“Industriaren eraldaketa digitala” izan da joan den otsailaren 2ko Brunch & Learn-en  gaia; eta bertan izan ziren José Luis del Val, Deustuko Unibertsitateko katedraduna, Óscar Revilla (IK4-Tekniker), Miguel Angel Veganzones (NEM Solutions) eta Ana Santiago (Sisteplant). Bideoan daude jasota jardunaldiko indar-ideia nagusiak; jardunaldia Trending Topic izan zen Espainian eta Euskadin.

Halaber, Pernan Goñi marrazkilariak honela laburtu zituen hitzaldiak:

Industria 4.0-ranzko eraldaketa honek aldaketa teknologikoa suposatzen du eta horrekin batera kultura, antolaketa eta bezeroarekiko harremanetan ere aldaketa, baita negozio-aukera berriak eta erronka berriak ere.

Los ponentes del Brunch & Learn “La transformación digital de la industria” ya están en la sede de @Innobasque  Comenzamos #BLIndustria40 pic.twitter.com/C5TfVjQWPE

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko otsailaren 2a

 La industria 4.0 conlleva la creación de nuevos modelos de negocio #BLIndustria40 pic.twitter.com/I3s3m0PHNh

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko otsailaren 2a

 Jardunaldiari hasiera Sisteplant-eko Ana Santiagok eman zion, eta fabrika aurreratuaren eredu berria azaldu zuen:

Sisteplant – Manufacturing Intelligence, dagoeneko hemen den fabrika-eredu berria  from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Miguel Angel Veganzones-ek, NEM Solutions-ekoak, big data eta horrek 4.0 industrian duen inplikazio edo ondorioa aztertu zituen:

NEM Solutions – Aktibo handien datuetan oinarrituriko negozio-eredua  from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

IK4-TEKNIKER-etik serbitizazioan sakondu zen, orga jasotzaileen alokairuaren erabilera ardatz hartuta.

IK4 Tekniker – Serbitizazioa eta Industria 4.0 from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Azkenik, José Luis del Val-ek, Deustuko Unibertsitatekoak, pertsonengan jarri zuen arreta:

Deustuko Unibertsitatea – Industria konektatuaren erronkak eta aukerak  from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia

10 competencias para el futuro de la mano de @JLdelVal de @IngDeusto en #BLIndustria40 pic.twitter.com/9LB6u7qRMp

— Innobasque (@Innobasque) 2017ko otsailaren 2a

 Lo importante es la transformación de la industria, lo digital es el instrumento @JLdelVal de @IngDeusto en #BLindustria40

— Mónica Pinedo (@MonicaPinedoI) 2017ko otsailaren 2a

Esteka honetan ikusgai dago jardunaldiko argazkien zerrenda bat.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago