Digitalizatzea, ekintzailetza, erronkak, talentua edo proiektu-kudeaketa eta, noski, berrikuntza dira enpresa txiki eta ertainen kezka eta ardura. Ondoren, gai hauetan sakontzeko jardunaldiak eta topaketak agertzen dira:
Irailaren 20an
Eraldaketa digitala. Kudeaketa eta lehiakortasunaren hobekuntza
Antolatzailea: Bizkaia Sarean
Jose Francisco Palomok, Seidor Ipar Eskualdeko gerente komertzialak, hitzaldia emango du digitalizatzeaz; eta Juan Pérez, Product Manager SAP B1, zenbait negozio-eredu bultzatzeko teknologiaz mintzatuko da. Azkenean, eztabaida-mahai bat izango da. Joatekotan, aurrez jakinarazi hemen: [email protected]
Irailaren 13ra arte
Bilboko 2018ko Ekintzailetza Digitalaren Lehiaketa
Antolatzailea: Bilbao Ekintza
Diru-kopuru bat duten sariez gain, ekintzaileek prestakuntza eta aholkularitza espezializatu eta banakaturiko zerbitzuak izango dituzte negozio-proiektu bakoitzerako, eremu digitaleko adituek emango dizkietelarik honelako gaien inguruan: UX –Ideiagintza; metodologia arinak; lantaldearen gaitasunak/lidergoa; legal juridikoa; prototipatu eta garapen teknikoa (baliozkotze teknikoa); Business model/bezeroa aurkitzea (merkatu-balidazioa); eskalabilitatea…; zeharkako prestakuntza espezializatua: Big Data, zibersegurtasuna, adimen artifiziala, errealitate birtual eta handiagotua, Appak, ….
Irailaren 20ra arte
Antolatzailea: Sacyr
Deialdia da eragile berritzaileek (startup, enpresa teknologiko, pertsona ekintzaile, berrikuntza-zentro eta abarrek) proiektuekin bat egin dezaten Sacyr-en negozio-lerroek planteaturiko erronketan. Erronka hauek, gorabidean dauden teknologien bidez, Sacyr prozesuak optimizatu eta hobetu nahi dituzte hainbat eremutan, adibidez, ingeniaritza, azpiegiturak, emakidak, ingurumena eta ura
Irailaren 25era arte
Euskalitek antolatzen du Innobasqueren laguntzaz
Epea ireki da Quality Innovation Award-era hautagaitzak aurkezteko; hau nazioarteko izaera duen lehiaketa da produktu, prozesu, antolaketa eta abarretan berrikuntzak sortzea eta garatzea bultzatzeko pentsatua. Lehiaketa arin, dinamiko eta sinplea da, berrikuntzei buruzko ebaluazio profesional eta independentea lortzea ahalbidetzen duena. Lehiaketan izen-ematea egiteko esteka honetan dagoen online inprimakiaren bidez egin behar da.
Irailaren 27ra arte
Industria Digitala 2018 Programa
Antolatzailea: SPRI
Laguntzaileak: Barrixe, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Merkataritza Ganbera
Programa honen helburua da Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (EIKT) industria- eta manufaktura-izaera duten enpresa txiki eta ertainetan (ETE) sartzen laguntzea, baita industria-produktuen diseinu- eta muntatze-lanak egiten dituzten enpresetan ere.
Urriaren 4an
Basque Project Management II. Biltzarra: Proiektuen kudeaketa arina Kanbanekin
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan
Jardunaren funtsezko helburua da parte-hartzaileek ondorengo ezagupenak lortzea:
Nola erabili Kanban proiektuak kudeatzeko – bi arrakasta-kasu metodoa erabiltzen duten euskal industria-enpresetan Kanban Maturity Model-ek nola errazten duen erakunde arinen garapena eta fit-for-purpose
Kanbanize – proiektu eta zerbitzuen zorroa kudeatzeko tresna
Kanban nire erakundean – nola hasi
Proiektu kudeaketaren erronkak
Parte-hartzaile guztiek lortuko dituzte 6 PDU eremu estrategikoan PMP ziurtagiria mantentzeko
Urriaren 6an
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Londresen
Nazioarteko izaera duen topaketa, helburua euskal erakundeak Erresuma Batuan bizi diren prestakuntza garaiko euskal profesionalekin konektatzea da. Ekitaldira etortzen direnek lehen eskutik ezagutuko dute sektore estrategikoen egungo eta etorkizuneko egoera, baita lanbide-ibilbide edo karrera profesionala garatzeko aukerak ere, baldin eta EAEra itzultzea eta/edo bertan garaturiko proiektuei lotzea erabakitzen badute. Erregistratu hemen.
Urriaren 16tik aurrera
Barnetegi teknologikoa turismo-arlorako: Sar itzazu teknologia berriak zeure negozioa bultzatzeko
Urriaren 16an Araban
Azaroaren 14an Zeanurin (Bizkaia)
Azaroaren 21ean Donostian (Gipuzkoa)
Azaroaren 26an Zumarragan (Gipuzkoa)
Antolatzailea: Basquetour (El Correo)
Laguntzailea: SPRI
Barnetegiek beste urrats bat egingo dute eta “learn by doing” eredua eta metodologia jarraituko dituzte; horren bidez, hautaturiko gaian prestatuko dira bertaratzen direnak, eta jarraian, gai hori taldean landuko da, gaian adituak diren irakasleen aholkularitzaz. Barnetegian egindako lanak abiapuntu izan behar du parte-hartzaileek gaia bultza dezaten beren erakundeetan. Jardunaldiak turismo-arloko enpresa txiki eta ertainetako zuzendari eta gerenteei zuzenduta daude, batez ere. Ezagutu gehiago jardunaldi hauei buruz ondorengo estekaren bidez.
Azaroaren 15ean eta 16an
Visio 2018 Biltzarra
Bilbon
Antolatzaileak: Spri, Ik4, Tecnalia eta Beaz
Visio Biltzarra erakundeetan berrikuntzarako Zaintza Teknologiko (ZT) eta Adimen Lehiakorrari (AL) buruzko Nazioarteko bilkura da, aurten 7. edizioan; bere helburua da profesionalen eta zaintza estrategikoa sustatzen edo beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren erakundeen arteko topaketa erraztea. Programan hitzaldi magistralak sartzen dira, hitzaldi sektorialak eta enpresa-topaketa bat, erakundeetan AL teknikak inplementatzeko benetako esperientziak ezagutzeko aukera emango duena. Erreferentzia gisa, bederatzi gai-multzo bereiziko ditugu: sareko adimena, elkarlaneko adimena, lurralde-adimena, patenteen bidezko zaintza, ukiezinak adimen-prozesuetan: estrategia eta pertsonak, 4.0 adimena, adimena Europako proiektuetan eta transferentzia teknologikoa, ZT/AL esperientziak Iberoamerikan, eta joerak.
Azaroaren 16an eta 17an
Selected Europe. European Inspiration from Bilbao (VIII. edizioa)
Bilbon
Antolatzaileak: Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC), BEAZ eta Bilboko Udala.
Etengabeko berrikuntzaren egungo testuinguruan, grafikagintzaren etorkizuna misterio bat da. Garapen berriekin eguneraturik egotea ezinbestekoa da diseinu eta ikusizko arteetako edozein profesionalentzat. Premia edo beharrizan horri erantzunez, bi egun iraungo duen festibal hau aurkezten da, bertaratzen diren guztien sormen eta inspiraziorako palanka izan dadin.
Jardunaldi hauen helburua da giroa eskaintzea diseinuan eta ikusizko arteetan dauden joera berriak ezagutu ditzaten parte-hartzaileek, horiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko, enpresen eta diseinuaren arteko harremanetan sakontzeko, eta sektore bereko beste profesional batzuekin sorkuntzarako ideia eta irtenbideen trukea sustatzeko. Bertaratzen direnak gonbidaturik daude jarduerez gainezka dagoen programa honetan parte hartzera: lehenik hitzaldiak, nazioarteko artistak eta branding-ean adituak hizlari gisa direla, joera berrien sustatzaileen eskutik zer egosten ote den jakiteko. Ezagutu itzazu jardunaldien hizlari eta xehetasun guztiak ondorengo estekaren bidez.
Azaroaren 27an eta 28an
Go Mobility: Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition
Irunen
Antolatzaileak: FICOBA, Gipuzkoako Azoka Esparrua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzaz.
GO Mobility Europa hegoaldean mugikortasun iraunkor eta energia-metaketako industriaren topagune profesionala da. Azoka honen helburua da Europa mailan mugikortasun iraunkor eta adimendunaren berrikuntzen eta aurrerapenen erakusleiho izatea, premia eta erronken arteko trukeen eszenatoki izatea, baita mugikortasun iraunkor eta adimendunari buruzko produktuen eta konponbideena ere, eta industriarako mugikortasun iraunkor eta adimendunaren eragina eta aukerak zabaltzea, ingurumen-iraunkortasuna sustatzea eta talentua erakartzea, besteak beste.
Abenduaren 31ra arte
Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa
Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova
Enpresa-digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena.