Europako Batzordeak berrikuntza-foro bat jarriko du martxan laster, eta enpresaburuak, arduradun politikoak eta akademikoak bilduko ditu Europan berrikuntzaren ekosistema hobetzen lan egiteko. Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EIC-European Innovation Council) parte izango da, eta katearen hainbat zatitan ikerketatik merkaturaino lan egiten duten pertsonen arteko eztabaida irekiak ahalbidetuko ditu, berrikuntza sustatzeko, baldintza optimoak ziurtatzeko, erregulazioa hobetzeko, dauden tresnak hobeto erabiltzeko eta berrikuntza-klusterren arteko konexioa sustatzeko ekintzei buruz. 

EIC oinarri teknologiko eta zientifikoa duten enpresen finantzaketan espezializatu arren, plataforma berriak gai zabalagoak jorratuko ditu. EBren inbertsio-agentzia berria da EIC, eta datozen urteetan Europako arrisku-inbertsiogilerik handiena izatea du helburu. Azken hiru urteetan proiektu pilotu gisa funtzionatu du, eta erakunde bereizi gisa ezarriko da Horizon Europe pean.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago