gertatuko diren aldaketak, programa horrekin zerikusia duen web-orri horren eduki espezifikoan bilduko dira.

Deitzailea: Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa (CDTI) 

 .

BIZKAIA COVID-19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK 

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du, osasun-krisia dela bide, asistentziaren, zergen, ekonomiaren, zerbitzu publikoaren eta herritarren arretaren arloetan onartzen ari den neurriak biltzeko asmoz.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZEN ESKULIBURUA

KORONABIRUSAREN KRISIAREN ONDOREN BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Plataforma globala, enpresa-komunitatea ekintza kolektiborako bildu eta deitzeko eratu dena, gizakion bizia babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta COVID-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko. Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da plataforma, eta industriako enpresa eta talde guztiei dago zabalik, baita horretan interesa agertzen duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

Urtarrilaren 12ra arte

“EUSKADIKO INDUSTRIAKO ENPRESENTZAKO LAGUNTZAK” 2020KO DEIALDIA

Espainiako Industriaren Eraldaketa Digitala bultzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak 4.0 Industria Konektatuaren Proiektuaren esparruan eraldaketa hartan lagunduko dieten estrategiaz, ekimenez eta ekintzez hornitzeko Laguntzak emateko deialdia egin da, uztailaren 28ko EIC/743/2017 Aginduanabuztuaren 10eko ICT/817/2020 Aginduak aldatua– xedatutakoaren arabera.

Finantzatzaileak: Industria Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza

 

Urtarrilaren 12an eta 14an

EUROSTARS-2 CoD15 TAILERRAK

Lineako informazio-saioak, Eurostars Programaren CoD15eri eskaera lehiakorrak aurkeztea errazteko. Horren epea 2021eko otsailaren 4an bukatuko da. Basque EEN Partzuergoak laguntzen du saioak antolatzen, eta Euskadin zabaltzen ditu; era berean, euskal erakunde parte-hartzaileei laguntzen die. EUREKA eta Europar Batasunaren baterako programa da EUROSTARS, eta horren helburua da nazioarteko lankidetzan merkatutik gertuko eta enpresa txiki eta ertainak buru dituzten I+G proiektuak finantzatzea. Espainiako bazkideen finantzaketa diru-laguntza bidez egiten da: % 60raino enpresa txikientzat, % 50eraino ertainentzat eta % 40raino handientzat.

Antolatzailea: CDTI , Eurekaren Idazkaritzarekin eta Enterprise Europe Network (EEN) Sarearekin elkarlanean.

 

Urtarrilaren 14an

GREEN TALKS LIVE WEBINAR

Azpiegitura, energia, ura, garraioa eta osasunaren arreta bezala, funtsezkoa da garapen sozioekonomikorako eta klimaren eta garapenaren arloko munduko konpromisoak betetzeko. Haatik, helburu horiek betetzeko behar dugun azpiegiturak urtean AEBetako 2,5 eta 3 bilioi dolar arteko inbertsio gehigarria behar du mundu mailan. Gobernuek ezin dute zulo hori beraiek bakarri bete; hortaz, nahitaezkoa da kapital pribatua mobilizatzea.

Antolatzailea: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA) 

 

 

Urtarrilaren 18an

EKONOMIALARIAREN AGORA, INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO MINISTRO REYES MAROTOREKIN

2021eko urtarrilaren 18an –astelehena– , 09:30 etik 10:30era, Industria, Merkataritza eta Turismo ministro Reyes Marotorekin solasaldia izango da, lineako formatuan eta zuzenean.

Antolatzailea: El Economista

 

Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an

INNPOWER HELSINKI-BIZKAIA

INNPower inspirazio bidaia da, ikaskuntzak eta aukerak dakarzkizuna. Edizio bakoitzean, hiri eta leitmotiv bat aukeratzen dugu, bertoko emakume erreferenteek praktikatik beren ikuspegia eman diezaguten. Taldeko tailer dinamiken bidez osatzen dugu, zurekin metodologia eta lana eginda eraman ditzazun. Aurtengo edizioan gaur egun funtsezkoa den gaia jorratuko dugu: estrategia ziurgabetasunean. Garrantzitsua eta estrategikoa den horretan pentsatzeko denbora blindatzea nahitaezkoa da, batez ere, zure eginkizunen zerrendetan estrategiaren gaia behealdean badago. Horregatik prestatu dugu programa hori, zure negozioa jasangarriago egin dezazun, zurekin baliabideak eta tresnak eraman ditzazun. Beharbada pentsatuko duzu ziurgabetasuna hain dela handia, ezen planifikatzeko tarterik ez dagoen. Edo estrategia buruan nola edo hala argi duzula. Baina denbora geldiarazteak eta estrategia mamitzeari ekiteak ikuspegi berria eta indar handiagoa emango dizkizute.

Emakume Ekin-en programa, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskutik.

 

Urtarrilaren 22ra arte

BANDA ZABAL ULTRALASTERRA HEDATZEKO LAGUNTZAK. GIPUZKOA 2021

Laguntza horien xedea da Banda Zabal Ultralasterra hedatzea 2.500 biztanle baino gutxiagoko Gipuzkoako udalerrietan kokatutako eta 2018ko deialdian laguntzarik eman ez zitzaien hiriguneetako eremu ez konektatuetan dauden higiezin-unitateetara. Aurrerantzean, eremu horiei «sakabanatuak» deituko zaie. Diru-laguntza horren onuradun izango dira sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta behar bezala gaitutako telekomunikazio-operadore badira, baita pertsona fisiko edo juridiko horien taldeak ere.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Urtarrilaren 26ra arte

EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA

Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontudun deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia  Horizonte 2020 esparru-programaren barruan dago, eta koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, eta, horretarako, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuko ditu. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

ZIENTZIAREN, TEKNOLOGIAREN ETA BERRIKUNTZAREN KULTURA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura sustatzeko ekintzak finantzatzeko laguntzak dira, baldin eta haiek jarduera-ildo hauen bidez garatzen badira: 1. Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura. 2. Hezkuntza eta bokazio zientifikoak. 3. Herritarren zientzia. 4. Zientzia eta berrikuntza komunikatu eta zabaltzeko sareak. 5. Pentsamendu kritikoa sustatzea.

Deitzailea: Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT)

 

Urtarrilaren 31ra arte

MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZAREN SEKTOREA BULTZATZEKO PROGRAMAREN INBERTSIORAKO LAGUNTZAK

Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko enpresen etekin orokorra hobe dadin eta haiek merkatuko eskarietara molda daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, finantza-laguntza emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egingo diren inbertsio ukigarriei eta ukiezinei, baita merkaturatzeko egituran eta tresnetan egingo direnei ere, energia aurrezpenerako, efizientzia energetiko orokorrerako eta prozesu jasangarriak hobetzeko egingo direnei ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Otsailaren 12ra arte

TEKNOLOGOAK CERN-EN PRESTATZEKO PROGRAMAREN LAGUNTZAK (FTEC-SPANISH TRAINEESHIP PROGRAMME). 2020

FTEC-Spanish Traineeship Programme izeneko programaren 20 laguntza ematea, CERN-Europako Ikerketa Nuklearreko Laborategian (Geneva, Suitza) ari diren gazte profesional zientzialari eta teknologoentzat, partikula-azeleragailu handien teknologietan, detektagailuetan eta elkartutako azpiegituretan espezializatzeko. Laguntzen hartzaileak hauek izango dira: Ingeniaritza edo Fisika Aplikatuko Master Titulua edo deialdiko arlo tematikoen gaineko prestakuntza akademiko bateko titulazio baliokidea dutenak, deialdia argitaratzen den unean oraindik ez badira lau urte baino gehiago igaro eskatutako unibertsitate-titulua lortu zutenetik. Irizpide horren salbuespentzat hartuko dira doktore edo doktoregaien kasu berezia.

Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

Otsailaren 22an eta 23an

I+G SUSPERRALDIAN: ZER ESKAIN DEZAKE HORIZONTE EUROPAK?

I+ Gk eta berrikuntzak era askotara zehaztu dute munduak COVID-19ari ematen dion erantzuna. Kontua da, orain, susperraldian eta haratago dauden eraldaketa ekologiko eta digitaletan zeregin garrantzitsua ere izango ote duten. Europar Batasuna Horizonte Europa abiarazteko prestatzen ari den bitartean, haren hurrengo I+G+b esparru-programak, Science|Business-ek, industria, politika, zientzia eta gizarteko liderrak bilduko ditu, Horizontek datorren hamarkadan modu errealistan eskain dezakeenaz eztabaidatzeko, baita pandemiatik “hobeto berreraiki” nahi den munduan I+G+b-k izango duen balio estrategikoaz ere.

Antolatzailea: The Science|Business Annual Network Conference

 

Otsailaren 26ra arte

ELKARTEK 2021 PROGRAMA: ELKARLANEKO IKERKETARENTZAKO LAGUNTZAK- I. FASEA

Elkarlaneko Ikerketarentzako laguntzak arlo estrategikoetan, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Erakundeek egindako ikerketarentzat, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean kokatutako espezializazio-esparruetan.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Martxoaren 12ra arte

HAZITEK 2021: ENPRESAKO I+G-RI LAGUNTZEKO PROGRAMA- I: FASEA

Euskadiko enpresa-sektorean eta Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean kokatutako espezializazio-esparruetan Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak, lehiakorrak nahiz estrategikoak, egiten laguntzeko laguntzak.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Irailaren 16ra arte

MOVES II PROGRAMA. 2020. URTEA

Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Efizientzia energetikoko, jasangarritasuneko eta ordezko energiak erabiltzeko –ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak barne– bultzadako irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak.

Deitzailea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE)

Urriaren 31ra arte

TXORIERRIKO ESKUALDEAN ERROLDATUTAKO LANGABE GAZTEAK KONTRATATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Txorierriko eskualdeko udalerriren batean (Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu) erroldatuta dauden eta Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa erregistratuta dauden langabe gazteak, 30 urtetik beherakoak, kontratatzea sustatu eta errazteko diru-laguntzak, norgehiagoka araubidearen bitartez.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

 

Partekatu albiste hau