Emakumeen jardunbide egokiei ikusgaitasuna ematea eta emakumezkoen ekintzailetzari jarritako hesiak minimizatuko dituzten neurriak aktibatzea: horra hor bi era enpresa bat sortzea erabakitzen duten emakumeen tasa apalari aurre egiteko. Innobasqueko zuzendari nagusia den Txema Villatek artikulu honetan diagnostiko bat egiten du munduan eta Euskadin ekintzailetzan murgiltzen diren emakumeen egoeraz.

Villatek esaten du badela korrelazio sendo bat genero-etena ixteari dagokionez arrakasta gehien dutenen eta lehiakorrenak diren herrialdeen artean, World Economic Forum-ek bere ‘Munduko genero-etenari buruzko Txostena 2012’ delakoan dioen bezala.

Global Entrepreneurship Monitor-ek bere ‘Emakume Txostena 2012’ delakoan gai hau aztertzen du eta ezberdintasun handiak aurkitzen ditu Asia erdialdean, non gizonezkoen ekintzailetzaren jarduera-tasak laukoiztu egiten baitu emakumezkoena (azken hau %4koa izanik). Bitxia bada ere, genero-paritate handiena garatze-bidean dauden herrialdeetan dago. Emakumezkoen ekintzailetzaren jarduera-tasak 7 herrialdetan bakarrik berdindu edo gainditzen du gizonezkoena: Panama, Tailandia, Gana, Ekuador, Nigeria, Mexiko eta Uganda. Salbuespenak, zalantzarik gabe, baina oso esanguratsuak.

Errealitate honetaz jakitun, Innobasquek ere ikusgaitasun handiagoa eman nahi die Euskadiko emakume berritzaileei, emakumeentzako dibulgazio-ekintzak sustatuz ─adibidez, ‘Emakumeek ere programatzen dute’ emakumeentzako programazio-ikastaroa─ edo Deusto ForoTech-en ‘Emakume teknologoarentzako Ada Byron Saria’n parte hartuz, ForoMET-en.

Top zerrendako 100 Emakume Liderrak

Sariketa honen aurkezpenean Inés Núñez de la Parte-k, Ingeteam-eko Zerbitzu Juridikoen zuzendari korporatiboak, hartu zuen parte. Núñez “Top zerrendako 100 Emakume Liderren” artean sartzeko hautagai bat da, emakumezkoen talentua ikusgai bihurtu eta aitortzeko Mujeres&Cía-k bultzaturiko ekinbidea. Sari hauen irabazleak sariketaren webgunearen bidez boto gehien lortzen dituztenak dira.

Mila hautagai baino gehiago daude. Núñez, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna eta praktika juridikoan eta arbitrajean aditua, Zuzendarien kategorian lehiatuko da. Iberian Lawyer “Forty under 40” aitortza jaso zuen iaz, Iberiar Penintsulako abokaturik onenak saritzen dituena. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago