Europako Banku Zentralak (EBZ) bi eguneko bootcamp bat antolatu du Informazioaren Teknologiari buruz, Frankfurten (Alemania) duen egoitzan. Zehazki, 2025eko apirilaren 2an eta 3an izango da, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) Nesken Nazioarteko Eguna dela eta. Prestakuntza intentsiboko programa, trebetasun espezifikoak modu praktikoan eta fokalizatuan irakasteko diseinatua, Europako nazionalitatea duten eta zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan interesa duten 11 eta 17 urte bitarteko neskei zuzenduta dago (STEM).
Prestakuntza-esperientzia ingelesez egingo da, eta sektore teknologikoko hainbat arlo aztertzeko aukera emango die parte-hartzaileei. “Kanpamentuan” jarduera praktikoak egingo dira eta bisita gidatua eskainiko da EBZko bisitarien zentrora,
30 plaza prestatu dira, bi adin-taldetan banatuta: 11-13 urte eta 14-17 urte. Ikaspostuak ausaz esleituko dira ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta jasotako eskaeren artean. Aurreko edizioetan parte hartu ez dutenek eta kodifikazioan aldez aurreko esperientziarik behar ez dutenek soilik eman dezakete izena.
Ekitaldia doakoa da eta parte hartzeko eta bazkaltzeko behar den materiala biltzen du. Hala ere, Frankfurteko garraio- eta ostatu-gastuak parte-hartzaileek ordainduko dituzte.
Izena emateko epea otsailaren 26ko 09:00ak arte egonen da zabalik. Eskaerak online bakarrik egin daitezke formulario honetan. EBZk [email protected] helbide elektronikoa ere gaitu du, kontsultak edo zalantzak argitzeko.