Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza‑deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

 

Urriaren 4tik 6ra

INNPOWER AUCKLAND BIZKAIA PROGRAMA

INNPower inspirazio-bidaia bat da ikasi eta aukera berriak aztertzeko. Edizio bakoitzean antolakundeak hiri eta Leit-Motiv bat hautatzen ditu, bertan emakume erreferenteek praktikatik duten ikuspuntua emateko. Hitzaldiez gain, taldeko tailer baten dinamikak egingo dira, metodologia eta egindako lana barneratzeko.

Antolatzailea: Emakumeekin

Urriaren 5etik 7ra

WORLD MARITIME WEEK 2021. Bilbo

Urriaren 5etik 7ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre itsas arloko erreferentziazko topagune bihurtuko da, bertan egingo baita World Maritime Week 2021 ekimena. Hitzaldi- eta networking-programa espezifikoak antolatuko dira, baita partekatutako arlo eta jarduerak ere, hala nola erakusketa-eremua eta inaugurazio-bilera. Horietan guztietan, sektoreko ordezkariek beren lan-arloetako konturik garrantzitsuenen inguruan eztabaidatuko dute.

Urriaren 5etik 7ra

ESPAINIAKO HIRI-FOROAREN LEHENENGO EDIZIOA. Sevillan

Espainiako Hiri Foroa hirien garapen jasangarriari buruzko herrialdeko espazio ireki eta egonkor garrantzitsuena da. Aurten berriz antolatuko da Espainiako Hiri Agenda onetsi ondoren, Espainian hiri-garapen estrategiko, jasangarri eta integratuaren aldeko parte-hartze eta trukea sustatzeko. Foroaren lehenengo edizio honetan, Innobasqueko presidente Manuel Salaverriak hartuko du parte.

Urriak 6

GAUZEN INTERNETA: AZPIEGITURAK URRUTIKO PROZESUETAN

Gauzen Interneta (IoT), hau da, Internetera konektatutako edozein objektu eta gailu, errealitate bat da. Imajinatu dezakegun edozein gauza Internetera konektatuta egon daiteke, eta gizakion esku-hartzerik gabe jardun dezake. Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariagak irekiko du. Gainera, IoT erabiltzen ari diren enpresen adibideak erakutsiko dira, urruneko azpiegituretan sartu eta horiek kontrolatzeko, eta softwarearen, IoT gailuen edo zibersegurtasunaren inguruko elementuak aztertuko dira.}

Antolatzaileak: Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza

Urriak 6

ASTRONOMIARI BURUZKO BIG SCIENCE BUSINESS FORUM WEB-MINTEGIA

Web-mintegi honetan ESA, ESO, SKAO, EST eta CTAOko hizlariek hartuko dute parte; izan ere, CDTIk aurrerapauso bate eman nahi du eta antolakunde horien eta beste batzuen etorkizuneko proiektuak bultzatuko dituzten teknologiak identifikatu nahi ditu; horretarako, aztertu egingo da antolakundeek dituzten etorkizuneko estrategiak eta horien ikerketak, eta industriak proiektuetan nola hartu dezakeen parte.

Antolatzailea: CDTI

Urriak 6 eta 7

SUM BIO’21 KONGRESUA

SUM Bilbao nazioko eta nazioarteko liderren arteko topaketa-puntua da, eta mugikortasunean eragina izateko gaitasuna du, hausnartzeko eta hiri‑mugikortasun jasangarriaren inguruko akordioak lortzeko, bereziki egun dugun larrialdi klimatikoaren eta pandemiaren testuinguruan.

Bigarren edizio honetan, hiriek mugikortasun jasangarriago bat lortzeko dituzten erronka eta aukera nagusiak aztertuko dira. Era berean, konponbide berritzaileak aurkeztuko dira, hiri-mugikortasun jasangarriaren kateko aktore guztiei aurre egitea ahalbidetzeko: energia hornitzea, pertsonak lekualdatzea eta azkeneko milia.

Antolatzaileak: Petronor eta Bilboko Udala

Urriak 6 eta 7

NAZIOARTEKO ENPRESA-BILERAK ITSAS ENERGIEN SEKTOREAN. Ekitaldi hibridoa, aurrez aurrekoa (BEC) eta birtuala

World Maritime Week 2021 (Munduko Itsas Astea) ekitaldiak nazioarteko hitzaldien programa bat dakar, baita B2B enpresa-bilerak nazioarteko armadore eta ontziolekin, networking jarduerak eta erakusketa-eremu bat ere. Testuinguru horretan antolatzen dira nazioarteko enpresa-bilerak. Energia berriztagarri ozeanikoekin (olatuak, mareak eta korronteak) zerikusia duten erakundeetako, enpresetako, startupetako, elkarteetako, unibertsitateetako eta ikerketa-institutuetako ordezkariek eta soluzio berritzaileak, lankidetza berriak eta proiektuetarako bazkideak eskaintzen edo bilatzen dituzten sektore laguntzaile guztiek beren ideiak eztabaidatzeko aukera izango dute aurretik finkatutako eta 30 minutu arteko bileretan, in situ eta online.

Antolatzaileak: Spri eta Innobasque, Basque Enterprise Europe Network Consortium partzuergoko kideak, honako hauekin lankidetzan: Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Energia Adimentsuko eta Ingurumeneko Talde Sektorialak eta Enterprise Europe Network.

Urriak 7

SOCIAL INNOVATION TOURNAMENT TXAPELKETAREN FINAL HANDIA Lisboan.

Zatoz gurekin Lisboara, Portugalera, Social Innovation Tournament txapelketaren hamargarren edizioaren final handira, 2021eko urriaren 7an.

Social Innovation Tournament txapelketaren 10. edizioaren final handia aurten Lisboan egingo da eta hautatutako 15 finalistek hartuko dute parte.

Antolatzailea: Europako Inbertsio Bankua

Urriaren 9tik 11ra

‘ZIENTZIA ETA XAKEA: KONEXIO INFINITUAK’ TOPAKETA

Ekimenean xakearen, zientziaren, argazkilaritzaren, literaturaren eta hezkuntzaren munduko gonbidatu garrantzitsuek parte hartuko dute, diziplina horien inguruko topaketa-puntu harrigarrien inguruan hausnartzeko.

Antolatzaileak: DPIC eta Eureka! Zientzia Museoa, Gros Xake Taldearen laguntzarekin

Urriak 13 eta 14

SELL ACADEMY: GALDERAREN ARTEA, GEHIAGO SALTZEKO GAKO GISA

Salmenten inguruko 8 orduko ikastaro bat da, eta bertan, ZU zara protagonista. ELCAVIk zure proposamen komertzialak IXTEKO gaitasuna garatzen lagunduko dizu, GALDERAREN tresna erabilita. Bizipen-ikastaro bat izango da, oso praktikoa; bertan ikasitakoa zure eguneroko bizitzan erabili ahal izango duzu. Ikastaro hau ez da Power Pointak egiten ikasteko ikastaro bat. Ez da teknika hutsezin bat irakatsiko dizun salmenten guru batek emandako ikastaro bat. Ez da momentuan motibazioa emateko ikastaro bat. Ez da prestakuntza tradizionaleko ikastaro bat (irakaslea/ikaslea).

Antolatzailea: Garaia Parke Teknologikoa, ELCAVIrekin batera

Urriaren 15era arte

2021eko IKERKETA‑SARI NAZIONALAK

Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak 2021eko Ikerketa Sari Nazionalen deialdia egin du, sari horiei egonkortasuna eta ikusgarritasuna emateko eta zientzia-komunitatearen artean haien bultzada eta aintzatespena sustatzeko. 1982an sortu ziren sariak, eta Espainiak ikerketa zientifikoaren arloan duen aintzatespen garrantzitsuena dira. Aurten, bigarren aldiz urte berean 10 modalitateetarako deialdia egin da. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatuko da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren webgunean dauden baliabide telematikoen bidez aurkeztu behar dira.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

Urriaren 18tik 29ra

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEA

Euskalitek kudeatzen du aurtengo edizioa, eta pandemiak erakundeetan izandako kalteek markatu dute. Ekimenak 2.500 pertsona inguru bilduko ditu, eta erronka berriei buruzko ikaskuntzak, praktika onak eta gogoetak dituzten 40 bat ekitaldi egingo ditu. Eraldaketa digitala, 4.0 ingurunea eta pertsonak (enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak) izango dira EUSKALITen aurtengo Biltzarraren ardatz nagusiak: asteko ekitaldi nagusia.

Antolatzailea: Euskalit

Hasta el 20 de octubre

BCAM OFERTA UNA COLABORACIÓN POSTDOCTORAL EN PRONÓSTICO DE COVID-19

El investigador postdoctoral trabajará en el proyecto de investigación “Pronóstico precoz de las infecciones por COVID-19 mediante aprendizaje automático”, financiado por AXA Research Fund.

Convoca BCAM

Urriak 21 eta 22

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA

Azaroak 11

BIOHEALTH TOPAKETA

Online ekimen honetan, aldebiko bilerak egiteaz gain, arrakasta-kasuak izan dituzten hainbat erakunderen aurkezpenak egingo dira: AJL Ophthalmic, I+Med, ViveBiotech, CICbiomaGUNE, BCMaterials, OWL Metabolomics, Roxall Group, Pharmamel, IPBLN, Fundación Medina…

Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Granadako Osasunaren Parke Teknologikoa

 

Azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

Azaroak 19 eta 20

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.

2022ko urtarrilera arte

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus

2022ko apirilaren 5etik 7ra

WIND EUROPE 2022. Bilbon

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

2022ko apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

Partekatu albiste hau