“Erabaki ahal izan behar duzu bai eta huts egiteko eskubidea izan ere bai” dio Emilia Málagak. Bestalde, Matilde Elexpuruk auto-eskakizunaz hitz egiten du.” “Ikaragarri eskatzen diogu geure buruari eta, gainera, gutxi barkatzen diogu”. “Emakumea eta Berrikuntza” elkarrizketa gogoeta-gune bat da, eta bertan, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko lehendakaria eta TISA enpresako zuzendari nagusia den Matilde Elexpuruk eta UGT Euskadiko Berdintasun Saileko arduraduna den Emilia Málagak, ekintzaile eta zuzendari bezala, enpresen erabaki-alorretan emakumezkoen presentziaz inpresioak partekatzen dituzte.

Elkarrikuste hori Innobasque 2012-2013 memorian aurkitu ahal izango duzun elkarrizketa sorta baten osagaia da. Azucena Castro OWL-eko zuzendari nagusiak eta María Aguirre Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Ikerkuntza eta Berrikuntzako Zuzendariak “Osasuna, I+G-an inbertsioa egitearen garrantziaz” hitz egiten dute. Aldiz, Jesús M Iriondok, IK Research Alliance-eko presidenteak eta Javier Ormazabal Tecnaliako Presidenteak I+G-az dihardute enpresen eguneroko kudeaketan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago