Datorren astelehenean Euskadik berriro egingo du publiko bere konpromisoa zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin lehiakortasuna eta ongizatea bultzatzeko. Astelehenean, azaroaren 7an, egingo du Zientziaren Astearen inaugurazioan; bertan izango dira enpresa- eta ezagutza-munduetako, herri-administrazio eta gizarteko ordezkari gorenak, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Kontseiluko kide nagusiak ere. 

Halaber, badira beste aukera eta ekintza batzuk konprometitzeko. Hona hemen Innobasqueko bazkide-sareak antolaturiko sorta bat: 

 

AZAROAK 4 eta 5

Unibertsitate, Diseinu eta Enpresaren I. Foroa (UDE)

Antolatzaileak: Tecnun eta Eide

Tabakaleran (Donostia)

Foro honek ideia bat zabaldu nahi du: diseinuaren ideia produktu eta zerbitzu teknologiko berritzaileen garapenari lotutako inbertsio gisa, harremanetan jarriz arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzten adituak, enpresak eta diseinatzaileak, baita Industria Diseinuan eta Produktu Garapenean gradua ematen duten unibertsitate-erakundeak ere. Online izena emateko, bidali mezu elektronikoa hona: [email protected]

 

AZAROAK 4, 5 eta 6

Elkarlaneko jardunbideari buruzko biltzar berezia

Gasteizen

Antolatzailea: Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbide Elkartea

Prestakuntza ikuspegi berritzaile eta holistikoarekin, aplikaziorako fokua osasunaren eremuan ere jarrita, kontuan izanik Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbidearen Elkartetik Arabako osasun-arloarekin daukagun lankidetza, proiektu pilotu bat gauzatzeko. Parte hartuko du nazioarteko integrazio- eta elkarlan-mugimenduan erreferentea den Kim Wrightek. Izena emateko mezu elektronikoa bidali behar da helbide honetara ([email protected])

 

AZAROAK 7

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astearen inaugurazioa

Gasteizen

17:00etatik 18:30etara

Antolatzailea: Innobasque

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea hasteko seinalea Iñigo Urkullu lehendakariak emango du. Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen ordezkariekin batera, “Informe Innobasque de Innovación 2016. Perspectiva comparada y análisis de percepción” (Berrikuntzako Innobasque Txostena 2016. Ikuspegi konparatua eta pertzepzio-analisia) aurkeztuko du, eta honek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren orainaren eta etorkizunaren begirada bat eskaintzen du ikuspegi askotatik. Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, emango dio ekitaldiari amaiera. Bertaratzeko, izena eman behar da hemen

 

AZAROAK 9

Jardunbide egokien aurkezpena: Denbbora Sarea

Bilbon

Antolatzailea: Denbbora Sarea

Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuaren Astearen barruan, lau enpresaren (Ingeteam, Arteche, Virtualware eta Torrezuri) jardunbide egokiak aurkeztuko dira denboraren erabileraz.

Izen-emateak 944765166 telefonoan edo posta elektronikoz: redempresas@murgiberrikuntzcom

 

Pertsonak enpresa digitalean

Bilbon

Antolatzailea: Bilbao Metrópoli 30

Euskaliteko Kudeaketa Aurreratuaren Astearen esparruan, pertsonek maila profesionalean duten ingurune aldakorrari buruzko jardunaldia. Nolakoak dira 4.0 pertsonak? Nola erabili pertsonen talentua eta eraginkortasuna enpresa digitalean?

 

 

AZAROAK 10, 11 eta 12

GIZARTE-EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOKO II. BILTZARRA

Antolatzaileak: REAS eta UPV/EHU

Bilbon

Biltzarra sei ardatz tematikoren inguruan izango da: 1.- Ekonomia inklusiboa eta demokratikoa, 2.- Ekonomia solidarioa izango da feminista baldin bada, 3.- Ahalmenak eta mugak gaindituz, 4.- Ondasun Komunak eta GE eta ES, 5.- Herritarren agregazioa eta egitura kooperatiboak, eta 6.- Ekonomia berri baterako trantsizioak mundu iraunkor batean. ColaBoraBora-tik han egongo gara denok parte hartzen, baina batez ere oso inplikaturik gaude 3. Ardatzaren koordinazioan eta dinamizazioan GE eta ES-aren produkzio-ehunaren sortze, finkatze eta eraldaketan zentratuta. Biltzarrerako izena hemen eman dezakezu.

  

AZAROAK 10

“NDT teknologiak: egungo egoera eta epe laburrerako ikuspegiak”

Antolatzailea: IK4

Donostian

Saiakuntza Ez Suntsigarrien (END, edo NDT ingelesez) eremua bizkor ari da eboluzionatzen: egunero teknologia berriak sartzen dira bertan (sarritan materialei buruzko printzipio fisiko konplexuetan oinarrituta) eta jada erabiltzen direnek gaitasun eta aplikazio berriak garatzen dituzte. Hori guztia industria-premiek motibatzen dute, gero eta premia zorrotzagoak ekoitzitako produktuei, berorien kalitate eta trazabilitateari eta kostuen eta fabrikazio-epeen murrizketari dagokionez. Horren haritik, “Zero Defect Manufacturing” ari da ezartzen, eta “fabrikazio aurreratua” deitzen dugunaren barruan sartutako ildoetako bat da.

  

AZAROAK 11

Gardentasuna eguneroko kudeaketa publikoan

Bilbon

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako eta Administrazioa Berritu eta Hobetzeko Zuzendaritza. 

Gardentasuna beste gobernantza-eredu bat lortzeko bitarteko bat baino ez da. Eredu honek bestelako harremana eskatzen du herritarrekin: administrazioaren barruan gertatzen dena kanpotik ikusten da, eta balio publikoaren sorkuntzan badago lagundu eta ekarpena egiterik. Eusko Jaurlaritzan ezartzen ari garen eredua norabide horretan doa.

 

AZAROAK 16

III Bilbao Youth Employment

Antolatzailea: Novia Salcedo Fundazioa

Bilbon

LANEren Itxurazko Enpleguetarako Ekimen Globalaren aurkezpena, Nazio Batuen esparruan integratua. Foroak topaketa-gunea sortu nahi du nazioarteko erakundeen funtsezko ordezkarientzat, ikuspegi honetatik, funtsezko erronkak ezagutu ditzagun itxurazko enpleguaren eta guztiontzako hezkuntzaren arloan.

 

Basque Industry 4.0

Antolatzailea: Spri

Donostiako Kursaalen

IKT tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.

   

AZAROAK 16 eta 17

Umherri16: Hiria eta Haurtzaroa

Bilbon

Antolatzailea: Haurren Hirien Sarea

Teoriatik, baina baita praktikatik ere, bestelako ikuspegi bat, disruptiboa, gure udal-garapenaren ereduan sartzeak suposatzen duen erronka ezagutuko da. Haurren begirada zera kolektiboaren diseinuan eta kudeaketan sartzeak suposatzen duen erronka aztertuko da.

 

 

AZAROAK 21

Orkestraren X. urteurrena: 10 urte, 10 erronka

Kursaalen

Antolatzailea: Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua

Orkestrak bere hamargarren urteurrena ospatuko du, Harvard Business School-ek egin duen Orkestra Kasua ezagutaraziz, eta etorkizuneko erronka nagusiei buruzko ideia eta gogoeta batzuk partekatuz lurralde, ekonomia eta gizartearen ikuspegitik.

 

AZAROAK 23

Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian: ikuspegi teknologikoa eta azken joerak

Gipuzkoako Teknologia Parkean. Donostia
Antolatzailea: IK4 Research Alliance

Jardunaldi hau enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro eta beste eragile batzuentzat da, eremu honetan, ikuspegi teknikotik, azken errealitateak, joerak eta etorkizunerako erronkak ezagutzeko interesa dutenentzat.

 

Librecon 2016

Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea

Bilbon 

LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita software librearen erabilera berrietan ere finantza-arloan.

 

AZAROAK 24

Binnakle, berrikuntzarako jokoa enpresetan

Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean

Antolatzailea: Init, Innobasquerekin lankidetzan

D Week-en esparruan, Binnakle-k, Innobasquerekin lankidetzan, jardunaldia aurkeztu du enpresetan berrikuntza egiteko joko bat aurkezteko; tresna berritzaile eta egiaztatua da, gamifikazioaren bidez, pentsamendu sortzailea eta berrikuntza sustatzen dituena. Gainera, erakundeetako edozein gairi buruz ideia berritzaileak aurkitzea ahalbidetzen du, era eraginkor eta, aldi berean, dibertigarrian.

 

1ST CREMA/C2NET Industrial Workshop

Antolatzaileak: CREMA eta C2NET, H2020koa

Bi proiektuetan lorturiko emaitzen zabalkunderako jardunaldia, IT eta industria-konponbideen hornitzaile diren komunitateen feedback-a lortzeko lehen eskutik.

  

ABENDUAREN 15A

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Ikerlan-en egoitzan. Arrasate-Mondragón
Antolatzailea: IK4-IKERLAN & Basque Enterprise Europe Network (Innobasque, SPRI, BEAZ Bizkaia)

Jardunaldi honen helburuak dira prestatzen ari diren proposamenak hobetzea CDTIren kontrastearekin eta Europako proiektuek enpresetan duten eragin praktikoa zabaltzea. Paraleloan, jardunaldi honek balioko du interesatu guztiei erakusteko nola erabili finantzaketa-tresna hauek beraien berrikuntza- eta garapen-jarduerak ahalbidetzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago