Partekatzea ez da enpatizatzea, kolaboratzea eta haztea bakarrik, baita berrikuntza egitea ere. Hori adierazi zuen Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, 2014-2015 Oroitidazkiaren sarreran: “Lankidetza ezinbestekoa da berrikuntzarako”. García Erauzkinen arabera, “gaitasunak batuz ziurgabetasuna eta arriskua murriztu egiten da, eta emaitzak partekatu egiten dira”. Horregatik, ekitaldi pila bat aurkeztuko dizuegu ezagupenak eta esperientziak partekatzeko, lankidetzan erronkei aurre egin ahal izateko, horiek lagunduko digutelarik Europan berrikuntzaren erreferente gisa kokatzen.
BIHAR, AZAROAK 20
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN XVI. ASTEA
Euskadin
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea (2016) ospatzeko eragileen sareak planteatu dituen jardueren zerrenda.
BERDINTASUNERAKO XII. JARDUNALDIAK
Antolatzailea: Galdakaoko Udala
Galdakaon
“Lana eta familia-bizitza bateragarri egitea eta erantzunkidetasuna. Berdintasunerako erronka berriak” goiburupean egiten dira jardunaldi hauek, doako izen-ematearekin.
AZAROAK 21
Orkestra-ren X. urteurrena: 10 urte, 10 erronka
Kursaalen
Antolatzailea: Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua
Orkestrak bere hamargarren urteurrena ospatuko du Harvard Business School-ek egin duen Orkestra Kasua ezagutaraziz, eta etorkizuneko erronka nagusiei buruzko ideia eta gogoeta batzuk partekatuko ditu lurralde, ekonomia eta gizartearen ikuspegitik.
AZAROAK 23
Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian: ikuspegi teknologikoa eta azken joerak
Gipuzkoako Teknologia Parkean. Donostia
Antolatzailea: IK4 Research Alliance
Jardunaldi hau enpresa, unibertsitate, ikerketa-zentro eta beste eragile batzuentzat da, eremu honetan, ikuspegi teknikotik, azken errealitateak, joerak eta etorkizunerako erronkak ezagutzeko interesa dutenentzat.
Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea
Bilbon
LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronkak ardatz dituena, baita software librearen erabilera berriak ere finantza-arloan.
Esperientziak partekatzea
Antolatzailea: Bilboko Udala eta Netaphora Estudio Tecnológico
Bilbon
Enplegu publikoko hautespen-prozesuen kudeaketan IKTetatik sorturiko esperientziak partekatzeko jardunaldia. Izen-emateak hemen: [email protected]
AZAROAK 24
Binnakle, enpresetan berrikuntza egiteko jokoa
Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean
Antolatzailea: Init, Innobasquerekin lankidetzan
D Week-en esparruan, Binnakle-k, Innobasquerekin lankidetzan, jardunaldia aurkeztu du enpresetan berrikuntza egiteko joko bat aurkezteko; tresna berritzaile eta egiaztatua da, gamifikazioaren bidez, pentsamendu sortzailea eta berrikuntza sustatzen dituena. Gainera, erakundeetako edozein gairi buruz ideia berritzaileak aurkitzea ahalbidetzen du, era eraginkor eta, aldi berean, dibertigarrian.
1ST CREMA/C2NET Industrial Workshop
Antolatzaileak: CREMA eta C2NET, H2020koa
Bi proiektuetan lorturiko emaitzen zabalkunderako jardunaldia, IT eta industria-konponbideen hornitzaile diren komunitateen feedback-a lortzeko lehen eskutik.
AZAROAK 29
Innobasqueren Astearteak. Energia adimenduna: espezializazio-estrategia bat Euskadirako
Energiaren Klusterrarekin eta Idom-ekin lankidetzan antolaturiko Innobasqueren Astearte honetan, José Ignacio Hormaetxek, Energia Klusterraren zuzendariak, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak zuzenduriko pilotatze-taldearen aurrerapenak aurkeztuko ditu, horren lehen zeregina “Energibasque” estrategia teknologikoaren lanketa koordinatzea izan delarik. Gainera, energiaren eremuan lankidetzan egindako proiektuen hiru esperientzia izango ditugu.
AZAROAK 13 ETA 14
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Bilbao Euskalduna Conference Center
Bi egun hauetan 150 parte-hartzailek baino gehiagok ─eta horien artean daude FABulous startup-en egungo portfolioko 30 talde─ beren aplikazio komertzial berritzaileak aurkeztuko dituzte, FIWAREn oinarrituak, 3D inprimaketarako, bai kontsumitzaileentzat eta bai industria-merkatuentzat. Han hainbat eratako lantegi edo tailerretan parte hartu ahal izango da, benetako lekukotasunak eman eta jaso, merkaturatzeko gaitasuna hartu eta networking egin. Izen-emateak abenduaren 12a baino lehen hemen.
ABENDUAREN 14A
RRI Tools: Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuak inplementatzea
Antolatzailea: IrSi Caixa, Innobasque eta “La Caixa” Gizarte Ekintza
Bilbon
Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua (RRI, ingelesezko sigletan) gora egiten ari den gaia da, Europako Batzordeak bultzatuta; zientziak eta berrikuntzak gizartean duten eginkizuna birplanteatzen du, eta zeharka ari da hainbat programatatik, adibidez Horizon(te) 2020 esparru programatik, sartzen. Jardunaldian RRI eta bere garrantzia azalduko dira Europako Horizon(te) 2020 deialdietarako. Izen-emateak hemen.
ABENDUAREN 15A
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
Ikerlan-en egoitzan. Arrasate
Antolatzailea: IK4-IKERLAN & Basque Enterprise Europe Network (Innobasque, SPRI, BEAZ Bizkaia)
Jardunaldi honen helburuak hauek dira: prestatzen ari diren proposamenak hobetzea CDTIren kontrastearekin eta Europako proiektuek enpresetan duten eragin praktikoa ezagutaraztea. Paraleloan, jardunaldi honek balioko du interesatu guztiei erakusteko nola erabili finantzaketa-tresna hauek beraien berrikuntza- eta garapen-jarduerak ahalbidetzeko.