Emakumeek ikerketa, informatika, industria eta ingeniaritzako esparruetako maila guztietan parte hartze aktiboa dute, baita enpresa arloan ere. Hala ere, oraindik ez dute ikusgarritasun eta ordezkaritza nahikorik, parte hartzearen eta ekarpenen mailako oihartzun errealik. Talde teknologikoetako 45 urtetik gorakoen % 8 baino ez dira emakumezkoak. Espainiar unibertsitate sisteman matrikulatutakoen % 54,3 dira emakumezkoak. Karrera teknologikoetan, ordea, % 25,8ra jaisten da haien presentzia.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren 4. edizioa aurkezten du. Sari horrekin, egungo emakume teknologoei egiten duten lana aitortu nahi die eta haien ibilbide bikaina erakutsi. 

Emakume bikainak ugari dira Ingeniaritzan, Interneten, Informatikan, IKTetan edo teknologiarekin lotutako zientziaren beste esparru batzuetan. Baina aurkitzen lagundu diezaguzun eskatzen dizugu. Badakigu sariduna zure inguruan, eguneroko lanean, joaten zaren teknologia arloko bilera, hitzaldi eta ekitaldietan dagoela. Hala bada, emakume teknologoa bazara, aurkeztu zaitez sarira. Eta emakume teknologorik ezagutzen baduzu, aurkeztu ezazu. 

Aurreko hiru edizioetan, Montserrat Meya hizkuntzalaria, Andrea Blanco fotonikako ingeniaria, Asunción Gómez adimen artifizialeko aditua, Begoña García Zapirain IKTetako aplikazioak osasun arloan aplikatzen dituen ikertzailea, eta Nuria Oliver informatika arloko erreferentziazko ikertzailea izan ziren sarituak

Ada Byron sarira aurkezteko epea 2017ko martxoren 8ra arte egongo da zabalik. Irabazlea nor izan den 2017ko apirilaren 5ean jakingo da.

Izena ematea hemen.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago