Ekonomia eta Enpresa Ikerketarako Zentroak (Cebr) Arcadis nazioarteko enpresarentzat egin duen “Hiri Iraunkorren Indizea” azterketaren arabera, Frankfurt da munduko hiririk iraunkorrena, Londres eta Kopenhageren aurretik. Europa da lider munduko hiri iraunkorren indizean, Europako zazpi hiri baitaude txostenaren lehenengo hamar postuetan bere lehenengo edizioan.

Ikerketa-lanean hainbat ondorio ateratzen dira, hiri globalek ingurumen- eta ekonomia-arloan lorturikoak nabarmentzen dituztenak, baina bere biztanleen iraunkortasuneko gizarte-ratioa estaltzea ezinezkoa dela ohartarazten du. Etorkizun hurbilean hiriei eragingo dieten arazoen artean, profesionalek honako hauek nabarmendu dituzte:

  • Alkateek 15 urtera begira lan egin behar dute hazkunde demografikoko planetan. Presioa batzuen kasuan erabatekoa da. Nairobi, %121eko hazkundearekin, edo Shanghai, %54koarekin eta 30 milioi biztanle baino gehiagorekin, dira adibide horietako batzuk. Azken bost urteotan Doha, Dubai eta Abu Dabi-n %30 baino gehiago hazi da biztanle kopurua.
  • Munduan ekonomia mailan erreferente diren hirietako askok (Londres, New York, Hong Kong, Paris edo Tokio…) arazoa dute gizarte-azpiindizean, etxebizitzek merkatuan duten prezio garestiagatik.
  • Europako hiriek lehiakortasun ekonomikoa berreskuratu behar dute, neurri handi batean finantza-krisiaren eta zor subiranoaren oztopoak jasaten baitituzte.
  • Ipar Amerikako hiriak beren ekonomiagatik nabarmentzen dira, baina, top zerrendako 10en artean ez egoteaz gain, sailkapenaren beheko aldean daude COisurketen atalean.
  • Asiak ditu ezberdintasunik handienak bere hirien artean: Seul, Hong Kong eta Singapur lehenengo hamar hirien artean daude, baina Manila, Mumbay, Wuhan eta New Delhi zerrendako azken bostetako lau dira.
  • Ekialde Ertaineko hirietan (Dubain edo Dohan) dramatikoki areagotzen da onura ekonomikoaren aldeko apustua, ingurumen-iraunkortasuneko ratioaren gainetik.
  • Hegoamerikak mix ahula du gizartean eta ekonomian, eta hobetu litezkeen emaitzak ingurumenean. Era berean, soldata aldetik ezberdintasun handiak biztanleria aktiboaren artean.
  • Ez dago hiririk puntuazio handiena lortzeko gai izan denik irizpide guztietan, eta Amsterdamek du balantze globalik onena.

Azterturiko indizeak 20 adierazle hartzen ditu eta emaitzak hiru azpikategoriatan zatitzen ditu, iraunkortasunaren zutabeak osatzen dituztenak: gizartea (Pertsonak), ingurumena (Planeta) eta ekonomia (Onurak): horiek konbinatuta, 31 herrialde parte-hartzaileetako 50 hiriren rankinga osatzen da. Mundu mailan metropoli ordezkagarrienak aukeratu ziren prozesu honetarako, estaldura zabala eta askotariko garapen ekonomiko mailak, etorkizuneko hazkunde-itxaropenak eta iraunkortasun-erronkak eskaintzen dituztenak.

2015 ARCADIS Iraunkortasun Indize Orokorra:

Indize Orokorra Pertsonak Azpiindizea1  Planeta Azpiindizea2 Onurak Azpiindizea3
Frankfurt Roterdam Frankfurt Frankfurt
Londres   Seul Berlin Londres
Kopenhage Londres Kopenhage Hong Kong
Amsterdam  Sidney Madril Amsterdam
Roterdam  Kopenhage Roterdam Melbourne
Berlin Hong Kong Amsterdam San Francisco
Seul Amsterdam Singapur Seul
Hong Kong  Melbourne Erroma Singapur
Madril Frankfurt Toronto Brusela
 Singapur Berlin Birmingham Madril

1* Adierazleak: errepideak, mendekotasun-ratioa, desberdintasuna, alfabetizatzea, hezkuntza, familia eta lan-bizitza bateragarri egitea, osasuna, berdeguneak eta etxebizitzen prezioa. 2* Adierazleak: energiaren erabilera eta mix berriztagarria, natura- hondamendien arriskua, kutsadura, berotegi efektuko gas-isurpenak, hondakin solidoen kudeaketa, ur edangarria eta zabor-bilketa. 3* Adierazleak: errepideak, energia-eraginkortasuna, garapen ekonomikoa, negozioak egiteko erraztasuna, negozioak egitearen kostua eta sare globalak.

Innovative & Sustainable Cities

Bere aldetik, Innobasquek urte eta erdi darama Innovative& Sustainabable Cities programa garatzen, eta honen helburua, euskal hiriak osasungarri, iraunkor eta berdeagoak lortzeaz gain, ezagutza eta know-how esportatzea da beste herrialde batzuetara. “Kontua ez da tren-bagoiak saltzea, baizik eta ezagutza urbanistikotik abiatuta hiri baten mugikortasunari erantzutea, eta hori eragile inplikatu guztiak batuz lortzen da”, esan du Innobasqueko programa-zuzendariak, Luis Manerok.

Ekinbide honek oso merkatu erakargarri baten ateak irekiko lizkieke CAF, Idom, Velatia, Sener, Degremont  Suez, Mondragon Korporazioa bezalako euskal enpresei, proiektuan kolaboratzen dutelarik ETEekin eta ekintzaileekin batera; baita eragile instituzionalei eta hirien eraldaketan aditu teknologikoei –IK4, Tecnalia, Bilbao Metropoli 30, besteak beste–;  eta finantza-eragileei –Red INNvest–.

Innovative& Sustainabable Cities-ek bi proiektu jarri ditu abian: BWater, ur-tratamenduaren eta energia-aurrezkiaren arloan konponbideak eskaini nahi dituena; eta Advanced & Clean Manufacturing, ekoizpen-prozesuen soberako eta aprobetxatu gabeko energia aprobetxatzea helburu duena, berotasun hori hiriguneetara garraiatzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago